‘Shinchiku San’


2021eko uztailaren 27an
Horixe da gerra ostean irabazleek altxatzen dituzten konkista harrapakinek urtetara begien aitzinean pasiatzen zaizkienean aurreko jabeei sentiarazten dieten samina. Eta konparazioak konparazio, gure kasu honetarako ere ez gindoazke urrutiegi, Xabierko seme nagusiei Nafarroaren izaera defendatzeko zegokien ardura kontuan harturik.

Badira gazteleran hitz itsusi zenbait euskaraz ere beharko genituzkeenak, hain baitute zehatz funtzionatzen. Ningunear eta escamotear horietako bi dira. Eta horixe da Nafarroako agintariek, eta luzapenez, agintari hauxek berak agintzen egon daitezen botoa eman zieten hiritar horiek, egiten gaituen eta digutena: euskaldunok ezereztatu eta gurea ere dena lapurtu.

Katolikoen trustetik at egin nuenetik, gutxi da Xabierko santuaren inguruan elizak egin litzakeenen artean benetan erakar nazaketenak. Ekuador, Filipinas edo Varsoviako katolikoek bereago lukete, segurki ere izan, San Frantzisko josulagunaren ekarpena, atlasetako kartetan Xabier erakusten duen herri honetako euskaldun sinesgabeok baino. Eta heldu den urtean gurean nazkatuko gaituzten ospakizunak XVI. mendeko Trento ondoko integrista zuri horren ekarpen erlijiosora mugatuko balira, ez nuke ezertxo ere esanen ez idatziko, niri ez legokidakeelako. Baina gauzak ez dira horren lau, eta Nafarroako Gobernua ekimen guztien bultzatzaile den neurrian, iraindu bezain erasotua sentitzen hasia naiz, etorriko zaigunaren aurreneko lagin: euskalduna naizen aldetik, eta gorago esanari jarraikiz, ezereztatua, ninguneada, eta nafarra naizen aldetik, lapurtua, escamoteada.

Euskara komunitateko altxor kulturala ez dela esaten duenik ez da Nafarroan, ez talde politikorik, ez agintaririk. Aldi berean, euskaltzaleok euskara politizatzen ez dugula esaten duenik ez da Nafarroako mundu erdaldun eta erdaltzalean. XVI. mendeko nafar famatua mundura atera behar duten honetan, aukera ezin hobea badute euskara ere plazara jalgitzeko, baina etxean utzi ezeze, salako leihoaz barrurago ezkutuan ere mutu utzi nahi digute, ukazioaren politika eginez, izan ere, gurean neutraltasun objektibo horretan baidatza, aipamen eza, izan ere, denik ere esatea aktibismo separatista baitzaie, otu ere. Gurean, nor da gero politika egiten duena?

Xabierko Frantzisko Jatsuren euskalduntasunaren inguruko auzia ez zaigu horren urruti, eta bide egin badu ere hastandu ezineko afera astingaitza dukegu. Principe de Vianako aldizkariaren lehenbiziko zenbakietako batean, aurretik boteretik urran zegoen Pregónen ere eutsitako tesi bera plazaratzen zigun Iruñeko bigarren eta azken euskaltzaina izan zen Joxe Agerrek La lengua materna de San Francisco de Xabier batean. Erdaraz, zer gerta ere, guziek ongixko goza eta uler zezaten, baita garaiak oraino egokienak ez zirelako euskara hutsez egiteko, ausaz. Inor ez zen altaratu ordea, inork ez zion erantzun, inor ez zuen mindu, inorengandik ez zuen erantzun saminik jaso, inorengan geratu eta inorengana iritsi zen bezalaxe. Beste garai batzuk ziren, ez askoz hobeak, doike, baina gauza batzuetarako eta harrigarriki bada ere, hobeak ziratekeen.

Nafarroako erdal intelligentsian jada ez dugu diktaduraren akaberako Caro Baroja edo Eladio espartzarik, eta geroagoko Jimeno Jurio edo Carlos Clavería joan edo bidean zaizkigu. Gauza jakinak edo begibistakoak, euskara aldezteko direnean bereziki, ahazten ari dira aguro errekara, eta ergelkeriaren aginpideetara garamatzate euskara suntsitzeko helburu dutenek. Errebisionismo linguistiko eta kultural bortitz honen beste adibide bat baizik ez da Xabierko Frantziskoren ama hizkuntzarenaz piztu digutena. Muru Artederreta toponimoarekin agitu antzera, Muruarte de Reta irakurketa okerrean erro ideologikoko tematze txolina, Xabier toponimoaren beraren berrinterpretazioa egitera etorriko zaizkiguke berandu baino lehen, Uxuerekin Masu Nitta japondarrak egin bezala.

Eta japoniar bat aipatzen dudala, gogora etorri zait Xabierko santuak bere izena japonieraz lezakeen misiolari bakanetakoa izanen zela, izan ere, Xabier, aitzineko Etxeberria alegia, Ekialdeko hizkuntzan Shinchiku dela. Eta hori euskarari esker, izan ere, ea nork itzulikatzen dizkidan Santa Teresa de Jesus, San Isidoro de Sevilla edota Santo Domingo de Guzman izenak japonierara? Hortaz, Xabierkoak bere izena kanjiz idatzi ahal izanen zuen urrutiko uharteetan, zinez txorikaka ez dena. Ez ote da hori japondar askok egun dioten miresmenaren arrazoia? Zeinek daki? Alabaina, hobe dateke azken aurkikuntza hau isilpean gordetzea erdaldunengandik salbu, Xabier toponimoa japonieratik zuzenean eratorria dela esaten hastea nahi ez badugu bederen.

MINGAIN SANTUAK GORDETZEN DU SEKRETUA

Turingo izara sonatuarekin, sindonearekin alegia, hamaika ikerketa egin dira egiantzik duen ziurtatze aldera. Karbono 14rekin eginiko frogen bitartez 1.000 urte baino askoz gehiago ez dituela ikusi egin da, baina elizaren aldetik saiakerak egin dira ikerketa hauen balio zientifikoa ezereztatzeko, eta bide batez, bere benetakotasuna behin betikoz ezartzeko.

Ikerlariek nahi duten guztia esan dezakete, baina esperimentazio zientifikoaren parean fedea ezartzen denean, argi dago zeinek galduko duen. Alabaina, eta fededunek balioztatzen dituzten erlikiak zientziaren baliabideekin uztartuz, gure gaiaz denez bezanbatean, intereseko emaitzak lor daitezke, Xabierko Frantziskoren ezaugarri fisiko zenbait hobe ezagutzeko.

Ezagun da Xabierko santua hil ostean kareaz estali zutela, gorpuaren harat-hunatak hala edo nola errazteko. Santutasunak eraginik edo, kareak ezin izan zuen gorpua jan, eta azkenik Goako eliz batean ezarri zuten, zilarrezko kutxa batean, sinesdunen begiradapean. 1614an, orduan josulagunen nagusia zen Claudio Acquavivak gorpuaren eskuineko besoa moztuarazi zuen, ukondotik garbi, Erromara eramateko, ordenaren eliz batean gurtu zedin.

Erlikiena afera korapilotsua da. Izara sainduarena aipatu dugu honezkero, eta elizak gaia argitzeko ahaleginik egiten ez badu ere, argi dago zenbaitetan ziri sartze ederrak egin direla fedearen kontura. Gogora datorkit Robin Hooden Tuck frailea, bakarra ez zatekeena. Anberes, Hildesheim eta Santiago hirietako elizetan Kristoren hiru prepuzio daudela soilik pentsatzeak lanak ematen dizkit. Nafarroako Zangotzan, hurbilekorik aipatzearren, Mariaren ile bat, bere mantelina, horren ezaguna ez den beste izara saindu bat, eta aingeru baten luma, besteak beste, gordetzen omen dituzte.

Xabierkoaren kasuan, zorionez, ongi kontrolaturiko erlikia dugu, eta ez dago, agidanean, Xabierko santuaren beste gorpurik inon. Horixe aprobetxatuz, euskaldunok bultzatu beharko genuke Xabierko Frantziskoren gorpuaren ikerketa serioa, izan ere, dokumentazio sendoago agertu ezean, egun dugunarekin ez dugu Xabierko Frantziskoren hizkuntzaren afera zehatuko.

Kontua erraza da. AEBetako eta Israelgo zientifiko talde batek, objektibo, neutral eta aurreratuenak direlako, santuaren mingaina aztertu beharko luke, Xabierkoak estrainekoz erabili zuen hizkuntza zein izan zen behingoan argitzeko. Emaitza zein izanen den badakigu jakin euskaldunok, baina okertu ere oker gaitezke, eta zein aurpegi geratuko litzaiguke zientifiko amerikar eta judutarrez osaturiko talde horrek Xabierko Frantziskoren ama hizkuntza erromintxela zela esango digutenean. Eta ez al genekien akaso Etxeberria guztiak ijito kastakoak direla, Xabier desitxuratu baten azpian ezkutatu arren?


Azkenak
2024-10-15 | Leire Ibar
Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa egotzita

Prostituzioan aritzera behartuta zeuden lau emakume askatu dituzte Donostian eta Gasteizen, eta giza salerosketa leporatu diete operazioan atxilotutako bi emakume eta gizon bati. Biktimen salaketari esker hasi zuen ikerketa Ertzaintzak. Atxilotuak Ertzain-etxera eraman dituzte... [+]


2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


2024-10-15 | Mikel Aramendi
Urriak 10: komeria bihur ote daiteke mundu mailako drama?

Zeurea ez dela –eta ez duela izan behar– deritzozun herrialde bateko gertakari historikoa izan al daiteke nonbaiteko festa nazionalaren sorburua? Bai, horixe. Gertatu ere gertatzen da Taiwanen: “Hamar Bikoitzean”, alegia, urriaren 10ean ospatzen da... [+]


“Tratu iraingarria” salatu dute Laudioko San Roke adinekoen egoitzan

"Duintasuna urratzerainoko gertakariak" sarri errepikatzen direla seinalatu dute egoitza horretako senideek Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean. Aldundiak dio egoera ez dela "hain larria".


2024-10-15 | iametza
Euskarazko ahots teknologia zertan da? Norantz goaz?

Euskal Herriko hainbat zentro teknologikotako ordezkariek parte hartuko dute euskarazko ahots teknologiaren egoera eta etorkizuna aztertuko dituen mahai-inguruan, Jon Torner ARGIAko kazetariak gidatuta. Topaketa urriaren 17an izango da, Donostiako San Telmo museoan egingo den... [+]


2024-10-15 | Leire Ibar
Fiskaltzak EHUko zuzenbideko irakaslearen “mezu faxistak” ikertzeko eskatu dio Ertzaintzari

Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.


Hobari fiskalak gazteei: ‘On falling' filmaren eragina?

Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


Urruña eta Segurako udalek ofizialdu egin dituzte herritarrek sortutako zubiak

Herritarrengandik sortu eta hiru hamarkadaz eraikitako harremanaren ondotik, Hego Lapurdi eta Goierriko bi herri hauen arteko senidetze edo birazkatze ofiziala egin dute igandean Urruñako plazan. 30 urteko mugarri, egun «historikotzat» jo dute Filipe Aramendi... [+]


Mecaner Herriarentzat
“Fabrikaren erosketa publikoa behar dugu”

Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


Eguneraketa berriak daude