argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a
Maiatzaren 5ean Indymediako Euskal Herria atalean, hedabideetan oihartzun handia izan duen J. Agirrek sinatutako iritzi artikulua agertu zen, besteak beste, ezker abertzaleak daraman egungo negoziazio estrategiari kritika zorrotza eginez. Espainiar komunikabide zenbaitzuk, Batasunak daraman egungo lerroaren aurka dagoen sektore batean kokatu dute J. Agirreren sinadura, kolektibo bati dagokiola azalduz. Hilaren 6ko Garan, Jose Luis Herrerok eta Antxon Azkargortak sinatutako artikuluan -«Iritzia ematea ia delitu bihurtu da»- azaltzen denez, J. Agirre unibertsitateko zenbait pertsonek osatutako taldea izan zen, nagusiki 90eko hamarkadan aritu zena eta hamarkadaren bukaeran desegindakoa. Herrero eta Azkargortaren esanetan, J. Agirre kolektibo horrek ez du zerikusirik Interneten oraintsu agertutako artikulu horrekin.