Idiosinkrasia kontua


2021eko uztailaren 28an
Museoko gidaria mosaiko puska baten aitzinean geratu eta azalpenak ematen hasi zitzaien neska-mutikoei eta haren irakasleari. Nafarroako Museoak eskola taldeetarako halako bisita gidatuak antolatzen ditu Nafarroako historiaurreko aztarnak eta arte lanak erakusteko. Gaur Iruñeko eskola publiko bateko Lehen Hezkuntzako ikasleak dabiltza Museoko aretoetan barna gidariak ematen dizkien azalpenei adi. Gaztelaniaz ikasten dute eta gaztelaniaz ematen dizkie bere azalpenak gidari elebidunak. Taldeen arabera egiten du, D ereduko haurrei euskaraz, eta gaztelaniaz ikasten dutenei, gaztelaniaz. Haurrekin ongi moldatzen da, galdemoduak egiten dizkie eta haurren parte hartzea eta arreta erraz lortzen ditu. Erromatarren garaiaz ari da, I. Mendean Pompeyok Iruñea izeneko hiri baskoi bat aurkitu zuela eta horren gainean sortu zuela bere izena eman zion hiria: Pompaelo. "Badakizue zer hiriz ari garen…". Haurrak mutu. "Ez dakizue Iruñea zein hiri den?". Zehazki, honela galdegin die: "No sabéis qué ciudad es Iruñea?". Iruñeko haurrak mutu. Gidaria harrituta.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko gizarte antropologiako irakaslea identitate etnikoez ari zaie bigarren mailako ikasleei. Gaztelaniaz ari da, ikasgai hori ez dago euskaraz ikasterik eta taldean, gehien-gehienak nafarrak izan arren, ez dakigu euskaldunik dagoen. Irakaslea testu baten gaineko iruzkina egiten ari da eta ikasleak zenbait oinarrizko kontzeptu definitzen saia daitezela nahi du: zer gizatalderi erraten zaion talde etnikoa, zer ezaugarriri erreparatzen dioten hori errateko, zer talde etniko ezagutzen duten euren inguruan... Ikasleek ijitoak aipatu dituzte. Bai, ijitoen kasuan bada talde etnikoez solastatzea. Ikasle guztiak ados. Irakasleak zergatik galdegin die eta ikasleek argudioak eman dituzte. "Eta euskaldunak?" luzatu die irakasleak, "Euskaldunen kasuan ere talde etnikoaz solas gaitezke?". "Ez, euskaldunen kasuan ez" dio ikasle batek, eta honela argudiatu du: "Porque los vascos llevan aquí mucho tiempo". Ikasleak ados. Irakaslea harrituta.

Iruñeko Nafarroa Behereko etorbidean gara, Iparraldeko haranetatik Nafarroa Garaiko hiriburura sartzeko bide nagusia eta iruindarrek aski hiri-bide ezagutua eta ibilia. Jende andanaren joan-etorria dabil eta nik, susmoa berretsi nahiz, gazte talde bati Nafarroa Beherea hori zer den galdegin diot. "Qué es la Baja Navarra?" errepikatu dute, "Pues La Rivera no?". Gazteak kontent. Ni harrituta.

Hiru pasadizo horiek ez dira asmatuak. Ez dut arrunta izan daitekeen errealitatea behartu behar izan muturreko adibideak paratzeko. Iruñean gertatuak dira eta, gehienbat, haur eta gazte nafarrak izan dituzte protagonista.

Halakoetan inoiz gutxitan bezain argi ikus dezakegu Nafarroako kultura politika instituzionalak luzera -eta ez hain luzera- sortu dituen ondorioak. Gaurko Nafarroa ofizialak gogoko ez duen iraganaren eta nortasunaren aldea isilarazi eta ezabatzen du.

Nola ez dugu ulertuko Iruñeko Lehen Hezkuntzako neska-mutiko erdaldunek Iruñean bizi direla ere ez jakitea, Iruñeko Udalak berak eta Nafarroako Gobernuak Iruñea hiriaren izendapen ofiziala errotulazio eta bide seinaleztapen orotik ezabatu badute?

Nola ez dugu ulertuko Nafarroako gazte erdaldunek pentsatzea vascoak behiala Euskal Herritik Nafarroara etorri zirela, Nafarroako Foru Administrazioak Nafarroaren berezko euskalduntasuna -eta halako usaina izan dezakeen guztia- bere historia eta nortasun ofizialen erroetatik atera badu?

Nola ez dugu ulertuko Nafarroa Garaiko gazte erdaldunek Nafarroa Behereaz deus ere ez jakitea, buruan sartu dieten lehen axioma politikoak Cadizerainoko guztiak herrikideak eta Pirinioetatik haranzkoak atzerritarrak direla badio?

Egun, Nafarroako kultura politika instituzionala den bezalakoa izanda, erdaraz baizik ez dakiten nafarrak Nafarroaren historiaren zati nagusi batez gabeturik hezten dira. Hori bilatzen dute Nafarroa ofizial eta erreal bakarraren monopolioa dutenek, haien neurri eta irudizkoa ez dena sektarismo abertzalearen eta asmakeria politikoaren saskira botata. Nafarroako erdaldunak erdal herrian bizi dira eroso eta Nafarroako euskaldunek Euskal Herrian bizi direnik erratea ere ukatua dute.

Ez dadila Iruñea izena ikusi, inor ez dadila jabetu Pirinioen harantz aldera ere herrikideak ditugula, inor ez dadila ohartu Nafarroa, bere historia luzean, inoiz ez dela orain bezain erdalduna izan.

Zer Nafarroa da gureagoa? Diru publikoz argitaratua izan den eta euskal idazlerik aipatzen ez duen Nafarroako Literaturaren Historia ofizialean agertzen dena ala Kukuxumusuren kamiseten hitz-irudietan ager dakiguna? Zer latza den erantzuna.

Nafarroa ofizialaren eta garena ezagutu ezaren hedapenaren aurrean, nik bertzelako Nafarroa nahiago -bertzelakoa badaitekeelako-. Indiosinkrasia kontua.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude