argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a

Oscar Beorlegik honakoa adierazi zion Diario de Noticiasi: «Euskal Herrian horixe gertatzen da makrojaialdiekin: 'Ziurtatzeko' ekartzen dituztela diote, baina Evaristo, SA edo Su Ta Gar ez dauden egunean zer egingo dute? Beti berdinek jo behar dutenaren tontokeriarekin, musika taldeen bi belaunaldi hondatu ditugu. Orain oso mitifikatuta daude. Beti jotzen dute edo inork ez du jotzen».

Antton Irustak Deiari esanak: «Ni oso zorrotza naiz kontu honekin. (Ipuin) Kontalari batek hizkuntza ondo menperatu behar du. Ipuinen hizkuntza afektiboa izateko efektiboa izan behar da, eta alderantziz».

Iban Zalduak zera idatzi zuen Bolgako Batelariak blogean: «Badago esaten duenik egin daitekeela epairik gabeko kritika, baina ez dut sinesten: are epairik egiten ez dutela ematen duten iruzkin soil itxurako kritikek barneratzen dute epaia, isilpekoa eta, ondorioz, oinarri argirik gabekoa izan ohi dena».