Euskal pilotaren mundu erdalduna


2021eko uztailaren 28an
«Haurrak ikas zazue/ euskaraz mintzatzen/ ongi pilotan eta...". Aspaldiko kantak emandako aholku-aginduak garbi ageri du euskaldun jatorraren bidea zein den: Euskara ahoan eta pilota eskuan. Pentsa liteke euskaraz ez dakien pilotaria ez dela "hain" pilotaria, egundoko jokalaria izan arren. Eta ez gara orain ehun urteko pentsamoldeaz ari. Duela ez hainbeste, 80ko hamarkadako esku-pilotari handienetako batek -euskaldun petoa bera- honela esan zien azken urteotako txapeldun erdaldunei (Beloki, Eugi, Patxi Ruiz, Martinez de Irujo…): "Zuek ez zarete benetako txapeldunak; horretarako euskaraz jakin behar da eta!". Bitxia bada ere, hala zioena gaztelaniaz barra-barra aritzen zen pilotalekuan, baita euskaldunekin ere.
Pilota munduan euskarak duen benetako indarra aztertzean, joera bi ageri zaizkigu. Elkarren aurkakoak direla ere esan genezake. Batetik, pilota ez omen da kanpotik eman dezakeen bezain euskalduna. Hasteko, gaur egun inoiz baino pilotari erdaldun gehiago dago goi mailakoen artean. Xabier Euzkitze ETBko pilota partiden aurkezleak dioenez, "Beti izan dira, baita txapeldun handien artean ere, baina ez gaur bezainbeste. Txapeldun handi gehienak euskaldunak izan dira".

Hala eta guztiz, puntako pilotarien artean euskaldunak dira oraindik nagusi. Jakina, horrek ez du bermatzen euskara nagusi izatea. Lehenik eta behin, gaztelania hiztun gehiago egoteak gaztelaniara lerratzen ditu euskaldunak. Bestetik, pilotari guztiek ez dute euskararenganako atxikimendu bera, euskaldun petoak izanagatik ere. Kontua aspaldikoa da, Euzkitzek dioenez: "Hogei urte baino gehiago da irratirako pilota partiden erretransmisioak egiten hasi nintzela, eta orduan konturatu nintzen pilotarien hizkuntza nagusia gaztelania zela. Niretzat oso bitxia izan zen Retegi eta Galartza, biak hain euskaldunak, elkarrekin gaztelaniaz somatzea pilotalekuan". Gaur egun joera bera ei dago.

Denek ez dute Euzkitzeren iritziarekin bat egiten, hala ere. Fernando Goñi pilotariaren ustez, "euskara da pilotalekuko hizkuntza nagusia, bai kantxan bai janzgeletan". Zubiriko atzelari nafarra da, hain zuzen, gorago aipatu ditugun aurkako bi joeretatik, bigarrena hoberen ordezkatzen duenetakoa. Jatorri erdalduna izanda euskaraz ikasteko ahalegina egin duten edo egiten ari direnei buruz ari gara, hain justu.

Orain bizpahiru urte, Fernando Goñik ezuste ederra eman zien ETBko kazetariei, aurrerantzean euskaraz erantzungo ziela iragarriz. Goñiri umetatik zetorkion euskararengako atxikimendua, baina "pilotari euskaldunenganako inbidiak" ere eduki du eraginik.

Patxi Eugi bat dator Goñirekin. Agoiztarraren esanetan, "bikote euskaldunek euskaraz egiten dute elkarrekin, horixe delako beraientzat naturalena". Eugi bera euskara ikasten hasi zen orain urte batzuk, baina utzi egin behar izan zuen, eskolak eta entrenamenduak bateratu ezinik. Martinez de Irujok, berriz, hortxe dirau jo eta ke, beste txapeldun handi bat aipatzearren.

Espezialitatez espezialitate

Batik bat esku pilota jorratu dugu orain arte, baina gainerako espezialitateei ere begiratu gura izan diegu. Euzkitze, berriz ere: "Badauka garrantzirik espezialitate bakoitza zein pilotalekutan egiten den. Palak Bilboko Deportivo du gotorleku nagusia, eta horrek inguru horretako palista asko egotea eragin du. Hortaz, nahiko espezialitate erdalduna da. Erremontean, berriz, bi pilotaleku nagusi daude: Iruñea ondoko Uharte herrikoa eta Hernaniko Galarreta. Nafarroa aldekoak nahiko erdaldunak izaten dira eta gipuzkoarrak euskaldunak". Azkenik, zesta puntaren kasu bitxia azpimarratu du Euzkitzek: "Ohituraz, euskarak indar handia izan du espezialitate horretan, berez oso euskalduna den Bizkaiko ekialdean eduki duelako betidanik indar gehien, baina bitxia da nola eutsi dion euskaldun izateari nazioartean zabalkunde handiena eduki duen espezialitatea izanda. Nahiz eta AEBetan makina bat urte aritu, puntistek euskara gorde dute. Dabiltzan erdaldun apurrei ere somatu egiten diet euskarazko oinarrizko hiztegia darabiltela pilotalekuan".

Erdal hiztegia nagusi
Euskal pilotaren terminologia arrunta gaztelaniako hitzez josita dago: bolea, falta, pasa, sakea, sotamanoa, botekorridoa... Xabier Euzkitzek dioenez, "beste era batez nekez esan daitezkeen gauzak dira, baina ni hori hausten saiatzen naiz". Hiztegia euskalduntzeko ahalegin horrek fruituren bat eman du dagoeneko; hala, Euskal Herrian barrena etengabe xerkatuz, aleren bat aurkitu du Euzkitzek. "Esaterako, Baztan aldean "ñaku"a esaten zaio dejadari. Nik uste gazteek galduta daukatela hori, baina zaharrek behintzat badakite". Gaur egungo hiztegitan ez da inondik ageri «ñaku»rik; bai, ordea, Azkuerenean, "trikimailu" edo "gibeljoko" adierarekin. "Eta horixe bera da dejada, ezta?", galdetu du esatari azkoitiarrak.
Gutxika-gutxika, horrelakoak eguneroko jardun arruntean sartzen ahalegintzen da Euzkitze. "Hasieratik garbi neukan ‘ñaku’ hitza erabilgarria izan zitekeela, baina pixkanaka eman beharreko pausoa zela. Kolpetik ‘ñaku’a esaten hasiz gero arriskua neukan Baztango 500en bat lagunentzat soilik aritzeko". Beraz, hitz "berria" dosi txikietan sartzen hasi zen, ohiko dejadari lehentasuna emanez beti ere, eta badirudi jendeak onartu egin duela. «Punpa» litzateke horren beste adibide bat; Iparraldean erabiltzen da eta botea esan gura du. Honezkero, hegoaldetarrek ere ondo ikasia omen daukate, Euzkitzeren esanetan. ETBren bitartez pilota partidak ikusi ohi dituztenek, behintzat.

Apustuetan gaztelania jaun eta jabe
Pilotalekuan ez dira pilotariak soilik aritzen. Artekariengan, esaterako, gaztelania nagusitzen dela dio Xabier Euzkitzek: "Aspe enpresako guztiak euskaldunak dira, eguneroko bizitzan euskaraz aritzen direnak gainera; Asegarcen, berriz, erdia eta erdia direla esango nuke. Hala ere, apustu egiterakoan gaztelania besterik ez da erabiltzen, nahiz eta apustuan parte hartzen duten hirurek, artekaria, apustua agintzen duena eta apustua onartzen duena euskaldunak izan".


Azkenak
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen normalizazioaz arduratzen den erakundeak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


Ipar Kataluniako udaletan katalanaren erabilera debekatu du Frantziako justiziak

Okzitaniako Tolosako Apelazio epaitegiak eman du epaia, eta horren arabera, udaletan ezingo da katalana lehen hizkuntza moduan erabili, eta izatekotan, frantsesez egin ondoren, hura katalanera itzuli ahal izango da.


Samira Belyouaou, amazigera hiztuna
“Ni, diasporako alaba, neure buruaren kontra borrokan bizi nintzen Alemanian”

Samira Belyouaou (Heidelberg, Alemania, 1994) diasporako alaba da. Gurasoak Rifen (Maroko) jaioak, Alemanian Samira alabak eta lau seme-alaba gehiagok amazigera izan zuten etxeko hizkuntza. Itzulpengintza ikasketak egina, software enpresa batean ari da, beren produktuak 80... [+]


2024-12-13 | ARGIA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarik gabe abiatuko da KoopFabrikaren ekintzailetza eskola

Proiektu ekonomiko kooperatibo eta komunitarioak abian jartzeko grina duten pertsona eta taldeentzako doako eskola da KoopFabrika. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urtarrilaren 28an egingo da lehenengo saioa. Olatukoop, Gezki eta Lankiren baliabideei esker antolatu... [+]


Maritxu eta Katalina: Artxiboetan galdutako sexu eta genero disidenteen istorioak Historiaren parte direlako

XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


Kexaako monumentu multzoan hotel-spa bat eraikitzea proposatu dute

Estela Roca Rom arkitekto katalanak irabazi du Arabako Foru Aldundiak abiatutako ideia lehiaketa. Foru erakundeak proiektua finantzatzeko bide publiko-pribatuak bilatzeari ekingo dio.


2024-12-13 | Leire Ibar
Gerraren eta faxismoaren aurkako mobilizazioak antolatu ditu GKSk urtarrilaren 25erako

Mendebaldeko agintariek gerraren aldeko apustua egin dutela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Faxismoaren gorakadaren aurrean mobilizatzeko deia egin du.


2024-12-13 | Julene Flamarique
Espainiako enpresarik handienetan, zuzendari exekutiboen soldata batez bestekoa baino 118 aldiz handiagoa da

Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia... [+]


2024-12-13 | Euskal Irratiak
Ardien mihi urdinaren eritasunaren ondorioei elkartasunez ihardetsi nahi die ELBk

ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]


Foru Parlamentuko atean izandako istiluetan parte hartu zuten hemeretzi nekazari zigortu dituzte

Osoko bilkura egiten ari zelarik ganbera barrura indarrez sartzen saiatu ziren nekazariak. Akordioa lortu dute fiskaltzarekin instituzioen kontrako eraso delitua saihesteko.


Emakume zientzialariek esperientzia okerragoa dute komunikabideetan eta sare sozialetan

Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]


Autonomia, urrats berria

EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.


Eguneraketa berriak daude