argia.eus
INPRIMATU
ETAren «ahuldade operatibo»arekin jolasean (Bero-beroan)
2021eko uztailaren 19a
Bakoitzak nahi dituen interpretazioak egiten ditu errealitatean ikusten duenaz, eta horien artean dago behin eta berriz ETAren «ahuldade operatiboa»rena. Ez da izugarri zorrotza izan behar ETA moduko erakunde armatu batek gaur egun duela hamar edo hogei urte baino zailtasun operatibo handiagoak dituela; baina, aldi berean, oso agerikoa da ETAk gaur egun inor hiltzen ez badu, hala nahi duelako dela. Ezaguna da hedabideek errealitate birtualak sortzeko duten indarra eta, alde horretatik, «ahuldade operatiboa»ri etengabe oihartzun mediatikoa ematearena probokazioa da ETArentzat, horrek birtualitate hori gezurrezkoa dela erakustera behartu baitezake.