argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 19a

Itoizko urtegiaren afera bizi-bizi dagoela erakutsi zuen joan den larunbatean Iruñean egin zen manifestazio jendetsuak. Zapateroren Gobernuak lur mugimenduen azterketari emandako garrantziak, halaber, gaia ez dela txantxetakoa erakusten du. Nafarroako Gobernuak, ordea, bere betikoan jarraitzen du, entzungorrarena eginez. Manifestazio bukaeran, halaber, Patxi Gorraizek (Itoizko Koordinadora) eta Iñaki Garciak (Solidarioak) izandako tira-birek, bi mugimenduen arteko tentsioa erakusten dute.

Josu Jon Imaz EAJko EBBko lehendakariak maiatzaren 29ko El Pais egunkarian: Ā«Guztion artean bilatu behar ditugun irtenbideek seguruenik zerikusi handiagoa izango dute kosoberania moduko formula modernoekin, soberania kontzeptu klasikoekin baino (...) Alderdi guztiak mahai baten inguruan bildu aurretik sukalde lan handia behar da. Orain norbaitek alderdi guztiak mahaira deituko balitu, seguruenik porrota litzateke, eta ez ditugu porrot gehiago beharĀ».