Ezpalak


2021eko uztailaren 16an

Artisautza lantzen

Artisautzari buruzko azterketa egin du Eusko Jaurlaritzak, Kulturaren Euskal Planaren baitan. Artisautza garatzeko hainbat proposamen egiten ditu azterketak, hala nola, hezkuntza, diseinua eta arte sektoretara zabaltzea, komertzializazioa hobetzea eta artisautzaren euskal labela sortzea. Artisautzaren sektorea txikia dela eta artisauak oso banatuta daudela aipatzen du azterketak ahulgune gisa; eta kalitate handiko lanak egiten dituela eta moldatzeko ahalmen handia izatea ditu indargune. Artisautzari egiten dio baita ere erreferentzia Eusko Ikaskuntzak plazaratu duen Euskal Artisautza CD-ROMak. Bertan Euskonews & Media aldizkarian argitaratutako artikuluak bildu dituzte, non 66 artisauren lan prozesuak eta produktuak azaltzen dituzten.


Goazen antzerki astera

Euskarazko antzerkiaren erakusleihoa izaten da, urtero, Debako Antzerki Astea. Aurten XIX. aldia du eta askotariko emanaldiak eskainiko ditu, maiatzaren 29a bitarte: kafe antzerkia, haur antzerkia, amateurra... Asteazkenean Andatzako eskolak eta Oikiako eskola antzerki taldeak Moto gezurtia eta Ipotx kalea antzeztuko dituzte. Ostiralean Zurriola ikastolako antzerki eskolakoek Garai modernoak eskainiko dute. Larunbatean Sebastopoleko Titiriteroek Pailazoen kalejira egingo dute eta, ondoren, Debako Goaz antzerki taldeak, Astearen antolatzaileak, Joseba Zulaikaren poema batean oinarritutako Adanen poema amaigabea eskainiko du. Azkenik, igandean, Karrika taldeak Nabigatu dezagun aurkeztuko du taula gainean.


Docks dokumentalen jaialdia Baionan

Maiatzaren 24tik 28ra, Docks dokumental jaialdia antolatu du Baionan Lekukotasunak lelopean Zinema eta Kulturak Elkarteak, Atalante eta Beste Zinema aretoak kudeatzen dituen elkarteak, hain zuzen. Elkarteko zuzendari Ramuntxo Garbizuk dioenez, Farenheit 9/11 dokumentalak Canneseko jaialdia irabazi zuenetik badirudi dokumentala modan dagoela, baina berak dio ez dela horrela; horren isla da aurten Cannesen dokumental bakarra ere ez dela lehiatu. Besteak beste, Frederic Laffont zinemagilearen Mille et un jours, Peter Watkinsen Edward Munch, la danse de la vie eta Christian Freien War Photographer ikusi ahal izango dira. Bestalde, Ramalako (Palestina) zinema areto bakarreko zuzendari Georges Ibrahimek hitzaldia eskainiko du.


Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna

Gipuzkoako bertso eskolek urtebete daramate euren egoera aztertzen, kalitatean, pedagogian, antolaketan... aurrerapausoak emateko asmoz. Hausnarketa prozesu horretan kokatu behar da aurten estrainekoz egingo den Bertso Eskolen Eguna. Gipuzkoako eskolaz kanpoko hogeita hamabost bertso eskoletako 350 ikasleak bilduko dira Villabonan. Ekitaldi andana izango da egun osoan. Ikasleek eskolan ikasitakoa kalera ateratzeko abagunea izango dute. Bestalde, hainbat bertsolarik 8 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat propio kantatuko dute.


Artista berrien lanak sarituta

Ez da erraza bidea egitea artearen munduan. Horrexegatik lagungarri gertatzen zaizkie sariak artista gazteei. Zabalik da Donostian, uztailaren 2a bitarte, Gipuzkoako Artista Berrien XLI. Lehiaketak artista hautatuen lanekin osatutako erakusketa Koldo Mitxelena kulturunean. Bertan topatu daitezke Ingrid Buchwald eta Manu Uranga irabazleen lanak, epaimahaiak nabarmendutako Salvatore Tuttirena (Xuban Intxaustirena) eta beste hamaseirena (Judas Arrieta, Ibai Maritxalar, Olaia Miranda...). Aurreko aldietan ez bezala, arte mundukoa ez den jendearen lanak ere izan dira hautatuak. Horixe da antzerkitik datorren Salvatore Tutti eta zinemagintzan aritutako Iban del Camporen kasua.

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

Gerra eta literaturaz hitz egingo dute, urtero bezala, Larrabetzun asteotan. Maiatzaren 25ean Iñaki Egañak Gerra zelan kontatu ume eta nagusiei izango du mintzagai. Joxe Mari Lopetegi Errepublikanoen bertsolariaren bizitzaz hitz egingo du Joxan Elosegik 26an. Hitzaldiaren ostean, Lopetegiren bertsoak kantatuko dituzte Larrabetzuko gaztetxean. Ekainaren 1ean Edorta Jimenezek Robert Capari buruz hitz egingo du eta ekainaren 2an Lauaxetaren inguruko mahai-ingurua izango da.

www.euskalkultura.com. Euskal Herriko biztanleak eta diasporakoak hurbiltzeko xedez jaio zen Euskal Kultura paperezko boletina 1998an, Euskal Fundazioaren eskutik. Euskal kulturako gaiak jorratzen ditu boletinak. 2001etik boletin elektronikoa egiten dute (www.euskalkultura.com) eta nahi izanez gero, posta elektronikoz jaso daiteke. Hainbat kontinentetako lagunen artean osatzen dute boletina.

Musik(h)erria proiektua osatzen ari da hainbat musikazale, diskoetxe autogestionatu eta parte-hartzailea sortze aldera. Gaztemugi topaketetan ekin zioten diskoetxearen proiektua mamitzeari, ondoren Arrasaten bildu ziren hainbat musikari eta kontzertu antolatzaile, Gaztesareako hainbat kiderekin batera. Maiatzaren 28an Gasteizko gaztetxean bilduko dira. Diskoetxe alternatiboa, herritarra eta parte-hartzailea osatu nahi dute eta euskara, euskal kultura eta emakumeen parte-hartzea musikan bultzatu. Kideek Gasteizko batzarrera musika talde gehiago biltzeko nahia agertu dute.


Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude