argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Katixa Garate 2021eko uztailaren 20a

Javier Manterola Bideetako Ingeniaritzako doktoreari emango dio aurtengo Vianako Printzea saria Nafarroako Kultura Kontseiluak. 230etik gora proiektutan parte hartu du Manterolak, besteak beste, berak eginak dira Kursaaleko auditoriuma eta San Mames futbol zelaia.

Alos Quartetek (Xabier Zeberio, Francisco Herrero, Inazio Alkain eta Pello Ramirez) estraineko diskoa kaleratu du NO-CD Rekordsekin. Hari laukoteak Xabier Zeberio nahiz Terje Bjorkund-en piezak interpretatu ditu.

Yokarangu antzerki talde sortu berriak David Barberok idatzitako Letizienta kabaret satirikoa aurkeztuko du lehengo aldikoz Bilboko La Fundición aretoan, maiatzaren 27an. Espainiako printzesa ardatz duen lana ez taularatzeko presioak jaso ditu taldeak.

Urtzi Urrutikoetxeak (Bilbo, 1977) Auzoak (Susa eta EEF) narrazio liburua plazaratu du. Joseba Jaka literatur bekari esker osatutako liburuan, egungo Bilboren kronika egiten du 24 ordutan. Aurretik hiru poema liburu ditu idatzita Urrutikoetxeak.