argia.eus
INPRIMATU
Hitz bitan
2021eko uztailaren 19a

Niko Etxartek adierazpen hauek egin zizkion 7Kri: «Hegoaldearekin kezkatua naiz. Leku batzuetan ez dute guk bezala musika kontsumitzen. Euskaldun den guztia subentzionatzen da eta dohainik bilakatzen. Eta baloratzen direnak U2rena bezalako kontzertuak dira, 50 eurotan».

Joxe Mari Carrereren hitzok jaso zituen Berriak: «Bertsolariek ahozkotasun lirikoa lantzen duten moduan, kontalariek ahozkotasun narratiboa darabilte. Antzerkiaren edo dantzaren pare egon behar luke (ipuin kontalaritzak), baina oraindik ez da horrela ikusten».

Harkaitz Canoren hitzak dira honakoak, Berrian argitaratutakoak: «Beti egin behar da akatsen bat, aurrez onartutakoa noski. Irakurleak uhalak berak sentitu behar ditu, ikusleak badakiena eta pertsonaiek ez dakitena sortuz. Jainko txikia dela sentiarazi behar zaio».

Pantxika Telleria dantzariak Gara egunkariari esanak: «Dantzak izan dezakeen egoera ez da ez gobernu ezta herri baten arazoa ere, nire ustean, baizik eta guk geuk gure lana baloratzen ez dakigunaren ondorioa. Hau da, musikari batek bere lana guk baino gehiago baloratzen du».