argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2021eko uztailaren 27a

Lozenzo Contreras Espainiako kazetari eskuindarrak iturri onak ditu segurtasun indarren artean eta berak argi dauka Espainiako Gobernua nolabaiteko prozesuren bat bideratzen ari dela. La Estrella digital-en idatzitako artikuluaren azken paragrafoa da honakoa: «ETAk dagoeneko bi urte darama hil gabe eta horrek duen esanahia azpimarratu behar da. Ezin duelako ez duela hiltzen esateak ez du balio. Hiltzeko adina indar du, soberan gainera. Frantzian »eta aipatu ez diren beste leku batzuetan» lapurtutako leherkariez hornitzen ari da. Edozein unetan itzuli daiteke bere jarduerara. Ahuldade gorrian egon arren, oraindik ere ETAk badaki hiltzea erraza dela. Bahiketetarako azpiegitura falta zaio agian, baina pistolak, pistoleroak, informatzaileak eta leherkariak ez (...) Orain arte Zapaterok bere alde izan du hileta mota batzuk zuzentzen aritu behar ez izatea».