Oiartzun: Meatze gorrizko bidean


2007ko otsailaren 21ean

Arditurriko bide gorriak, Oiartzungo hainbat auzo zeharkatzen ditu eta herriko plazatik 5 minutura dago. Bertara iristeko, N-1 errepidea hartuko dugu Donostia edo Irunetik inguratzen bagara. Astigarragatik bagatoz berriz, GI-2132 errepidea hartuko dugu. Azken aukera, A-8 autopista hartzea da, zuzenean eramango gaituena. Bestalde, trena edo autobusez ere irits daiteke Oiartzunera. Ibilbidea nahi dugun lekuan hasi genezake. Bide gorria Pasaiaraino luzatzen da, baina ez dago erabat lotua, nahiz martxan dagoen proiektua. Guk oraingoan, Ugaldetxo auzotik hasiko dugu, ekainean egingo den lore feriaren sarrera izango denetik.

Ibilbidea Oiartzun ibaiaren aldamenetik doa. Kokapen hori aukeratuta, orain 2.000 urte erromatarren garaietatik ustiatu diren Arditurriko meategietara, trenak egiten zuen bide historikoa ezagutarazi nahi izan da. Trenaren ibilbidea 1901ean eratu zen eta 60ko hamarkadaren erdi aldera arte egon zen indarrean. 80ko hamarkadan, udalak lur horiek erosi zituen eta Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar eta Ergoiengo auzoak bateratzen dituen pasealekua egin zuen. Paisaiarekin nahastuta, garai batean garrantzi handia izan zuten errota, dorretxe eta burdinola ugari ikus daitezke. Has gaitezen bada ibilbidearekin.

Auzoz auzo, Arditurrira

Lehen pausoak eman bezain pronto, bide gorriaren alboetara baratzeak ikusiko ditugu, oiartzuarrek lurrari dioten atxikipenaren adierazle. Berehala, Iturraldeko tunela zeharkatu beharko dugu. Argiztatua dago eta oso berezia da. Aurrerago, Bide gorriaren bukaeran, topatuko ditugu tunel gehiago. Dagoeneko, Iturriotz auzora iristean, bidegurutze batekin topo egingo dugu. Ezkerreko bideak zuzenean herriko plazara eramango gaitu nahi izanez gero. Gu aurrera, Altzibar auzorantz goaz. Tarte honetan, iturria eta komunak ditugu, beharra izanez gero. Hurrengo bidegurutzean, jarraitu bide gorria aurrerantz. Eskuinera, zubia pasatuz Altzibar auzoa dago. Hemendik aurrera hormigoizko bidea harri txintxarrez osatutakoak ordezkatuko du. Aurrera jarraituz, halako batean, errepideak zeharkatuko du gure bidea. Kontu handiz gurutzatu zebra bidetik. Pixkanaka mendi alderantz goaz. Ergoien auzoa geldialdia egiteko aitzakia ederra da. Bertan bi museo daude, Herri Musikaren Txokoa eta Luberri Oiartzungo ikasgune geologikoa. Jatetxe ugari, pilotalekua eta atseden hartzeko lekuak ere baditugu bertan. Konturatzerako, tunelekin topo egingo dugu eta laster batean, Arditurriko meatzetan izango gara. Paisaiaz gozatuaz, pixkanaka itzulerako bidea hartuko dugu.

Loriartzun, Oiartzunen turismoa dinamizatzeko proiektua
Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin batera, ekainaren 4 eta 5ean, landareen inguruko feria izango da Oiartzunen. Oiartzungo Udalak eta Oarsoaldea, Eskualdearen Garapenerako Agentziak esku hartu dute Loriartzun izeneko proiektu honetan. Oiartzungo udalerriaren turismo jasangarriaren garapenerako proiektua da Loriartzun eta bere ekintza nagusia izango da lore feria. Oro har, landare zale guztiei dei egiten zaie parte har dezaten. Lore festa honen helburua ez da salerosketa hutsa. Euskal Herrian lorezaintzarako dagoen zaletasunetik abiatu da ospakizun hau. Azoka Oiartzungo bide gorrian zehar egingo da. 50 bat stand-karpa jarriko dira 25 metro bakoitzeko stand bat. Batzuk herriko elkarteentzat gordeko dira, euren produktuak erakutsi ditzaten, eta besteak, bai Euskal Herriko baita Espainiako Estatuko lore eta landare ekoizleentzat izango dira. Azokaren erdibidean jarduera didaktikoetarako pabiloiak egokituko dira. Batean, lore sortak eta lore jokoak nola egin erakutsiko da eta bestean, "paisaiaren ingeniaritza" ekintzak ikusi ahal izango dira. Sarrera nagusia Ugaldetxo auzoko bide gorriko sarreratik izango du. Altzibarko auzotik ere eremura sartu ahal izango da. Toki horretatik, gainera, hainbat ekintza egingo diren hirigunerako sarbidea dago: erakusketak, musika, lore jokoak, eta abar. Bide gorriko tunel horietako bi, azokaren ibilbidean daude. Horietako batean taberna jarri nahi da eta bestea erakusketarako edo barneko landareak jartzeko egokituko da.
Parte hartzeko aukera izango dute ekoizle, lore eta landare saltzaile, paisajista, inguruko artisau, ezti saltzaile, lurrin egile, konpostaje teknikari, sendabelar ekoizle eta gai honen inguruan lan egiten dutenek. Loriartzun Proiektuaren ekintza nagusia izango da lore feria, baina ez bakarra: zuhaitz landaketa, udalerria lorategiz hornitu, herritarrentzat oro har eta eskoletarako bereziki "sentsibilizazio programak" sortu, formazio ikastaroak eta erakusketak antolatu... Udalerriak dituen aberastasun natural, ondare kultural, historiko, gastronomiko eta baliabide turistikoak ezagutarazi nahi dira ekimen honekin, oiartzuarren parte hartzea delarik proiektuaren helburuetariko bat.
Bestalde, dagoeneko martxan da udalerrirako ingurumen-turismoa bultzatzeko tren berdea. Trena herriko plazatik abiatzen da bide gorrian barrena, geldialdiak eginez azalpenak emateko. Bi ordu inguruko bidea egiten du, aukera ezin hobea herri zoragarri hau bisitatu eta naturaz gozatzeko.

Informazio gehiagorako

Jo ezazu turismo bulegora:

Oarsoaldea Eskualdeko Turismo Bulegoa
Donibane, 11

Tel: 943 494 521

turismooarsoaldea.net


Azkenak
Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


2024-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Loa

Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


Eguneraketa berriak daude