Ramon Zallo: «Ez dut uste alderdien arteko mahaia osatuko denik»


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hauteskundeetako datu bat izan dugu hizpide abiapuntuan, duela lau urteko parte-hartzea %10 jaitsi izana, hau da, 100.000 boz gutxiago bildu izana oraingoan: "Ez da datu azpimarragarria. Hauteskunde hauek ‘ohikoak’ izan dira, ‘ezohikoak’ aurrekoak izan ziren. Beraz, portzentajea eta parte-hartzea normala izan da. Duela lau urteko polarizazioak herri honen biziraute beharra islatu zuen. Oraingoan, neurri batean, normalizazioa islatu da". Emaitzak emaitza, sektore batzuek Ibarretxe Plana lurperatu ikusten dutela aipatu diogu: "Nik ez dut horrela ikusten. Aitzitik, hauteskundeen emaitzek apur bat gora igo dute subiranotasunaren maila. EAJ-EAk galdu duen bozen zati bat subiranotasun erradikalagoen aldera joan da. Beraz, subiranotasuna ez da ahuldu. Marko politikoaren aldaketa erradikalagoa eskatzen duen sektoreak puntu erdi bat irabazi du".

Bigarren trantsizioan bete-betean al gaude hauteskundeen ostean?
Bigarren trantsizioa aspaldi hasi zen, gutxiengoek aurreko markoa zalantzan jarri zutenean hasi ere, gerora, astiro-astiro, gehiengoak egoera eztabaidan ipini ostean, trantsizioan sartu gara guztiz. Gakoa trantsizioa amaitzea da, eta hori prozesu geldoa da. Artean, trantsizioak bi ildo urratu behar ditu, batetik, bake bidea ireki behar du, eta bestetik, alderdi politikoen arteko harremanen oinarri sendoa finkatu.

Hauteskundeek nola eragin dute prozesuan, ordea?
Pizgarri izan dira. Lehenik EAJ-EA bikotea mugitu zen eta ondoren ezker abertzalea, Batasunaren Anoetako Proposamena lekuko. Artean, Aralar jokaleku politikoan sartu da. Ezker abertzalearen proiektuak eraiki fasean daude, oraindik ez dituzte berauek ondo definitu, oraingoz Ibarretxe Planaren inguruan ari dira. Artean, PSOE mugitu da. Duela bi urte Estatutua ez zela erreformatu behar zioen, eta orain ez du baztertzen bere erreforma.

Gauzagarria ikusten al duzu alderdien arteko gatazka ebazteko negoziazio mahaia eta gobernu egonkorra adostea.
Ez dut uste alderdien arteko mahaia osatuko denik. Ez dut jokaleku hori »oraingoz» eraikigarria ikusten. Hasteko, aldebiko harremanak izango dira alderdien artean, baita taldeen arteko bilerak ere. Nik hiru prozesu desberdinduko nituzke: bake, normalizazio eta gobernagarritasun prozesuak. Prozesuak nahastu gabe garatu beharko dira, bereiz, elkarrekiko errespetu osoz, ezin bestera gauzatu, bestela nekez iritsiko dira akordio batera. Gero, uztartzen joango diren ahala, prozesuek elkarri eragin diezaiokete. Alderdien arteko mahaia Eusko Legebiltzarrean ikusten dut, bortizkeriaren arazoari irtenbidea emateko tokia izango da, abertzaleen eta Madrilgo Gobernuaren arteko bilgunea. PSE bozetan igo izanak erraztu egingo du bakerako bidea. Normalizazio politikoa eta gobernurako aurreakordioak ere Legebiltzarrean ebatziko dira.

EAJ nola ikusten duzu egoera horretan?
EAJk bi arima ditu uneon. Batek PSErekin akordio batera iritsi nahi luke, gai guztietan eta ikuspegi orokor batez. Josu Jon Imazen apustua hori izan liteke. Joseba Egibarrek, berriz, une historiko honetan marko juridiko politikoan gehiago sakondu nahi luke, epe luzera euskal arazoaren ebazpena lortzeko. EAJren bi arima horiek izanda ere, prozesuaren erritmoak markatuko dituena Ibarretxe da. Ibarretxe da EAJn epaile eta liderra. Besterik da, bere soluziobideek epe ertainean emaitzarik eskainiko ote duten. Horrela izan ezean, bi arima horiek berriz ere kontrajarriko lirateke.

Ibarretxe Lehendakari ikusten al duzu berriz ere?
Dudarik gabe. Ez dago ordezkatu duenik. Gainera, epaile izateaz batera, joko politikoa ere ematen ikasi du.

EB nola ikusten duzu?
Familia politikoen arteko zubia da, eta aldi berean, ezkerraren aldarrikapenak aurrera ateratzeko beharrezkoa. Nazio arazoa tarteko izaki, baztertzen diren aldarrikapenen sustatzailea da. Eguneroko arazo sozialez gogoratzen den alderdia.

PSE eta Patxi Lopez, berriz, Zapatero Madrilen delarik?
Zapaterok alderdi sozialistak emandako jira-bira erraztu du. PSOE bloke konstituzionalista izatetik proiektu propioa izatera pasa da, iazko hauteskundeen garaipenari esker, noski. Edonola ere, Zapaterok Patxi Lopezen PSEren lerroa babestu du. PSC eta PSE ez dira gauza bera, ordea.

Kataluniako prozesua hemen ez dela bideragarria esan nahi duzu.
Ez dakit bideragarria den. Izan liteke. Baina, nik ez nuke bide horren alde egingo, tira, ez dut bideragarria ikusten. Hemen berezko bide bat urratu behar da. Euskadin bertan garatu beharrekoa, adostasunez gehiengoak bilduko dituena, ondoren Estatuarekin akordio batera iristeko. Guk, Konstituzioaren mugei dagokienean, ez dugu kataluniarren irakurketa mimetikoa egin behar. Alegia, Konstituzioaren erabilgarritasuna aztertu behar da herri honi irtenbide bat emateko eta ez Konstituzioari berari.

Normalizaziorako bidean Alderdien Legea dago alabaina.
PSOEk aurrera egin nahi badu bertan behera utzi beharko luke, baina ez dut uste »Estatuari begira» hori egiteko indar korrelazioan dagoenik. Ordea, Legearen edukiari jurisprudentzia moduko bat ezar liezaioke. Eta ez dut horregatik Legea erreformatuko denik uste. Jurisprudentzia politiko horrek baina, epailei adieraz liezaieke Gobernuaren asmoa dela Legea aplikatzea bortizkeria kasutan inplikatuta dauden alderdiei soilik. Lege injustu honen bidegabekeriak saihesteko modua litzateke.

Ezker abertzalea nola dakusazu, EHAK agertu ostean?
Ezker abertzalea oso ahul dago. Bere arazoa ez dago konponduta. Larrialditik atera da, baina bortizkeriaren arazoa konpondu bitartean behin-behineko urratsa baino ez du eman. EHAKren aldeko boza elkartasunarena da, sektore sentiberek emana, izateko eskubidea daukan sektore baten aldekoa eta ETAren ekintzarik gabe emanda. Finkatzeko eta sendotzeko, sakoneko arazoak konpondu behar ditu.

Aralar Legebiltzarrean sartu da.
Oso berri ona da. Irizpide propioa daukan sektore hau »ezker abertzalearen baitan bortizkeriarekiko distantzia markatu duena» erakundeetatik kanpo geratzea txarra litzateke herri honentzat, ezker abertzalea biolentziaren epikari lotuta interpretatuko bailitzateke. Baina, Aralarrek ez du Batasuna ordezkatuko, ez du asmorik ere. Ezker abertzaleko ildo honek finean ezker abertzalea berrosatzea du xede, proiektu propio berri batekin eta biolentziarik gabe.

Azkenik, PP eta San Gilen egoera politikoa nola ikusten duzu?
PP jokoz kanpo geratu da bolada batez. Maria San Gili jokoa zabaltzea kostatuko zaio, hemen jokoa gauzatzen den bitartean Estatuari begira egongo da. PPk bere jokoa Zapatero eta Raxoiren artean garatu nahiko du. San Gilen jokoa edo rola erabat baztertua geratuko da. Raxoik, halaber, nahiko lan dauka bere alderdiaren eskuin muturreko adarrarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
Israelek Libanon su-etena onartu du, Gazaren aurkako erasoa areagotzeko

Iranen “mehatxuari” arreta handiagoa eskaintzeko eta Gazan sarraskiarekin jarraitzeko helburuz sinatu du menia Israelek, Benjamin Netanyahuk onartu duenez, baita Hamas Hezbollahtik aldentzeko ere. Israelen aliatuen tropek "ziurtatuko" dute akordioa betetzen... [+]


2024-11-27 | ARGIA
Korsikako Asanblean frantsesa inposatzen jarraitzen dute, korsikera debekatuta

Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
Espetxe zigorra ezarri dio Turkiak Beritan Canözer kazetari kurdu feministari

Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]


Laguntza humanitarioa, etenda: 130.000 haur elikagai eta botikarik gabe

Save the Children erakundearen esanetan, Gaza iparraldeko 130.000 haur artatu gabe daude 50 egunez, gutxienez.


2024-11-26 | EHU Palestina
EHUn Israelen genozidioa eta apartheidarekin harreman oro aztertu eta eteteko batzordearen alde

Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]


2024-11-26 | Mikel Aramendi
India, Trump 2.0 aldirako kontuak ateratzen

Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


Eguneraketa berriak daude