Argitalpenak


2021eko uztailaren 27an
Kultura eta identitate erbesteratuak
Imanol Galfarsoro
Pamiela
125 orrialde
12,50 euro

Nomadologia subalternoak

Pentsaera berri bat ekartzera datorren ezohiko lana, irakurlea ezlekutzen duena da Kultura eta identitate erbesteratuak (Nomadologia subalternoak) izenburuarekin Imanol Galfarsorok eskaini digun hauxe, Joxe Azurmendi pentsalariaren hitzetan esateko. Anti-neoliberala dugu bokazioz egilea, eta ironia probokatzailea arma harturik ekartzen ditu liburura egungo munduak dauzkan arazoen gainean urte askotan egin dituen gogoetak. Nazioa, humanismoa, filosofo berriak, kolonialismoa zein post-kolonialismoa eta beste hainbat gai ditu hizpide apunte moduko hauetan, baina ez da ondoriotara iristen, ez duelako adostasuna bilatzen bidaiariaren, kosmopolitaren edota abertzalearen kontura ironizatzen duenean.

Bidaia munduaren amaierara
Henning Mankell
Erein
254 orrialde

Mankellek gazteentzat idatzitako tetralogiaren azkena

Henning Mankell idazle suediarrak gazteentzat idatzitako tetralogiaren laugarren eta azken liburua plazaratu du Erein argitaletxeak euskaraz, Bidaia munduaren amaierara izenburuarekin. Haur zelarik ezagutu genuen Joel mutiko protagonistak dagoeneko hamabost urte bete ditu. Oso txikia zenean gelditu zen ama gabe, aitarekin utzi umea eta etxetik alde egin baitzuen amak. Hura ezagutzeko irrika izan du Joelek beti barruan, eta nobela honetan lortuko du bere nahia. Haatik, aita hilko zaio. Baina hori jazo aurretik, iraganean zer gertatu zen benetan jakin nahiko du mutikoak, iruditzen zaiolako ama batek ez duela besterik gabe alde egiten, aitak izaten direla desagertzen direnak.

Urtegi
misteriotsua
Aitor Arana
Ibaizabal
87 orrialde 9 euro

Txakurra mintzo zitzaion mutikoa

Anaia bikia urtegian ito zitzaion hamabi urteko mutikoa da Aitor Aranak idatzitako kontakizun honen protagonista. Anaia galdu zuenetik, etxeko txakurrak haren izenean hitz egiten diolakoan dago, eta gurasoak oso kezkatuak dauzka bere jarrera horrekin, zeren kontatzen diena sinesten ez diotenez, beti haserre dago, inorekin hitz egin nahi gabe. Psikologoarengana eraman dute, baina alferrik izan da hori ere. Orduan, familia batekin bizitzeko gogoz dagoen Zaharren Egoitzeko gizon bat etxera ekartzea erabakiko dute gurasoek. Hasieran mutikoari ez zaio haien asmoa piperrik ere gustatzen, baina behin aitona ezagutu eta gero, gauzak aldatzen joango dira, batik bat jakiten duenetik altxorrak bilatzea izan duela hark lanbide. Urtegiko misterioa argitzen lagun diezaioke!

Tantak
Batzuen artean
Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzua
132 orrialde
7,81 euro

Tantak aldizkariaren 32. alea

Euskal Herriko Unibertsitateko Tantak hezkuntza aldizkariak, ohi bezala, artikulu sakonak plazaratu ditu. Azken zenbakian azaltzen diren gaien artean, honako hauek daude: Axier Huegunen Emozioak eta gorputza hezitzaileen harreman-trebetasunen prestatuntza bidean: esperientzia baten azterketa; Paula Elosuak egun indarrean dauden autokontzeptuaren eredu teorikoen artean hedatuena den Shavelson-ena oinarri duen AFA-A eskala euskaratzeko ematen dituen arrazoiak; Iñaki Pikabearen Haur hezkuntzako eta Lehen hezkuntzako ikasgeletan ahozko euskara hobetzeko esku hartzeko programa; Mikel Haranburuk Piageten ibilbide psikologikoaz eginiko azterketa, eta Juan Carlos Tójarren Ebaluazioan egoten diren zehar-iritziak eta honetarako kalitate irizpideak.

Arzak errezetak
Juan Mari Arzak
Bainet Media
246 orrialde
35,95 euro

Arzaken gaur-gaurko sukaldaritza

Mikel Alonsoren 573 argazki koloredunen laguntzaz osatu du Juan Mari Arzakek ehun errezeta biltzen dituen liburu hau. Sukaldaritza-ildo soil »baina ez txepel» bat erakusteko asmoarekin berariaz moldaturiko formulak dira, erraz egin daitezkeenak, baina ukitu bitxiez apainduak, arrautza frijituak baino errezeta landuagoak egin nahi dituen edonorentzat aproposak. Gaur gaurko sukaldaritza agertzen du Juan Mari Arzakek lan honetan, bertako eta kanpoko osagaiekin egindakoa. Eta irakurleari erosketak egitean gauzak erraztearren, errezeta bakoitzak bereak dituen osagaiez gainera, dendan aiseago aurkituko ditugun ordezko elikagaiekin aritzeko aukera ere eskaintzen du.

Mintzairaren miraria
Xabier Monasterio
Gaiak
184 orrialde

Hizkuntzak gure izatean eta bizitzan duen garrantziaz

Kontuan harturik munduan ez dela giza talderik hizkuntzarik ez duenik, hizkuntzak gure izatean eta gure bizitzan duen garrantziaz ohartarazteko helburuarekin osatu du Xabier Monasteriok Mintzairaren miraria, hamar ataletan banatutako liburua: mintzamenaren sorreraz historian zehar esan direnak; mintzairaren ezaugarri, funtzio eta osagaiak; mintzairaren eta kulturaren arteko elkarregina; hizkuntza aniztasunak dauzkan arriskuak, eta hiztun ororen eskubideak azaldu ditu besteak beste.

Italia, bizitza hizpide
Anjel Lertxundi
Alberdania / Berria
86 orrialde 10,50 euro

Anjel Lertxundiren bidaldiaren kronikak

Aostatik Torinora, Triestetik Kroaziako Rijekara, Padua eta Venezian zehar ibili zen Anjel Lertxundi 2004ko udan, Berria egunkarian azalduko ziren idazlan batzuk osatzen. Eta hain zuzen ere, hamar erreportaje haiek dira, orraztu eta gero, Alberdania argitaletxeak eta Berriak elkarlanean liburu formatuan eskaintzen dituztenak. Begiak erne, belarriak zabal eta literatur zein historia oroimenak etengabe astinduz aritu zen Anjel Lertxundi bere bidaldi hartan. Hegazkinez iritsi zen Torinoko Caselle aireportura. Eta hegazkinez joan zen baita ere hainbeste hunkituko zuen Triestera, baina bestela trenez ibili zen gehiena. Jendearekin »eta bereziki taxistekin» ahal zuen guztietan egungo zein atzoko Italiaz mintzatzen, bere idazlerik maitatuenen lanetan agertutako historiako gertakizunak gogoratzen, D’Anunzioren faxismoari aurre egin ziotenak oroitzen, zinegile neorrealisten filmak ahaztu gabe, Giotoren erakustaldia bisitatzen, Italian dagoen hizkuntz aniztasunari behin eta berriro erreparatzen, gerrillari suizidak ez direla gaur goizekoak jabetzen, minbiziarekin borrokan Triesten ari zen Soriako idazle batekin kontu-kontari...


Azkenak
2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Eguneraketa berriak daude