Maria Magdalena eta tenplarioak, gaurko best sellerren gatz eta piper


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Tenplarioak, Izara Santua, Maria Magdalena, merobingioak, Grial Santua… Gai horien inguruko enigmak gustuko badituzu, zortea daukazu; joan zure auzoko liburu dendara eta hantxe aurkituko duzu, hilero-hilero, aipatutakoen edo antzekoen inguruan antolatutako nobela berri bat. The Da Vinci Code duzu ezagunena, baina ez bakarra, ezta lehenengoa ere. Dena dela, badirudi Dan Brownen eleberriaren arrakastak bat baino gehiago bultzatu duela luma zorroztu eta berea idaztera. Are gehiago, garai batean sona handirik gabe argitaratuak izan zirenak berriro kaleratu dira, antzinako sekta ezkutuak eta enparauak eroslearentzat oso erakargarri bihurtu direla ikusita.

The Prophecy (Ángeles y demonios), El Último Catón, La hermandad de la Sábana Santa, Kingdom Come (El Último merovingio), The Book of Q (La conspiración de los herejes), La Biblia de barro… Zerrenda etengabe haziz doa. Badira aldeak batzuen eta besteen artean, noski, baina ia guztiek dituzte ezaugarri komun batzuk. The Da Vinci Codek ezin hobeto laburbiltzen ditu: alde batetik, salmenta kopuru handiak eta literaturaren ikuspegitik kalitate eskasa, salbuespenak salbuespen; edukiei dagokienez, eleberria garai modernoan girotuta dago, baina erlijioarekin eta, zehatzago kristautasunarekin, zerikusia daukaten antzinako gertakarietan dauka abiapuntua. Protagonista bi daude, gizona eta emakumea, badaezpada enigma bat argitzeaz gain beste zerbaiterako denborarik suertatzen den. Sektaren bat ere egoten da, guztiz asmatutakoa batzuetan eta benetakoa baina testuingurutik ateratakoa besteetan; dagoeneko desagertuta dauden sektak «berpiztu» daitezke, edo -Dan Brownek bezala- oraindik existitzen direnak sorrera baino askoz lehenagoko garaian kokatu.

Eliza jomugan?

Azkenik, ia ezinbestekoa da Eliza Katolikoa nola edo hala agertzea. Eta ez beti onerako. The Da Vinci Codek, esaterako, hankaz gora jartzen ditu Opus Deiren irudia batik bat eta Elizarena oro har. Azkenik, Vatikanoak eleberriaren aurka hitz egin du Tarsicio Bertone kardenalaren ahotik. Ez erosi, ez irakurri; horra agindua. Bertoneren ustez, Dan Brownen eleberriak helburu gaiztoren bat eduki lezake, erabat zilegia den liburu asko saltzekoaz gain. Eta ezin esan nobela berri hauetako askok goxotasunez darabiltenik Elizaren izena.

Javier Sierra espainiarra La cena secretaren egilea da. Beraren ustez, «eleberri hauek helburu bi dauzkate: batetik, entretenigarriak izatea, eta bestetik zenbait informazio jartzea publiko zabal baten esku. Nik neuk behintzat ez dut Elizari erasotzeko inongo asmorik izan». Sierraren lanak baditu labealdi berri honetako eleberriez bereizten duten hainbat ezaugarri-»hobeto idatzita egotea, esaterako-, baina baditu, era berean, The Da Vinci Codearekiko zenbait kidetza: esaterako, Leonardo da Vinci pertsonaia nagusietako bat da, eta Maria Magdalena historia ofizialak aitortu duena baino askoz pertsonaia garrantzitsuagoa dela ematen du aditzera.

Hasierako kristauen sekretuak agerian

Esan bezala, eleberriok kristautasunaren hastapenetara jotzen dute sarri. Behin baino gehiagotan errepikatzen da, ñabardurak ñabardura, honako argudioa: lehenbiziko kristauen arteko liskarren ondorioz, azkenean Eliza ofizial bilakatu zen lerroak Jesusen benetako irakaspenak estali zituen, emakumeak zokoratuz besteak beste. Nobeletan, agiri zahar baten aurkikuntzak, edo auskalo zerk, sekretu horiek argitara emateko aukera sortzen du, eta orduantxe hasten dira batzuen eta besteen arteko borrokak hori hala izan dadin ala ez.

Hainbeste idazlek ildo bera jorratzea ez da kasualitatea, jakina. Ezagun da lau ebanjelio kanonikoez -hots, ofizialez- gain, ebanjelio apokrifo mordoa dagoela. Berebiziko garrantzia daukate 1948an Egipton aurkitutako ebanjelio gnostikoak, eta agerikoa da aipatzen ari garen eleberrien egileetako askok iturri horiexetatik edan dutela. Rafael Aguirre Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultateko irakasleak dioenez, «ebanjelio gnostikoek erlijioaren oso bestelako ikuspegia ematen dute». Esaterako, horiei esker dakigu hasierako kristau talde askotan emakumeek gerora izango zutena baino garrantzi handiagoa zeukatela. Bestetik, eta Javier Sierraren iritziz, testu hauek argi uzten dute Jesusen jarraitzaile ugarik ez zuela uste erlijioak instituzio baten beharrik zeukanik, nork bere kabuz bizi zezakeela baizik.

Q iturriaren hipotesia

The Book of Q eleberrian, protagonistak Q izeneko liburu bat aurkitzen du. Q iturria deritzona existitzen da, izan ere, baina hipotesi hutsa besterik ez da, Rafael Aguirrek dioskunez: «Mateo eta Lukasen ebanjelioetan esaten diren zenbait gauza azaltzeko egin den hipotesia da. Hain zuzen, Jesusek ustez esango zituen gauzen bilduma bat da, baina ezin da ezer frogatu, ez baita agiririk existitzen. Hala ere, ikerlari asko ausartu dira Q iturria eraikitzen, eta saiakera horrek ematen duen Jesusen irudia gizon jakintsu batena da, jendeari zoriontsu bizitzen irakasten diona. Hori guztiz bat dator orain hain zabalduta dagoen new age joera horiekin, alegia, norberaren barne muinean oinarritutako erlijiotasun horrekin».

Hortxe legoke, hain justu, antzinako enigmez hitz egiten duten eleberrien arrakastaren gakoetako bat, Aguirreren ustez: «Elizak, instituzio legez, ospea galdu du; ez dago arimaren kontuetan gidaritza lana egin dezakeen erreferentziarik, eta nork bere bilaketari ekiten dio ahal duen bezala, pare bat liburu irakurriz esaterako». Javier Sierra idazleak, berriz, jendearen jakin gosea aipatu du: «Interesgarria da urtetan zehar esku-eskura egon den informazioa, baina gutxik ezagutzen zuena, orain eleberriei esker zabaltzea. The Da Vinci Code, adibidez, literatur lan modura oso txarra izaki, best seller izatera iritsi da jendeak gehiago jakin nahi duelako gauza hauetaz».

Ernesto Ayala-Dip, literatur kritikoa: «Laugarren mailako materialez eraikitako eleberriak dira, baina ona da irakurzaletasuna bultzatzea»

Literatur kritikoek, oro har, ez dituzte oso gustuko erreportaje honetan mintzagai dauzkagun eleberriak. Horietako batek, Ernesto Ayala-Dipek, konparazio baterako, «samurregiak izatea» egozten die, «argumentua kontzientziaren gainetik ipiniz eta ezeren esangura sakonik bilatu gabe». Ez gara ezer asmatzen ari, beraz; best seller/liburu on aspaldiko dikotomiaren pasarte berri bat baino ez da hau ere.

Zergatik dira txarrak, zure ustez, eleberri hauek?
Irakurleak ez du ideia sakonik gura, denbora-pasa bat baizik. Eta idazleak dio: irakurleak hala nahi badu hobe niretzat, lan gutxiago. Eta hala egituratzen dira eleberri hauek, orain modan jarri den historia edo sasi-historiaren ondare horri helduz.

Zerbait on edukiko dute, hala ere...
Ni neu ez naiz gai honelako nobela bat osorik irakurtzeko, baina erne! Irakurle gehienak liburua askatu ezinik egotera behartzeko gauza dira, eta hori ere aitortu beharreko meritua da. Gainera, irakurzaletasuna bultzatzen duten heinean ona da liburu hauek lortu duten arrakasta. Kontua da ea gero The Da Vinci Code irakurri duena maila jasoagoko zerbaitetara jauzi egitera ausartzen den. Hala balitz, primeran, baina zalantzak dauzkat horretaz.

Zehazki, zer akats leporatuko zenieke?
Bada, laugarren mailako materialez eraikita egotea. Erritmoa azkarregia da, pertsonaiak ez daude ondo irudikatuta -inor ez da haiekin gogoratuko eleberria amaitu eta gero- elkarrizketak gehiegizkoak eta sinesgaitz samarrak izaten dira, prosa halamoduzkoa da...

Merobingioak, Jesusen ustezko oinordekoak
Hizpide ditugun nobelen egileek gai ugari eta askotarikoak aukeratu dituzte euren matazak osatzeko, baina aipatzekoa da Maria Magdalena nahiko sarri agertzen dela. Idazle batzuek emakume horri buruzko mito bat jaso dute euren liburuetako argumentuak gorpuzteko. Mito horren arabera, Jesusen heriotzaren ostean Maria Magdalena Frantziara joan zen ihesi -gaur bezala, orduan ere ez zen giro Palestinan-, sabelean haren umea zeramala. Hura izan zen gaur arte omen dirauen kate baten hasiera. Oraindik ere, horren katebegiak direla aldarrikatzen dute batzuek, alegia, Jesus eta Maria Magdalenaren oinordekoak direla. Merobingio izena hartzen dute ustez horren odol santua ei daramatenek; eta hain zuzen, hainbat ikerlarik -eta lerrootan aipagai ditugun nobelagileetako batzuek- Grial Santuaren benetako esanahia horixe dela diote: sang real, erregeen odola. Historian zehar hamaika erregek aldarrikatu badute Jainkoaren gurariaz daudela tronuan, zer ez ote da izango Jesukristoren oinordeko izatea? Lehengoek bezala, gaur egungo merobingioek erresumatxo bat eskatzen dute, gutxienez, hain odol bereziaren zama eramatearen ordainetan.


ASTEKARIA
2005eko apirilaren 17a
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude