Joseba Alvarez: «Batasuna ez du inork ordezkatzen, ezta EHAK-k ere»


2021eko uztailaren 27an
Nola dakusazu hauteskunde kanpaina?
Bi ezaugarri nagusi ikusten ditut: batetik, euskal gizartearen aukera baten parte bat kanpainatik kanpo dagoela, Batasunarena. Ibarretxek "Aski da nahi izatea" esaldia erabili ohi du, baina gu hasteko hedabidetatik kanpo gaude eta Aukera Guztiak ekimena ere debekatu dute. Bestetik, ohiko ezaugarriak ikusten ditut, kanpainan normaltasunez ari diren alderdien mezuak hutsak direla.

Batasuna legez kanpo izanda, komenentziak aipatu dira: EAJ-EA koalizioak PSE eta PPren onerako dela dio. Hauek, aldiz, alderantziz. Zeini komeni zaio gehiago Batasuna ez egotea, zure ustez?
Batasuna hauteskundeetan ez egotea ez litzaioke inori komeni beharko. Herri honetako parte bat gabe Eusko Legebiltzarraren legitimitatea kolpatua geratzen baita. Hortik aurrera, ez da erraza jakiten nori komeni zaizkion Dont Legearen araberako aplikazioaren ondorioak. Guk dugun datua hauxe da: Batasunaren 700 udal hautetsietatik EAJk 400 inguru bereganatu zituela eta beste alderdiek gutxiago. Edonola ere, komenentziaz aritzea, gizartearen parte bat ordezkatua ez egonda, astakeria politikoa da.

Batasuna legez kanpo dago, baina ari da kanpainan, antza. «Baimen» moduko bat dagoela dirudi.
Atzo »apirilaren 5ean» Gasteizen eta gaur Donostian gure ekitaldi politikoak egiteko arazoak izan ditugu. Ez da egia baimendurik gaudenik, toki batzuetan bai eta besteetan ez. Hedabideetatik at egoteaz gain »Jaurlaritzak kudeatzen dituen hedabide publikoetan» ezin dugu kale kanpaina egin. Ertzaintza dator »ez Guardia Zibila» eta ezin dugula boza eskatu ez manifestatu diosku. Debeku hauek ordea, ez dira hedabide nagusietan »beste alderdien ekitaldien berrien ondoan» agertzen.

Kanpaina hasi orduko Aukera Guztiak legez kanpo utzi zuten. Zer iritzi duzu?
Euskal gizarteak aspaldi adierazi zuen Alderdien Legeari buruzko jarrera. Nik neronek Legearen aurkako jarrera adierazi nuen SAko legebiltzarkide gisa, baita Legebiltzarrak berak eta Euskal Herriko gehiengo sozial eta sindikalak ere. Aldi berean, ordea, hirukoa osatu duten alderdiek, Legea onartzen omen ez dutenek, Batasuna eta Aukera Guztiak ilegalizatzea astakeria dela diotenek, Legea zorrotz-zorrotz betetzen dute kontrolpean duten eremuan.

Hauek legeak betetzeko direla edo betearazten dietela esan ohi dute.
Orduan kanpainan aipatzen duten herri erreferenduma egiteko legeari uko egin beharko diote. Edo gezurretan ari ote dira? Legebiltzarraren gehiengoak Batasuna onartzen badu, zergatik ez da onartzen Batasuna kanpainan eta hauteskundeetan? Madrilek agintzen duelako? Zergatik ez da legealdi honetan euskal alderdien lege bat egin? Zergatik esaten du Legebiltzarrak eserlekuak errespetatuak izango direla ez badu betetzeko ahalmenik? Legearen aurka dago baina ezin du bete. Are izugarriago, EAko Begoña Erraztik esan du Batasuna ez egoteak ez duela Legebiltzarraren legitimitatea zalantzan jartzen. Bi diskurtso dituzte, bigarrena gure baseei begira egina dago bozak biltzeko. Oraingoan alabaina, EAJ-EA koalizioak ez du 600.000 boz lortuko inondik ere.

Aukera Guztiak herri ekimena debekatu ostean, Batasuna, Aralar eta EHAK agertu ziren euren deialdira. Zer iritzi duzu alderdiek, oro har, izandako jarreraz?
Alderdi Politikoen Legea egin zutenak ez azaltzea »PSOE eta PP» begi-bistakoa zen, baina aurka omen dauden EAJ, EA eta EB ez azaltzea lotsagarria da, eta are lotsagarriagoa agenda arazoak argudiatzea.

Testuinguru horretan agertu zen EHAKren aukera. Zein da Batasunaren jarrera EHAKren proposamenaren aurrean?
EHAK-k bere ideiak alde batera utziko dituela eta Aukera Guztiak-en jarreraren alde egingo duela esan zuen. Hau da, demokraziaren eta eskubide guztien bermatzearen alde. Badirudi aukera berri bat zabaldu dela. Proposamena Batasunaren Batzar Nazionalean aztertu dugu eta EHAKren aldeko boza eskatzea erabaki dugu. Bihar eta etzi »apirilaren 6 eta 7an» militanteek kontrastatuko dute erabakia.

Batasunak beti militantziari galdetu ostean hartu omen ditu erabakiak. Ibarretxe Planaren aldeko bozen erabakitzeko prozedura alderantzizkoa izan zen.
Ibarretxe Planaren kasuan ez genuen horrela egin, egia da. Salbuespen egoera batean hartutako erabakia izan zen. Ez genuen baseekin aurrez kontsultatu, alderantziz baizik. Erabaki hori ezin genuen ohiko moduan hartu. Kasu honetan, ohiko prozedura segitu dugu, Mahai Nazionalak Batzar Nazionala deitu du, gaia eztabaidatu da eta EHAKen aldeko boza eskatzea erabaki dugu. Baina guk gure kanpaina egiten segituko dugu berdin. Aurreko boz baliogabetuaren ordez, kanpaina honetan EHAKen boz baliagarria eskatuko dugu.

Nola ikusten duzu ezker abertzalearen ordezkaritza hurrengo Legebiltzarrean?
Oraindik ere, ziur-ziur ez dakigu EHAK hauteskundeetan parte-hartzen utziko duten. EHAK Legebiltzarrean egoteak ez du Batasunaren arazoa konpontzen. Batasuna ezker abertzalearen ordezko naturala da eta ilegalizatuta dago. EHAKren aldeko boza eskatzen dugu, baina Legebiltzarra ez da horregatik legitimoa izango. EHAK ez da Batasuna.

Batzuen iritziz EHAKren aukeraren bidez, nekez etorriko da normalizazioa. Legeari itzuri egin zaio nolabait, baina bidea ez da sendotu gatazkaren konponbidea bermatzeko.
Guk ez dugu bide hori aukeratu. Gatazkaren konponbidea izango da, baldin mahai bat osatzen bada eta Batasunak parte hartzen badu, EHAK Legebiltzarrean egonda edo ez. Konponbidea sendoa izan dadin Batasunak legala izan behar du. Batasuna ezker abertzalearen ordezkaritzaren subjektu naturala da. Aurreko hauteskundeetan ez bezala, EHAK-k ezker abertzalearen boto baliogabetua baliarazi dezake, baina ordezkaritza horrek Legebiltzarrean parte-hartzea eta bere zeregina bost puntuetan artikulatu nahi ditu, EHAK ez da Batasuna bezalako eragile politikoa.

Azkenik, nola baloratzen dituzu hauteskundeak gatazka ebazteko bidean.
Hauteskundeak izan edo ez izan, konponbiderako prozesua aurrera ari da hainbat ekimen tarteko izan direlako. Bat: Anoetako Proposamena dago. Bi: Konponbiderako Batzordeak Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa sinatu du. Hiru: ETA konponbidea lantzen saiatzen ari delako, berriki esan duenez. Baina horrek ez du esan nahi ezer konponduta dagoenik, PSOEk ez baitu erabaki garbirik hartu. Arazoa orain hauxe da: Legebiltzarra osatuko den moduan osatzeak bide hori erraztu baino konplikatu egingo duela. Legebiltzar horrek gatazkaren konponketa Batasuna gabe egingo duela uste badu, oker dago. Batasuna ez du inork ordezkatzen, ezta EHAK-k ere. Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritza osatzeaz gain, herri honen erabakia errespetatzeko bidea landu beharko du.


Azkenak
Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Ibaipeko autobidearen proiektua gelditzea exijitu dute ehunka lagunek Bilbon

Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Eguneraketa berriak daude