«Gazte gehienen lanak eskasak iruditzen zaizkit (...) Idazle horien liburuak hartuta irudipena dut idazle gazte asko ez direla oso irakurzale, eta oso zaila zaiela beren eskarmentua klitxerik gabe eta era konbentzigarrian ematea», esan zuen Pello Lizarraldek Volgako batelariak blogean.
Hona Amaia Zubiriak Berriari adierazitakoak: «Kantariok diskoak egin ditugu, eta diskoak bilakatu dira kantarion oztopo. Inora joaten gara, eta beti izaten da musika. Musika bilakatu da komunikazioaren oztopo handiena, eta musikaren beraren oztopo handiena. Inportanteena musika bizirik egotea da».
Josu Mugika dantzaren inguruan Berrian: «Nik uste kalitateko komertzialtasunera joan behar dugula. Bestalde, auditorio handiek programatzen dutena oso komertziala da, talde ezagunak eta mediatikoak. Badakite funtzionatuko dutela, eta ez zait gaizki iruditzen. Kanpoko talde horiekin hemengoarekin alderatzeko neurria har dezakegu».
Juanma Bajo Ulloak Deiari: «Gauzak komertzialak diren ala ez kontuan hartu gabe egiten ditut. Uste dut garrantzitsuagoa dela jendea filma ikustera joatea norbaitek 'joan zaitez ikustera, desberdina da...' esan diolako. Horrek gehiago beteko nau».