Agenda 22


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aingeru guardakoa

Umetatik izan zen egun berezia guretzat. Mitotzat geneukan Joxe Anjel Iribar atezain handiaren urtebetetze eguna. Amak gogorarazten zigun: "Gaur Aingeru Guarda, Makatzaren urtebetetze eguna". Erlijio eta herritartasun ariketa horren bigarren zatiarekin baino ez ginen geratzen ordea, amak segur aski bigarrena, lehena erakargarri bihurtzeko erabiltzen zuenean. Martxoa Donostian hasi genuen, azken urteetan bezalatsu, Ibaetan, Aingeru Guardakoaren omenez eraikitako ermitan. Kasko hura Donostia da, eta ez da Donostia. Urrun geratuko zaie donostiar askori. Eta bertan dago. Bisita merezi du, Bilintx Boulevardean zauritu zuen lehergailua, handik gertu dagoen beste kasko batetik jaurti zutela ezagutzeko besterik ez bada ere. Eta Urgull menditik ikusi egiten omen ziren bonba jaurtitzean ateratzen ziren su eta keak. Handik hurbil egingo dute errausketa-lekua. Iragana, tamalez, etorkizunaren ispilu.


Xoxua

Eibarren egiten dugu topo "Xoxua"rekin urtero. Bi urte eskas mendea osatzeko, sasoiko azaldu zaigu aurten ere. Abestikoarekin ez du zerikusirik Eibarko Xoxuak. Honek ez ditu galdu, ez burua eta ez mokoa. Aurtengo bertso-bazkaritan damu bakarra zuen: bazkaritara joan behar zuela ahaztu, eta gehitxo txikiteatu izana! Ez zen atzera geratu ordea gero ere. Onenaren pare da jan-edanean, eta jakin berriz, guk denok batera adina daki. Mukiak estalaktita bihurtu zaizkigun negu hau jasan badu, auskalo zer ez duen egingo Xoxuak, udaberriak goxatzen duenean.


Según

Azkoitia, Bergara, Altza... Hitzaldiz hitzaldi asko ikasten da. Batik bat hizlariak. Irakastea birritan ikastea dela zioenak, asmatu zuen. Gure gaztetxo eta umeak "zer ba?", "katxo", eta "agatxau" esaten hasi direlarik piztu zaigu alarma. Ez dute euskara komunikazio tresnatzat erabiltzen askok eta askok. Moztasuna, zabarkeria, ezina, ezjakintasuna... Baina zer irakatsi diegu? Etxean ezer gutxi gehienetan. Eskolan, gutxi-asko, betikoa. Tematu gara aditz-paradigmak irakasten, esaera-zaharrak zerrendan ematen, idazlana agintzen bere gordinean... Eta gure gazteek, "según" nola esaten den jakiteko premia daukate. "Zenizkidaketeen" urtean behin baino ez dute erabiliko, eta "según" egunean hamar aldiz. Zenbat guraso eta irakaslek saiatu du "según" gainditzeko modua? Ezabatzea, ez esatea, aski dela gehienetan irakatsi beharko diegu. Baina buru imintzio edo bekain harroaldi batez lagundu behar dela esaldiaren hasiera. Hots, antzerki gehiago eta teatro gutxiago.


Schopenhauer

Erabaki dut zer egin datorren urtean. Bartzelonako Ramblatan piztu zitzaidan argia. ARGIAko langileekin joan nintzen, eta Kikerekin. Haiek lanera, eta gu hitzaldi pare baten aitzakian. Denbora pasa nenbilela aurkitu nuen liburu-denda batean: "L`art de tenir sempre raó, exposat en 38 estratagemes". Schopenhauerrena. Bada gazteleraz ere, baina ez da aurkitzen samur samurra. Katalanezkoa nahiago dut gainera. Nire asmoa da liburu horretako ia berrogei modu horiek, bertsogintzan, teman ari garelarik, erabiltzen ditugun edo ez frogatu eta modu bakoitza adibideekin hornitzea. Eta horretarako, nahiago dut liburua katalanez, gazteleraz baino. Katalanez ez dut dena ulertzen baina jabetzen naiz ez dudala ulertzen dena. Gazteleraz, dena ulertu uste dut, eta hori izaten da ezer ez ulertzeko erarik ohikoena. Hizkuntzarena baita zama bat, nahiz ahalegin gehiago egin behar izan, urrutietatik hobeto ekartzen dena, gertutik baino. Barandona Institutukoek jakin behar lukete hori.


Gure aitak amari

"Gure aitak amari, gona gorria ekarri". Abesti zaharraren esaldi horretan oinarriturik ikasi genuen Kike eta biok Morfosintaxia. Sakoneko egituran zer zegoen, zer azaleratu zen, arbolak, adarrak eta adaxkak. Miren Azkarate genuen irakasle, oker ez banago. Gu golfo-antxa ginen, umoretsuak, erdi-artistak, zabarrak, oholtzarako lotsarik gabeak. Miren zen irakaslea, zintzoa, langilea, detailerik txikiena ere zainduko zuena. Urteen joanak hara nora eraman gaituen! Gu inurri-lanean, eskolaz eskola, herriz herri, Euskara Aholku Batzordearen eskariz egindako euskarari buruzko lantxoa aurkezten. Eta Miren Hollywooden! Gona gorriaz gainera!. Herri hau baldartzio doa. Lanak oker banatu ditugu. Soineko gorria jantzita baboarena egitea izan da betidanik Kike eta bion espezialitatea.


Asteak eta jaiak

Egun bat jai hartu nahi, eta hartu ezina omen da jubilatuen drama. Gurea ez dakit hobea den. Hogeitaka urteren buruan aurkitu diot formulazioa gure bizimoduaren tankerakoa daramanaren itolarriari. Ez dugu jakiten ilusio handiagoa dugun ostirala iristeko edo astelehena heltzeko. "Asteburuak blindatu" zituela aitortu zidan adiskide batek duela gutxi, astean zehar lanez lepo dabilelako. Zer blindatu behar nuke nik blindatzen hasita, astea edo asteburua? Akaso ezer ez. Ederra da itolarria itorik ez denean. Txarra bestea da: oporren amaieran izaten den dei uholdea. Jendea nonbait, lanera itzultzeko zain egoten da lana eragiteko. Horregatik, aukeran ia nahiago izaten dut besteek oporrak izan ditzaten, neuk izatea baino.


Bi makulu zahar, esku banatan

Txirritaren bertso baten hasiera da, edozein afalondotan eztabaida polita ateratzeko bide. Zenbat makulu dira horiek? Batzuk "bi" esango dute. "Lau" besteek. Kakotxak argibide dezente eman dezake idatziz jarrita, baina ahoz ekinez gero, eztabaidak luze joko du eta haserrerik ez da piztuko. Egoera ideala. Neuri tokatu zait Aste Santuan makuluekin, birekin jakina, ibili beharra. Xelebrea da jendeak zeri deitzen dion xelebre. Urrutitik hots egiten zidaten, normalean hain urrutira diosalarik egingo ez lidaketenek ere:

- Zer, Egaña, makuluekin?

Eta gero barre egiten zioten beren esaldiari. Harritu egiten nintzen ni. Horrek grazia egiten bazien, zer ez dute egingo txiste on bat entzuten dutenean! Tira... Akaso grazia nire ibilerak egingo zien...


ASTEKARIA
2005eko apirilaren 17a
Azoka
Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude