Hauteskundeak eta askatasun demokratikoak


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hauteskundeetarako kanpaina batek iraun izaten dituen aste biek ustekaberako tarte txikia uzten dute normalean »ez beti, 2004ko Martxoan, kasu». Alde horretatik, interesgarriagoa izaten da kanpainaurrea, denbora horretan alderdiek euren aldera egokitu nahi izaten baitute jokalekua, baina tentuz ibilita, egoera argitzen den bitartean.

Ikusi ahal izan dugu, horrela, EAJ-EAren ahalegina oraingo hauteskundeak 2001ekoen ispilu bihurtzen eta mamu espainiarrarengandik babesteko deia egiten; EBrena, bitxia, ezkerreko eremua bereganatzeko, nahiz eta horretarako berak parte hartu duen gobernua kritikatu behar izan; PPrena PSE labur markatzeko, eta partekatu behar omen dituzten boto multzoa bereganatzeko; PSErena, Madrileko gobernuan PSOE dagoela baliaturik, moderazio eta eraginkortasunaren karta jokatuz, eta abar.

Baina kanpainaurre honek zerbait berezi eduki badu, hori Aukera Guztiak eta berari loturik joan den askatasun demokratikoei buruzko eztabaida izan da. Aukera Guztiak dela eta esan eta egin diren gauza batzuk gure inguruko kultura demokratiko murritzaren isla izan dira, eta ez bakarrik Espainiari dagokionez, baizik eta Euskal Herriko indar politikoen aldetik ere.

Aukera Guztiak-en sorreran, ez da ahaztu behar, aukera politiko sendo bat ilegalizatuta jarraitzea dago. Ilegalizazioak egoitzak ixtea ekarri du, diru iturriak izugarri murriztea, adierazpen askatasunerako eskubidea ukatzea -azken adibide mingarria, Aberri Eguneko karga frankista Iruñean-, eta hauteskundeetan aurkezteko eskubidea ere kentzea. Hala ere, eta kontraesankorra ematen badu ere, ezker abertzalea gainditzen ari da bere kontrako ilegalizazio hori. Gero eta ordezkapen instituzional gutxiago dauka, baina gero eta hurbilago ikusten da ilegalizazioari amaiera emateko unea. Eta hori dena milaka pertsonaren elkartasunari esker egin ahal izan da, nahiz eta hor aukera politiko handien huts egite nabarmena egon. Elkartasuna AuBren bidez etorri zen, HZren bidez, eta orain Aukera Guztiak izan da.

Aukera Guztiak-ek arazo sakon bat planteatu du: demokraziaren kontrako eraso gogor bat dagoenean, zein mailako elkartasuna adierazi behar den. Aukera Guztiak-ek elkartasun osoa proposatu du, eta lehentasuna eman dio horri. Beste batzuek, berriz, bigarren eta hirugarren mailako garrantzia eman diote, gaizki ikusiak ez izateko adinakoa, normalean. PP kenduta »honek oso argi eduki baitu», gainerako indar politikoak ez dira batere eroso sentitu gai hori dela eta. Esanguratsuena, indar hauek esan edo egiten zutena ezker abertzalearen botoak erakartzeko mugimenduak edo adierazpenak zirela elkarri ibili izana.

Eta egia esan, gutxik du horren zalantzarik. Are gehiago, ezker abertzalea Batasunaren izenpean aurkeztu ezin den hauteskunde bakoitzean gero eta ageriago geratu da. Laugarrenez gertatuko da hori, eta oso argudio gutxi geratzen da oraingoan baliogabetzea justifikatzeko »beste kontraesan bitxi batean jausiz, bide batez, ETA-Batasunaren lotura ezeztatzen baita makrosumarioak kritikatzean, baina de facto onartu, hauteskundeetan aurkezteko Batasunak ETAren diktaduratik askatu behar dela esaten denean-.

Asko eskatzea da askatasun demokratikoak bermatuta ez daudenean, euren burua demokratatzat duten indarrek uko egitea halako hauteskunde prozesu bati? Badirudi baietz, asko eskatzea dela. Baina bestelako formula apalagoak ere proposatu dira hasieratik: hauteskundeetako emaitzak onartzea eta ezker abertzaleari dagozkion botoak, eta karguak, onartzea, kasu. Hori ere asko eskatzea omen da. Baina, edozein gauza eskatuta, asko bada, non geratzen dira hain oinarrizkoak ziren askatasun demokratikoak?


Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude