argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21

Gara-k jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ukatu egin dizkio euskaraz ere argitaratzen duten medioentzat bideratutako 2003ko dirulaguntzak. Albistea zaharra dela dio Garak, orain jakin izan duenez, ordea, dirulaguntzak onesten dituen epaimahaiak onetsi egin zuen eta gero Kultura Sailak atzera bota.

Deia (Diario de Bizkaia) egunkariak kioskoetako salmenta publikoa bertan beheran utziko du Nafarroan apirilaren 11tik aurrera. Aurrerantzean, harpidedun direnek bakarrik hartu ahal izango dute egunkaria kioskoan. Deiak, halaber, aurtengo azaroaren 6an 10.000. zenbakia argitaratuko du.