Argitalpenak


2007ko otsailaren 21ean
Ahardikeriak
Marie Darrieussecq
Alberdania
129 orrialde
15 euro

Truismes ospetsua euskaraz

Marie Darrieussecq idazle baionarrak 1996an argitaratu zuen Truismes nobela ospetsua Ahardikeriak izenburuarekin plazaratu du orain Alberdania argitaletxeak, Joxan Elosegik egindako itzulpena bide. Langabezian den neska gazte batek lurrin-denda kate bateko jabeak kontrata dezan eta enpresan lan egin nahi badu onartu behar izaten dituen bortxazko ukitu lizunetatik hasiz zerri eme bilakatzeraino jasan izandako guztien kontaera ironiatsua da narrazio honen argumentua. Hasieran emakumezko zein gizonezkoen eskuetatik pasa behar izaten duen arren, arrak izango dira gero bere bezero gehienak. Berataz baliatzen diren politikariak, telezaborrako aurkezle ankerrak eta astintzen duten maitaleak ezagutuko ditu bizimodu petral horretan.

Psikogeriatriako unitateak
Batzuen artean
Gipuzkoako Foru Aldundia
72 orrialde

Gipuzkoako Foru Aldundiaren psikogeriatriako eredua

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuak euskaraz eta gaztelaniaz kaleratu duen liburuxka honen izenburu zehatza Psikogeriatriako unitateak. Diseinu arkitektoniko eta terapeutiko baten oinarriak da. Zahartzaroko dementzia kopuru handiari erantzun ahal izateko sortutako psikogeriatria unitateen helburua dementzia prozesuetan murgilduta dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzea da, egoitza-zentroak beren dementzia prozesura egokituta ez egoteagatik eragin daitezkeen bigarren mailako sintomak desagerraraziz. Nolanahi ere, unitate horiek ez dira dementzia prozesuetan dauden pertsona egoiliar guztientzat sortu, portaera desorekaren bat dutenentzat baizik.

Euskal Herriko Geografia
Guillermo Meaza
Ibaizabal
137 orrialde 14,20 euro

Euskal lurraren ezaugarriak

Ibaizabal argitaletxeak aditua ez den irakurlearentzat sortutako Euskal Gaiak bildumaren barnean plazaratu du Guillermo Meazak osatutako Euskal Herriko Geografia. Liburu honetan, euskal lurraren ezaugarri nagusienak azaltzen dira, argazki esanguratsu bezain ederrez lagundurik: erliebea, klima, ura, landaredia eta fauna, hasteko, bertako biztanleriak azkenaldian izan duen bilakaera, ondoren, eta Euskal Herriak dituen baliabideak nola kudeatu izan diren historian zehar eta gaur egunean, amaitzeko. Azken atal honetan, ingurune fisikoaren eta giza jardueraren artean zer artikulazio eredu izan den ikusi nahi izan du egileak, aztertzeko euskal gizakiak bere inguruneko baliabideen eta arriskuen zer nolako kudeaketa egin duen.

Pared
Luis Moreno
Kutxa Fundazioa
37 orrialde
3,60 euro

Donostia Hiria 2004 ipuin saria

1976an Bartzelonan jaiotako Luis Moreno Caballudek idatzitako Pared ipuinak irabazi zuen iaz Kutxa Fundazioak urtero antolatu ohi duen Donostia Hiria Ipuin Lehiaketa, gaztelaniaz aurkeztu ziren lanen artean. Narrazio honetako protagonista obsesionatuta bizi da. Maisua izan nahiko luke bere bikoteari masajeak ematerakoan eta kung-fu maisuak irabazi borrokatan. Ordurarte, harreman nahiko polita izan du bere neska-lagunarekin, baina bat-batean iruditu zaio ez duela behar bezala ezagutzen. Asko maite du, eta jakin badaki emakumeak ere asko maite duela bera, baina beste zer edo zeren premia dauka, eta saiatuko da gauzak aldatzen. Ondorioz, lana galduko du, kung-fu maisuarekin izandako borroka ere bai, eta kolokan jarriko du bikotearekin duen harremana.

Euskal sukaldaritzaren antropologia
Edorta Agirre Alonso
Gaiak
166 orrialde
17 euro


Euskal sukaldaritzaren onurak eta makurrak

Edorta Agirrek Gaiak argitaletxeak plazaratutako lan honetan egin duena euskal sukaldaritzaren historia eta egungo egoera azaltzea izan da, jateko orduan baliagarri izan dakizkigun hainbat kontseilu emateaz batera. Elikabidearen bilakaera eta historiaurreko arbasoek sabela betetzerakoan zituzten ohiturak gaur egun ditugunetaraino aztertzeko, euskal sukaldaritzaren antropologia eta etnografia egin du, besteak beste honako gai hauek kontura ekarriz: XII. mendeko dieta; itsastarrek batetik eta ikazkinek, artzainek eta gainerako lehortarrek bestetik egin ohi zituzten lan-janariak; Gabonetan, San Blasetan, Santa Agedan eta beste zenbait garaitan jan ohi zena; ezkontza eta hileta oturuntzak...

Untxi Txiki Zuria
Marie-France Floury, Fabienne Boisnard
Ibaizabal
24 or. / 5,90 euro

Untxi Txiki Zuria pozik urtebetetze festan

Etxeko txikienei zuzenduta dagoen bilduma da Marie-France Floury eta Fabienne Boisnarden artean sortutako Untxi Txiki Zuria. Oraingoan, bere urtebetetze egunean aurkituko dugu gure laguntxoa, hain zuzen ere hiru urte bete dituen egunean. Oso garaiz hasiko zaizkio adiskideak etxean agertzen, bakoitza bere opariarekin gainera. Gurasoek ere opari asko egin dizkiote, eta poz-pozik dabil Untxi Txiki Zuria jolasean beste haur guztiekin. Gainera, aitak tarta eder bat ekarri die denen artean jan dezaten.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude