Ahotsa hondatzen duten lanbideak

  • nei dagokienez, Euskal Herriko zenbait lekutan neurriak hartzen hasiak dira dagoeneko.

2021eko uztailaren 28an
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak azken urte bietan egin dituen zenbait azterketaren arabera, bost irakasletik batek ahots arazoak dauzka. Portzentaje hori, gutxi gorabehera, lau bider handiagoa da herritar arruntena baino. Gainera, orain gutxi UGT sindikatuak argitaratutako txostenak adierazten duenez, ahots arazoak baja iturri garrantzitsua dira irakasleengan. Horregatik, Hezkuntza Sailak ahots protokolo bat ipini zuen abian orain dela ikasturte bi, irakaskuntza publikoan diharduten irakasleen ahots osasuna aztertzeko, eta ahal den heinean hobetzeko.

Protokoloak alde bi ditu: batetik, irakasle bakoitzak bere bizitzan zehar ahotsarekin izandako arazoak aztertzen dira, historia klinikoari begiratuz; bestetik, ahots-parametroak neurtzen dira. Horretarako, Dr. Speech Vocal Assessment izeneko programa informatikoa erabiltzen da. Programa horrek norbaiten ahotsa grabatu -horretarako aski da mikrofono baten aurrean bokal bat esatea lauzpabost segundoz- eta 2.000 ahots osasuntsu dituen datu-basearekin konparatzen du.

Eztarriko noduloak, lan-gaixotasun izateko bidean

Azterketa horren arabera ahots arazo agerikoak dauzkatenak otorrinolaringologoarengana bidaltzen dituzte; hark kalteren bat aurkitzen badu ahots-kordetan, gaixoak bere ohiko sendagilearekin jarraitu beharko du tratamendua. Hezkuntza Sailak ez du bere gain hartzen, ahots-korden gaitzak ez baitira oraindik lan gaixotasuntzat aitortu. Hori laster alda liteke, hala ere. Lan gaixotasunen araudi berria sortzeko Europako Batasunak darabilen zirriborroak ahots-korden noduloak jasotzen ditu euren lanerako ahotsa ezinbesteko tresna dutenen kasuan: irakasleak, esatariak...

Oraingoz, noduloak beste gaitzik ez da ageri aipatu ziriborroan. Horrek emakumeei eragingo lieke batez ere, eurak direlako gaixotasun hori gehien jasaten dutenak. Hala dio medikuntza literaturak, eta hala diote, era berean, Hezkuntza Sailak egindako azterketek, Bizkaikoek behinik behin. Han, 70 lagun inguru bidali dituzte espezialistengana ahots protokoloaren probak egin ondoren, eta horietatik 27k zituzten noduloak. 26 andrazko, eta gizonezko bakarra. Datu bitxia da, gizonek oro har probetan emaitza kaxkarragoak izaten dituztela kontuan hartuta.

Zenbait irakaslek emaitza onak lortzen dituzte Vocal Assessment programarekin egindako probetan, baina beraien historia klinikoak, edo bestelako arrazoiren batek, etorkizunean arazoak eduki ditzaketela ematen du aditzera. Horientzat prebentzio-ikastaroa egiten da ikastetxean bertan. Zazpi orduz, aditu batek ahotsa erabiltzen irakasten die: nola arnasa hartu, nola ahotsa lasaitu, nola ozenago hitz egin nekatu gabe… Azkenik, hitzaldiak ematen dira ikastetxe guztietan, baita inolako arazorik ez daukaten irakasleentzat ere.

Profesionalak mintzo

Ahotsarekin lan egiten dutenen artean, batzuek beste batzuek baino gehiago zaintzen dute hain premiazko duten lanabes hori. Edozelan, denek azpimarratzen dute atseden hartzeak daukan garrantzia. Tatiana Davidova opera abeslariaren ustez, "egunero gutxienez zortzi orduz lo egitea" da gakoetako bat. Horrez gain, denon gogoan dauden ohitura osasungarriak daude: ez erretzea eta ke asko dagoen lekuetan ez egotea, alkohol gehiegirik ez edatea, ahotsa larregi ez bortxatzea… Davidovak beste "etsai" beldurgarri bat ere aipatu du: haize egokitua.

Davidova dezente arduratzen da bere ahotsa zaintzeaz, eta ez da gutxiagorako. Inorentzat badu garrantzia ahotsak, opera abeslari batentzat du. Beste batzuek, berriz, ez dira horrenbeste arduratzen. Jabi Onaindia, Bizkaia Irratiko esatariak dioskunez, "denok ezagutzen ditugu teoriak, baina gero ez ditugu eguneroko jardunera eroaten: lo asko egin behar dela, tonu altuak erabiltzea ez dela komeni, eztula eta barre algara indar gutxirekin egin behar direla… Hori guztia jakin badakigu, baina normalean ez dugu neurririk hartzen kaltea daukagun arte".

Isiltasuna, ahotsa osatzeko biderik onena

Onaindiak dio irratian -bere inguruan behintzat- baja gutxi hartzen dela ahots arazoengatik. "Ahotsa nekatuta dagoenean, ez erabiltzea da komenigarriena, baina guk ez dugu egiten. Betidaniko etxeko erremedioren bat hartzen dugu -eztia, esne beroa...- edo farmaziara joaten gara zeozer eman diezaguten. Horrekin egiten dugu aurrera. Hori bai, arazoren bat edukiz gero, lan orduetatik kanpo atseden hartzen dugu. Hau da, isilik egoten gara".

Izan ere, ahoa ixtea da ahots nekatua sendatzeko hartu beharreko lehenengo neurria. "Hitz egiteak asko nekatzen du -dio Tatiana Davidovak- horregatik onena etxean geratzea da eta libururen bat irakurtzeko aprobetxatzea. Musika entzutea ere ez da komenigarria, nire kasuan behintzat, nahi eta nahi ez hura abesten hasiko naizelako, ahopeka bada ere". Horrez gain, bakoitzak bere sendagaitxoa dauka. Badira, konparazio baterako, lotara doazenean oliba olioz bustitako zapia eztarri inguruan lotzen duten abeslariak. Batzuen ahotsak zinez merezi du ohea zikintzea.

Ramon Irizar "Elbi", sabeliztuna: «Lanean ahotsa darabilen edonork atseden asko hartu behar du»
Ramon Irizar donostiarrak »Elbi, antzezlekura irteten denean» Euskal Herriko sabeliztun bakartzat aldarrikatzen du bere burua. Elkarrizketa honetan, ahotsari ahalegin handia eskatzen dion lanbide honi buruzko hainbat argibide eman dizkigu.

Egia esanda, ez dago sabeliztun askorik…
AEBetan pilo bat dago, baina gure inguruan ez. Estatuan Mari Carmen y sus muñecos eta Jose Luis Morenoren erreferentziak egon dira urtetan, eta Euskal Herrian neu naiz bakarra. Europako gainerako herrialdeetan ere ez dago askorik.

Non ikasten da sabeliztun izaten?
Ez dago leku jakin bat. Nork bere kabuz ikasten du, beste sabeliztunei begira batez ere. Ordu asko eman behar dira lanean. Eta ez da nahikoa behin ikastea, egunero-egunero jardun beharra dago. Ez dago teknika zehatz bat, ikertzea eta behatzea da gakoa.

Nola hitz egiten du sabeliztun batek?
Ez dago sekreto handirik. Garrantzitsuena diafragma ondo erabiltzea da. Normalean, hitz egiten dugunean, ez dugu gihar hori behar bezala erabiltzen. Baina sabeliztunok ikasi egiten dugu. Diafragmaren bidez arnasa modu egokian hartu behar da, eta gero ahots desberdinak egiten jakin.

Zenbaterainoko garrantzia dauka sabeliztunontzat zuen pertsonaien ahotsa egiten zabiltzatenean ahoa ez mugitzeak?
Argi dago garrantzitsua dela, baina badago horretaz eztabaida. Batzuentzat garrantzitsuagoa da beste batzuentzat baino. Bere garaian, Jose Luis Moreno izugarria zen teknika aldetik, benetan oso ona zen. Mari Carmen, berriz, ez hainbeste, baina zer da garrantzitsuagoa, ahoa batere ez mugitzea ala panpinari bizia ematea? Nire ustez, bigarrena, eta horretan Mari Carmen izan da handiena, ahoa geldi eta itxita eduki beharrik gabe.

Nekagarria da horrela hitz egitea?
Oso. Eta kontuz ibili behar da. Nik, adibidez, oso gustuko dut footing egitea, baina saioa daukadan egunetan ez dut egiten. Lanean ahotsa darabilen edonork atseden asko hartu behar du. Ni neu behintzat, nekatu egiten naiz. Ia egunero egiten ditut entseguak, baina ez naiz ordubetetik gora egoten panpinarekin. Eztarriak asko sufritzen du eta!

Bikoizketaren komeriak
Euskarazko bikoizketa mundu txikia da, apala. Jesus Eguzkizak, Eguzkik, hogei urte inguru daramatza bertan, eta aktore ospetsu askori eman die bere ahotsa maileguan. "Larregiri, zoritxarrez. Nik badakit noren praketan sartzen naizen erosoago, non sentitzen naizen neuago, zelanbait esateko. Baina askotan, pelikula baterako bikoizleak nortzuk izango diren erabakitzean, ez dago aukeratzeko hainbeste, eta norberaren ahotsari hain ondo egokitzen ez zaion pertsonaia batena egin behar izaten da". Esaterako, pelikula berean zazpi agure agertzen badira, nekez egongo dira eskura zazpi ahots zahar. Horrelakoetan, "ordezkoengana" jotzen da, hala esatea zilegi bada.
Aktore batentzako bikoizle egokia bilatzeko orduan, garrantzi handiagoa ematen zaio bikoizlearen ahotsak aktore horren irudiarekin bat egiteari, haren benetako ahotsaren antzekoa izateari baino. "Izan ere, badira euren pelikula guztietan ahotsa bikoiztuta daukaten aktoreak, baita euren hizkuntzan egiten dituztenetan ere, euren benetako ahotsak ez duelako bat egiten euren irudiarekin".
Eguzkik dio normalean ez dela zaila izaten aktore bakoitzari zein bikoizleren ahotsa egokitzen zaion asmatzea. "Behin gertatu zitzaigun pelikula bat bikoiztu ostean ez zitzaigula batere gustatu azken emaitza. Astia geneukanez, berriro egin genuen oso-osorik, baina pertsonaiak elkarrekin trukatuz. Hala ere, ez da batere arrunta halakorik gertatzea. Gainera, diru asko izaten da jokoan, eta ez da egoten atzera egiterik".


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude