William Haddican: «Estatubatuar askok uste du euskara gaztelaniaren dialektoa dela»


2021eko uztailaren 12an

AEBetan, etxean da orain Haddican eta elkarrizketa telefonoz egin diogu. Elkarrizketak iraun duen tartean sarri galdetu digu euskaraz mintzatzen delarik, ongi ulertzen diogun. Maiatzerako tesia amaitu eta Euskal Herrira etorriko da.
.

Noiz etorri zinen lehenengoz Euskal Herrira?
Orain dela zazpi bat urte Euskal Herrira joan nintzen bizitzera. Nola baina? Garai batean Mexikon bizi izan nintzen eta han euskaldun bat ezagutu nuen. Hark azaldu zidan pixka bat euskararen historia, egoera soziolinguistikoaren berri eman zidan eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Handik gutxira Europara bidaiatu nintzen, eta noski, Euskal Herrira joan nintzen. Bilbo inguruan ere lagun batzuk nituen, Getxon.

Nola hurbildu zinen hainbeste euskarara?
Getxora joan nintzenean oso interesgarria iruditu zitzaidan dena, giro polita, festak, oso atsegina iruditu zitzaidan. Horregatik, Euskal Herrian bizitzea erabaki nuen. Leioan bizi nintzen eta Bilbon jardun nuen lanean, ingeles irakasle. Eskolak ematen hasi nintzen eta berehala ekin nion euskara ikasteari AEKn. Nire kabuz eta lagunekin ere aritu nintzen. Bi urte egin nituen Leioan. Orduan Hizkuntzaren Soziologia ikasten ari nintzen, EHUn. Hango soziologo eta hizkuntzalariekin harremanetan egon nintzen, Benjamin Tejerina, Koldo Zuazo eta abarrekin. Orduan erabaki nuen gehien interesatzen zitzaidana Filologia zela, ez hainbeste Soziologia. Horregatik, artean Soziologia ikasketak amaitu gabe nituela, AEBetara itzuli eta Filologia ikasten hastea erabaki nuen. Irakaslea naiz New York Universityn eta Filologia ikasten dihardut.

Soziologiatik Filologiara egin zenuen jauzia eta orain, euskararen, oiartzueraren, gaineko tesia egiten ari zara.
Historia luzea da. Oiartzunen lagun bat nuen eta herriaren berri ere banuen pixka bat. Abantaila batzuk baditu Oiartzunek, Lekeitiok bezala. Herri euskalduna da oso. Hara joana nintzela, ikusi nuen gazteen eta helduen hizkera oinarrian berdina izan arren, ezberdintasun ugari zegoela eta orain dela hiru bat urte estudio txiki bat egin nuen, bertako euskalkia nola ari den aldatzen ikusteko.

Zer ari zara ikertzen zehatz?
Tesiaren helburua da ulertzea nola ari den aldatzen oiartzuera euskara batuarekin duen kontaktuaren ondorioz. Ez da oiartzueraren deskripzioa, euskara batuarekin kontaktuan euskalkia nola aldatzen ari den interesatzen zait, batez ere.

Zein metodologia erabili duzu?
Metodologia oso sinplea da. Elkarrizketa batzuk egin ditut, helduekin, adineko jendearekin. Beste elkarrizketa multzo bat egin nuen ondoren gazteekin. Gero, bi multzo horiek konparatu ditut. Elkarrizketatuen ezaugarrietatik abiatuta euskaraz nola mintzatzen diren ikusi nahi izan dut, eta euskalkia nola aldatu den ikusi.

Eta aldatzen ari al da?
Bai, ezaugarri batzuk aldatzen ari dira. Baina zenbait gauzari eutsi ere egiten diete gazteek. Esaterako, Oiartzunen etorri naz esaten dute, eta ez etorri naiz, eta gazteek ere naz forma erabiltzen dute, hori beraz ez da aldatzen ari. Baina beste ezaugarri batzuk, t kontsonantearen bustidura esaterako, aldatu egin dira. Oiartzunen egitten esateko joera dute helduek, baina gazteek egiten esaten dute, euskara batuaren eraginez. Helduek nafar formak erabiltzen dituzte, adibidez, ikusi dut esaten dute eta ez ikusi det. Eta gazteek, helduek baino gehiago ikusi det esaten dute, gipuzkoar forma, alegia. Zea makulu-hitza ere asko erabiltzen dute helduek eta gazteek ez hainbeste. Gauza batzuk aldatzen ari dira, eta beste batzuk ez hainbeste. Oiartzuera euskara batuaren eraginez aldatzen ari dela dirudi, neurri batean. Hala ere, beste ezaugarri asko ez dira aldatzen ari eta Oiartzungo gazte askok (gehienek esango nuke nik) ez dute beren hizkera batua denik uste, oiartzueraz mintzatzen direla uste dute. Gainera, atxikimendu handia dago bertako hizkerarekin jende askoren artean, (bai gazteen artean, bai helduen artean) eta hori ere oso garrantzitsua da, hizkera/hizkuntza bati eusteko. Beraz, ni optimista naiz oiartzuerari begira. Aldatzen ari da bai, beste edozein hizkuntza/hizkera bezala. Hala ere, Oiartzun ez da berehala hizkera propiorik gabe geldituko.

Lana argitaratzeko asmorik bai?
Lehenengo Unibertsitaterako lana izango da, baina bai, argitaratzen saiatuko naiz.

Zer ondorio atera duzu euskararen inguruan?
Ez duela gaztelaniarekin zerikusirik. Estatubatuar askok uste du gaztelaniaren dialekto bat dela, baina ez du harekin zerikusirik, ezta gramatika aldetik ere. Euskara oso aberatsa da, baita gramatikan ere.

Sagardotegiak eta bizimodu lasaia
Euskal Herriaz zer esango zenidake?
Iaz emazteak, semeak eta hirurok urtebete egin genuen Donostian eta oso gustura egon ginen, oro har, primeran. Oso atsegina da dena, festak eta abar. AEBetako bizimodua oso azkarra da, lan gehiegi egiten dugu nire ustez, Euskal Herrian lasaiagoa da dena.

Zerk erakarri zaitu gehien?
Sagardotegiek bai, noski. Horrezaz gain, janaria, esaterako, oso ona da.

Euskaldunekin zer moduz moldatu zara?
Jendea nirekin behintzat, oso abegitsua izan da eta edozertan laguntzeko prest egon da beti.

Gurera bueltatzeko asmorik?
Bai, ahalik eta lasterren. Maiatzerako bukatu behar dut tesia eta ondoren ahal bezain laster itzuliko naiz. Getxon eta Oiartzunen ezagun asko ditut eta udan etortzea ere espero dut.


Azkenak
Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute

Satorralaiak plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


12-18 urteko ikasleak zaintzaz gogoetatzen jarri ditu Euskadiko VII. Olinpiada Filosofikoak

Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]


Punto de Vista: mundua pantailan ikusteko beste modu bat

Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utz dezala eskatzeko manifestaziora deitu du BDZk

Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Paxkal Indo
“Apaizek jipoitzeko beldurrez, isiltasunak sekulako lekua zuen Betharramen”

Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]


Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


Eguneraketa berriak daude