"Pribilegiodunen" merkataritza ordutegiak


2021eko uztailaren 23an
Sindikatuek ukatu eta sektoreko langileek hainbat mobilizazio egin arren, EAEko hirukoak legegintzaldia itxi aurretik burututako azken ekimena dendak igande eta jaiegunetan gehienez zortzi aldiz ireki ahal izatea zehazten duen dekretua izan zen. Arloko sailburuak, Ana Agirrek, adierazpen gogorrak egin zituen sektoreko langileriaren aurka, inolako lotsa izpirik sentitu gabe, "pribilegiatu" hutsak direla esanez. "Pribilegiatu" horiek soldata eskasak dituzte, lan prekarietatean bizi dira eta aurrerantzean igande eta jaiegunetan lan egin beharko dute, horrela sektoreko langile orok gizarte eta familia bizitzarako duen eskubidea urratuz. Agirre sailburuak sei zifrako soldata, auto ofiziala eta zereginik gabeko asteburuak dauzka... prest egongo ote litzateke egungo lana utzi, dendari kargua hartu eta igande eta jaiegun batzuetan lan egiteko? Probokaziorik ez, mesedez.

Hortaz, gobernuko hirukoaren erabakia merkataritza ordutegien liberalizazioaren lehen urratsa da. Horrela, agerian gelditu da berriz Ibarretxe eta sailburuen filosofia neoliberala, ez bada kapitalista, merkataritza enpresa handien zerbitzura. Bost axola zaie milaka langilek igande eta jaiegunetan lan egin behar izatea, kontuan izan gabe horrek langileen familia eta bizitza sozialean duen eragina. Bost axola zaie saltoki txikiek merkataritza-gune handiekin ezin lehiatu eta zenbait kasutan atea behin betiko itxi behar izatea. Bost axola izan zaie ezusteko erreakzio naturala eta gehiegi ere ez dira arduratuko halako probokazioen kalteak ordaindu behar dituzten langileek mobilizazio are erradikalagoak egiten dituztenean. Ardura bakarra saltoki handien interesei behar bezala erantzutea izan da, asko baitira euskaldunon lurraldean batzen diren enpresari handi eta multinazionalak. Negozio ezin hobea, betikoentzat, EAJ, EA eta EB taldeez osatutako Gobernuari esker. Gerora, beti bezala baita ere, Gobernu berbera izango da kaltetutako langileen ekintzak gaitzetsiko dituena. Jakina, ez du gogoratuko berau dela, hirukoa, probokazioen sortzaile nagusia eta benetako erantzulea.

Confebasken probokazioa. Confebask patronalak urte honetako negoziazio kolektiboetarako bidaia orria aurkeztu du jadanik. Sindikatu eta langileentzako probokazio hutsa da. Hasteko, lanaldia murriztearen aurkakoa eta soldata aurreikusitako inflazioaren gainetik igotzearen aldekoa da. Justifikazio gisa nazioartea aipatzen dute, euren estrategiarako interesgarria den oro bertatik hartuz. Eta ahaztu egiten dituzte euren enpresek azken urteetan poltsikoratu dituzten milioi askoko mozkinak. Sindikatuek emandako erantzunaren arabera, aukera bada lanaldia murriztu eta soldatak igotzeko. Isilpean gordetzen dute azken zazpi urteetan lan-kostuak %56,7 igo zirela, enpresa-etekinak %155,5 handiagoak izan ziren bitartean. Bankuek eta aurrezki kutxek %20ko hazkundea izan zuten 2004ko mozkin izugarrietan eta euskal enpresa askok ere halako portzentaia hurbil izan zuen. Confebaskeko lehendakari eta BBVAko aholkulariak, Roman Knöor jaunak, primeran daki hori guztia, izan ere, urtero milioi askoko diru-sarrera ikaragarriak egiten baitizkio finantza-erakunde horrek. Eta aurten inflazio-kostuari dagokiona baino askoz gehiago jasoko du!

Halako probokazioak eteteko modu bat baino ez dago: sindikatuek, alderdi politikoek eta gizarte-mugimenduek bat egitea patronalaren aurkako estrategia bateratuak bideratzeko. Patronal kapitalista eta basatiak ez baitu beste xederik mozkinak irabaztea ez denik, langileen prekarietate eta lan-malgutasunaren truke, eta langileriaren eskubideak urratuz.

Euskal nekazaritza eta abeltzainen borroka. Euskal nekazaritza desagertzen ari da -hainbat baserritarren "heriotza" eta ustiapen eta lanpostu ugariren galera dela eta-, Europatik ezarri eta Gasteizko eta Nafarroako Gobernuek garatu eta babesten dituzten laborantza-politiken ondorioz. Azken aldian, kaleetan ikusgai izan dira Hego Euskal Herriko nekazari eta abeltzainak, EHNE eta NNE (UAGN) sindikatuekin batera, zenbait kamioi frantsesi Urnietako Iparlateko instalazioetarako sarbidea oztopatu nahian. Zertarako? Frantziar estatutik eta Europa osotik datozen esne inportazioak salatzeko, izan ere, "jatorriz bertakoak baino merkeagoak direnez" industriak produktuaren prezioa jaitsi nahi baitu. Halako politiken bitartez, euskal nekazarien sindikatuen arabera, Iparlatek Euskal Herriko ustiategi bat itxiarazten du egunero. Era berean, argi utzi dute egungo nekazaritza-politika ez dela ekoizleen aldekoa. Botere publikoek produktuak eta merkatu handiak jartzen dituzte ororen gainetik. Ondorioz, Euskal Herriak berezko nekazaritza-eredu bat behar du. Eta horretarako erabaki bat hartu beharra dago: bertako sarea ala multinazionalak. Nahiz eta azkenok izen euskalduna izan.


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


Eguneraketa berriak daude