Juan Martin Elexpuru: «Herri hizkerari eusteko, idazten erakutsi behar litzateke»


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Baserriko gizona da Elexpuru, baina erdal giroan hazi zen. Euskaltzaletasunik ez zuen inguruan eta seminariotik itzuli zenean, 18 bat urterekin, piztu zitzaion euskararekiko interesa. 70eko hamarkadan ohartu zen gurasoen eta aiton-amonen euskara ezberdina zela oso, aberatsagoa, biziagoa. Hari horri tiraka hasi eta makina bat fitxa betetzen hasi zen, herri hizkerako lekuko ziren hitzekin. 1990ean hasi zen proiektua indartzen. Bergara aldeko lanbideak jasotzeko lan-talde bat sortu zen eta grabazio lanei ekin zieten. 1996-1997 inguruan aurkeztu zuen euskararen gaineko doktorego tesia.

Euskararen etorkizunaren inguruko eztabaidaren zantzuak antzeman dituzte askok era honetako lanetan. Izan ere, galduko diren beldurrez ari gara jasotzen han eta hemen herri hizkerak? Nolako bilakaera izan dute?
Argi dago, belaunaldi aldaketarekin batera, eta gaztelaniaren presentzia izugarriarekin batera eskolan eta abar, herri hizkeraren transmisioan guraso edo aiton-amonengandik seme-alaben edo ilobengana, gauza asko galdu direla. Gainera eskoletan euskara batua erakusten da. Beraz, herri hizkeraren bilakaeran hiru faktore nagusik eragiten dute. Batetik, gaztelaniak, indar handia duelako gure esparruan. Bestetik, euskara batuak, euskara eta herri hizkerak aldatu egiten dituelako »eta hori ez da inondik ere txarra!». Eta azkenik, bizimodua bera, aldatu egin delako. Orain dela hirurogei urte esaterako, jendea gehiago bizi zen baserritik edo eskulangintzatik eta lan horiek galdu diren heinean, horiei loturiko lexikoa eta espresioak ere galdu egin dira. Naturarekin ere, lehen harreman handiagoa zegoen, haizea, elur motak, euria eta abar gehiago bereizten ziren eta horri buruzko lexikoa ere bai. Aldaketa etengabea dago hizkuntzan.

Erabileraren araberako sailkapen bat egin duzu hiztegi lan honetan. Zer aztertu duzu zehazki?
Hari horretatik, liburuan mailaketa bat egin da, asko erabiltzen diren hitzak, gutxiago erabiltzen direnak... sailkatzeko. Hitzak lau kategoriatan sailkatu ditugu. Berba bakoitzari a, b, c edo d letra jarri diot aldamenean. D letra dutenak esaterako, gutxien erabiltzen direnak dira, arkaikotzat edo jotzen dira ia, eta Bergarako adineko jendeak, hiztun onek erabiltzen dituztenak dira. Batzuek gainera erabili ere ez dituzte egiten, gogoratu egiten dituzte bakarrik. Gazteek ere jaso dute herri hizkera, eta adinekoek beste ez jakin arren, ez dute inondik inora lagun artean euskara batua egin nahi, artifiziala begitantzen zaielako.

Bilduma lan hauek guztiak lagungarri dira oso, baina praktikan nola iraunaraz genezake herri hizkera?
Herri hizkerari eusteko, herriko euskaran idazten erakutsi beharko litzateke, herri euskaran ere modu zuzen batean egiten. Bestela, ez bada ez erakusten, ez irizpiderik markatzen, hizkuntza gero eta sakabanatuago egongo da, batek modu batera esango du gauza bat eta besteak bestera. Gainera, erabili erabiltzen da herri hizkera, eta asko, idazteko orduan ere bai. Esaterako, herriko lagun bati gutun bat edo mezu bat idazteko normalean ez dugu euskara batuan idazten, edo etxean telebista itzaltzeko esanez ohar bat jartzeko ere herri hizkeran idazten dugu. Esparru piloa daude euskara batuari ez dagozkionak, eta horiek ere erakutsi egin behar dira.

Hala ere, euskara batuak lagundu egiten dio herri hizkerari?
Euskara batua ezinbestekoa da, hil edo bizikoa, hizkuntza nazionala da, komunikatzeko tresna, kultura eta administrazio tresna. Hori ez dut zalantzan jartzen. Bere egunean euskara batua bultzatu eta indartu izan ez balitz, hilda geundeke. Baina une honetan beste gauza bat planteatzeko ordua dela uste dut. Euskalki zentraletan, gipuzkeran, ez dakit zenbateraino, baina Bizkaiko eta Nafarroako esparruetan, euskara batua eta herri hizkerak guztiz bateragarriak direla erakutsi behar da, eta horren araberako irakaskuntza aplikatu. Euskara batua eta herri hizkerak biak zuzen erabil daitezkeela, eta batak besteari laguntzen diola erakutsi behar da. Bata ondo jakiteak besteari mesede egiten diola. Izan ere, zer da ba euskara batua? Euskalkia, ezaugarri fonetikoak, aditzak eta bestelako ukitu batzuk eginda.

Euskararen eta zehatzago herri hizkeren bilakaeran irakaskuntzak garrantzia handia duela esan duzu. Bergara aldeko hiztegia didaktikoki zabaltzeko asmorik badago?
Hiztegi bat, berez, didaktika aldetik eta gauzak ikasteko ez da izaten tresnarik onena, oso handiak direlako, letra txikiz idatziak eta oso garrantzitsua den hitz baten ondoan inportantzia gutxiko beste bat ageri delako. Dena dela, nik uste dut hiztegi hau erraz irakurtzen dela. Horregatik, hemen jasotakoarekin material didaktikoa egin daiteke. Esaterako, landareen inguruko hitzak hartu, bakoitzaren argazkiak, ezaugarriak eta abar eta sailkapen bat egin daiteke. Adjektiboekin ere berdin, gutxiesgarriak edo mespretxuzkoak, erabilienak... Ondoren, horrekin guztiarekin material didaktikoa presta daiteke. Hiztegi bat oinarri hartuta, oso gauza politak egin daitezke eskolarako eta euskaltegietarako, eta egin behar direla uste dut.

Bergara aldeko hiztegia, herri hizkeraren adierazle
Bertako hitzak, jendearen ahotan edo oroimenean bizirik dauden hitzak jaso dira hiztegi honetan. Autoreak berak lanaren hitzaurrean hau dio: "Bertakoak diogunean zera esan nahi dugu: igande edo zalantza, adibidez, ez direla sartu, nahiz eta jende gehienak ulertu, badakigulako hitz horiek behealdekoak direla eta eskualde honetan domeka eta duda esaten direla». Lanbide zaharren inguruko hitzak, animaliak eta landareak, eguraldiaren lexikoa... Adinekoen euskara jaso da gehienbat, eta kalekoena baino baserritarrena gehiago. Aho hizkuntzatik jaso dira lekukotzak. Hasieran, Bergaran aitona Balbino Elexpuru (1888-1973), aita Jose Ramon Elexpuru (1913-1982) eta ama Klementa Arregi (1934) izan zituen lekuko nagusi Juan Martinek. Ondoren, Bergarako hogeita hamar bat lagunen grabazioak aztertu dituzte. Antzuola, Elgeta, Oñati eta Arrasateko lekukoen zinta batzuk entzun dituzte, Otxandio eta Elorrioko bizpahiru ere bai.
Sarrera lexiko bakoitzean hainbat informazio jaso du egileak: sarrera mugagabean, azentua, kategoria gramatikala, zein lekutan esaten den, aldaerak, landare eta abereen izen zientifikoak, esanahia, adibideak, jakingarriak, azpisarrerak, sinonimo eta antonimoak, eta horren guztiaren osagarri, irudiak. Gaztelania-euskara hiztegitxo bat ere erantsi dute, eta orobat Bergarako deklinabidea eta aditza.


Azkenak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


Eguneraketa berriak daude