Ez dut moztuko bizarra


2007ko otsailaren 21ean
Ez dakit oraindino gogoan izango duzuen, baina arrazoia zeukan Antoniok. Euskaldunok hain beharrezko dugun izaera integratzaileari buruz ez nuen ezer ere esan hemen batu ginen azkenekoan. Berba eman nion pare bat ardo edan eta gero ekingo niola, baina, Juan Kruzekin elkartuz gero eztarrian behera joaten da denbora Plateruenean. Bien bitartean lagun asko inguratzen da mostradorera, hala ere, eta eztabaida interesgarriak sortzen dira ia beti. Oso lantzean behin arrazoia ematen diogu elkarri, eta tak, inoiz norbere mingainetik irtendakoak diruditen gogoetak sartzen dira belarritik. Euskal herri kulturaren arduraz bizi garenontzat azken urteotako kezka nagusia baita mundukoa gureganatzeko modua, eta batez ere, gurea zelan arraio munduratu. Euskaldunak baikara, baina ez oskoldunak.

Aspaldi ari gara inorena gure egiten. Betidanik, ziurrenik. Eta, hala ere, ikustekoa izango zen hainbat txapeldunen aurpegiera hain euskalduntzat genuen soinu txikia jotzen ere italiarrek erakutsi zigutela jakitean. Hain gauza naturala izanik, kostatu egiten baitzaigu kultura arteko harremana modu naturalean bizi izaten. Herri ukatu legez, gure nortasuna bereizkeriaz eta arrotza mesfidantzaz begiratzeko joera izan dugu askotan. Soinu txikia ondo geurea genuelarik, gure antzeko herriak edo zapaltzen gintuztenen ihesbidetzat jo genituenak erreferentzia hartuta egin genuen aurrera iragana berrituz. Gitarra ye-yeekin plazaratu zitzaigun Euskadiko gaztedi berria, bizarrak luze eta gonak motz. Laurogei eta laurogeita hamargarren hamarkadetan, berriz, mezuak eutsi zion munduan nagusitu diren kultur molde anglosaxoiak guretzat hartzeari. Biserak jantzi eta hitz magikoa ikasi genuen: mestizaia. Bitartean, sakoneko aldaketak ari ziren gertatzen.

Eta euskalduntasuna bizitzeko modu asko dago gaur egun, zorionez. Dantza soltea egiten duen morroiarengandik hasita break ikuskizun baterako bideoak jartzen dituen neskarenganaino, adibidez. Koko- lokeria galanta da espainolez emandako kantu eder bat edo Estatu Batuetatik datorkigun pelikula berritzaile bat guretzat kaltegarria dela pentsatzea. Baina ez dakit orain kontrakoa gertatzen hasi ez ote zaigun. Geureari ez ote diogun mesfidantzaz begiratzen, esan gura dut. Ze euskaraz egiten denak merkatua deitzen dugun gudu-zelai horretan babesik gabe aurrera egin dezakeela sinestea ere dezenteko kokolokeria da. Eta ez nabil euskaraz egina delako edozer bultzatzeari buruz. Euskaraz egiten denari ona izatea eskatu behar zaio. Egin dezala aurrera ona bada, diote batzuek. Alperrik eta kalterako dela militantzia. Beharbada neu izango naiz kokoloena... Euskaratik bizi eta euskara aspergarria, luzea eta ezer onik egiteko ezgauza dela dioten zenbaiti buruz berriz, zer esan!

Euskaraz gauza onak egiten direla sinestuta gaudenok ez dugu kosmopolita akonplejatuen diskusiotan galtzeko denbora eta pazientziarik. Arduratuago gabiltza egiten dugunaren berri mundura zabaltzeaz, eta hasteko, gure ingurura. Oso tarteka New Yorketik berri pozgarriren bat heltzen bazaigu ere, auzokoak oso gutxi baitaki gutaz. Kostatu egin zaigu hau ere behar den moduan bizi izaten, eta bat-batean, gure artean bizi diren erdaldunak bilakatu dira gure buruhausterik handiena. Beharbada euskara eta euskal kultura erakargarriagoak izan direnean, ez gara honetaz behar beste kezkatu. Etorriko dira nahi badute, edo antzeko zer edo zer izan da ez gure pentsamoldea baina bai gure jokaera. Zubiak eraiki beharrean hormak altxatu ditugu, eta orain, guk jarritako adreiluak behintzat geuk bota behar.

Hormaren bi aldeetan gaudenok oso gutxi baitakigu elkarren berri. Euskaldunok ere apenas ezagutzen ditugun erdarazko sorkuntzan ari diren euskal herritarrak. Erdaldunek ere, ez dirudi euskaraz egiten denarekiko interesik dutenik. Aurreiritziak nagusitu dira batzuengan zein besteengan. Eta zaila izango da horiei buelta ematea. Giro orokorrak bere eragina du honetan ere, zelan ez. Hala ere, gure esku dagoena egitea geuri dagokigu, erdaldunek gutaz izan dezaketen irudi okerra aldatuz. Ateak zabaldu behar ditugu. Gure kezkak gaurko munduari dagozkionak direla jakinarazi, euskaraz gauzak ondo egiten badakigula erakutsi eta hori guztia ezagutzera gonbidatu. Beraien kezka eta lanak ezagutzera hurbiltzeak ere mesede egingo liguke denoi.

Baina giroak giro eta adreiluak adreilu badira horma gainera igotzen direnak ere. Euskara ikasi edo ikasten dutenei buruz ari naiz. Ikasiko luketenei buruz ere bai. Buruan zerbait sartzen lehen urratsetik azken muturreraino jo nahi izaten dugu askotan, eta ez gara akordatzen gertuagokoekin. Guk nahi baino gutxiago baina asko dira beraien kabuz urreratzen zaizkigunak. Horiei ere ez dizkiegu beti lanak erraztu. Ateak inori itxi barik indarrak eta apustuak barrura datozenengan zentratzearen aldekoa naiz ni. Lan emankorra izango delakoan nago. Erakusteko eta ikasteko asko daukagulakoan, eta, lortzeko moduko helburuak jarri ditzakegulakoan, ondoren handiagoen bila jotzeko.

Antoniok denbora beharko dugula diosta.

Juan Kruzek ea bitartean zer edango dudan.


Azkenak
2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


“A”, Arabako familia-upategien ardoa bereiziko duen marka berria

ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteko upategiek ekoitzitako ardo botilek bereizgarri propioa izango dute uzta honetatik aurrera. Markaren sustapen kanpaina ere egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Kontsumitzaileei lagundu nahi diete Arabako ardoak eta... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Eguneraketa berriak daude