Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Foro zabalagoetarako aurrekaria

2003ko uztailaren 4an Donostiako Miramon Parke Teknologikoan Nazio Eztabaidagunearen lehen bilera publiko hura egin zenean gutxik pentsa zezaketen talde hark halako garapena izan zezakeenik. Oraingoaz, hilaren 5ean Bilbon aurkeztutako Gatazkaren Konponbiderako Oinarrizko Hitzamen Demokratikoa izan da foro horrek utzi duen emaitzarik esanguratsuena. EAJ ezik, alderdi eta gizarte eragile abertzaleak bildu ditu bere baitan, eta orain ikusi beharko da datozen hilabeteetan beste norbait erakartzeko ahalmenik izango duen. Ez dirudi hori samurra izango denik, baina foro honek balio dezake beste foro zabalago baten aurrekari gisa. Eta balio dezake, halaber, iraganari eta eragile bakoitzaren historiari uko egin gabe, etorkizuna bide politikoetara bakarrik bideratzeko. Bitxikeria baino gehiago da lehenbiziz halako akordio mota batean Euskal Preso Politikoen Kolektiboa eta Iheslarien Kolektiboa izatea: hor izateko borondatea izan dute eta gainerakoek hau onartzeko prestutasuna.


Kataluniako ispilua dantzan

Kataluniako hiruko Gobernuak bere lehen urtemuga ospatu eta gutxira etorri da bigarren krisi handia. Lehena Carod Rovirak ETArekin izandako bileraren haritik sortu zen eta hura gainditu ondoren gobernu hura ezerk gutxik hondoratu ahal izango zuela pentsatu zuten hiruko kideek. %3ko diru sarien aferak, ordea, berriz jarri du kolokan Gobernua edo, hobeto esanda, honen helbururik garrantzitsuena, Estatutuaren erreforma. Hauteskundeak aurreratzearen aldeko ahotsak entzun dira Katalunian, baina halakorik inori ez zaiola komeni aipatu da, ez Gobernuko kideei, ez CiUri ere. Kataluniako bide bereziari etorkizunik ikusten ez ziotela aipatu zuten zenbaitzuek hirukoa osatu zenean, eta PSC-ERC baino, CiU-ERC gobernua hobesten zuten ahots horiek »Xabier Arzalluzek, esate baterako». Estatutuaren erreforma geldotzeko Maragall presidentearen jokaldi makiabelikorik ere ikusi izan du batek baino gehiagok afera honetan. Baina giltzak ERCren eskuetan jarraitzen du, eta pentsatzekoa da giltza hori Estatutuaren erreformarako eta bere interesen arabera mugituko duela. Estatutuaren erreformak bere bidea darama eta hauteskundeak oraindik urruti dira, eta gainera ERCk CiU higatzen jarraitu dezake iragan hurbileko halako kontu ilunekin. Pentsa liteke, beraz, hirukoak krisi handi hau ere gaindituko duela; beste kontua da, Estatutuaren erreforman nola eragingo duen. Laster ikusiko ditugu honi buruzko zantzuak, atzeratuta dabiltzan Estatutu proposamenaren lehen zirriborroak aurkezterakoan, zenbait aste barru.


Gaur egun ezin ei da finantzatu Abiadura Handiko Trenaren proiektua

Alvaro Amann Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lanen sailburuak, urteroko bere ohiturari jarraituz, «Y» tren proiektua 2010erako eginda behar duela esan du, baina oraingoan, urrats bat gehiago eman eta lanen hasiera iragarri du uda osterako. Hauteskunde kutsu agerikoa du iragarpenak, eta hala leporatu diote alderdi eta gizarte eragile desberdinek. Edozein eratan, ez da argitu garrantzitsuena, ea nola finantzatuko den proiektu osoa. Aditu askoren arabera, ez dago horretarako dirudik, ez Jaurlaritzan eta diputazioetan, ezta Espainiako Gobernuan ere, honek dagoeneko 2010era arteko bere diruak konprometituak baititu, eta konpromiso horietan ez baitago aurreikusia EAEko «Y» proiektuarena.


823 ziurtagiri

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2004. urtean Bai Euskarari Ziurtagiria lortu edo berritu zutenak omendu zituen joan den astean Donostiako Kursaal Jauregian. Orain, 823 enpresa, saltoki eta entitate dira ziurtagiria dutenak. Iaztik hona ziurtagiria lortu dutenen kopurua %32 igo da. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak esan du helburua epe motzean 823ko kopuru hori bikoiztea dela. Ekitaldi berean kanpaina berria jarri zuten abian: Euskarari bai? Hartu zure konpromisoa.


Justo Mari Mokoroaren esapideak Interneten

Aita Justo Mari Mokoroaren 92.147 esapideak Interneten jarri dituzte www.hiru.com webgunean. Aspaldi hasi zen Mokoroa Euskal Herrian erabiltzen diren esapideak jasotzen. 1931. urtean ekin zion lanari eta ehun koaderno betetzeko astia eta gogoa izan zuen. 1990. urtean Eusko Jaurlaritza, Etor eta Labayruren arteko hitzarmenari esker, Ortik eta Emendik izenburupean, bi tomotan, argitaratu zuten lan guztia. Zortzi urte geroago paperetik euskarri digitalerako saltoa egin zuen bildumak eta CD-ROMa atera zuten. Orain, sarean dira dantzan 90.000tik gora esapide.


Nafarroako Gazte Sozialistak eta euskararen inguruko diskurtso propioa

Joan den larunbatean PSNren bilkuran aurkeztu zuten izen hau zuen txostena: JSN y el euskera: para evitar la apropiación interesada de nuestro patrimonio lingüístico (JSN eta euskera: gure ondare linguistikoa interesen arabera nork bere egitea saihesteko. Nafarroako Gazte Sozialistek Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Orokorraren kontzeptua kendu eta Hizkuntza Politikako Nafarroako Bulegoa sortzea proposatu dute. Zuzendaritza Orokorrak «ospe txarra» omen du eta erakunde berria «benetako adituek» osatu behar omen lukete. Bestalde, zonifikazioa berregituratzea proposatu dute eta euskarari koofizialtasuna onartzearen aldekoak dira.


Hizkuntza koofizialik ez kongresuan

Frantziako Legebiltzarrean bota zuen segidakoa, martxoaren 1ean, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak: «Gaztelaniaren Espainia handia da, baina oraindik handiagoa da katalanaren, galegoaren eta euskararen Espainia gehitzen badizkiogu». Esanak esan, Madrilgo Diputatuen Kongresuko presidente Manuel Marinek ERCko Joan Tarde diputatuari katalanez hitz egiten segitzea debekatu zion. Otsailean adostu zuten katalanez, euskaraz edo galizieraz parte-hartze laburrak egin eta gero itzultzeko aukera. Manuel Marini ordea, luzeegia iruditu zitzaion Tarderen hizketaldia eta alderdien artean lortutako adostasuna bertan behera utzi du. Katalanez, euskaraz edo galizieraz hitz egiteko alderdiek berriz jarri beharko omen dute ados.


Azkenak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


Eguneraketa berriak daude