Net Hurbil: Bhopal-en badakite Dow Chemical-en plastikoen prezioa


2021eko uztailaren 27an

Indiako Bhopal hiriko auzitegiak urtarrilean kimika alorrean munduko liderretakoa den Dow Chemical multinazionalari otsail honen 15a arteko epea eman zion auzitara azal zedin. Argibideak nahi ditu epaileak, Bhopal Group for Information taldeak eskatuta: zergatik ez dituen bere gain hartu duela urte gutxi erosi zuen Union Carbide Corporation multinazionalak dituen betekizunak.

Albiste hori egunkarietako ekonomia orrietarako litzateke, baldin eta ez baleude tartean hogei urteotan Bhopalen hil diren 20.000 herritar eta kutsadura toxikoak eragindako beste 500.000. Hauek zor zaien indemnizazioa (oso txikia) ikusteko daude oraindik... hogei urtez zain. Izendatuta dauzkaten 500 edo 700 dolarrak -kalteak larriago edo arinagoak izatearen arabera- aspaldi dituzte gastatuak mediku, botika, abokatu eta gaixotasunak eragindako zorretan. Istripu hori Europan edo AEBetan gertatu izan balitz, ez zen holakorik ametituko. Baina Indian pasatu zen.

1984ko 2tik 3rako gauean 43 tona gas toxiko isuri zituen Union Carbidek Bhopalen oraindik martxan daukan lantegian: ura sartu zen gai arriskutsuak zeuzkaten biltokietan eta erreakzioak eragindako leherketak ingurura jaulki zituen metil isozianatoa, fosgenoa (mostaza gasa), zianido hidrogenoa eta monoxido karbonikoa. Babes neurriek (baldin bazeuden) ez zuten beren lana egin: faktoria inguruko auzoetako biztanleen birikak erre zituzten gasek. Leherketa ondoko asteetan iturri ofizialen ustez 3.000 herritar hil ziren eta bertako biztanleen arabera 10.000. Zaharrak eta haurrak nagusiki. Gainera beste milioi erdi bat pertsona kutsatu zituen isuriak. Horietako asko hiltzerainoko gaixoaldi mingarri luzeetan erori ziren.

Union Carbidek eta Indiako gobernuak gauzak lasaiago hartu zituzten. Bien artean 1989an tratu batera iritsi ziren: korporazioak 420 milioi dolar pagatuko zituen kalte ordainetan eta gobernuak uko egingo zion enpresa auzitara eramateari. Aditu askoren iritziaren kontra, hiriko hainbat auzo kutsaduratik garbi geratu zirela erabaki zuten eta afektatuak 100.000ra mugatu. Bhopaleko herritarrek auzibide luzeari ekin zioten. Union Carbide laster Eveready Industries India Ltd bihurtu zen. Honen eta gobernuaren arteko tratuan aurreikusitako ospitalea ireki zen... 2000.eko uztailean!

The New Internationalist hilabetekarian publikatu du Neil Hodge kazetari freelanceak Bhopalen egin duen ikerketaren emaitza. Hango medikuekin mintzatu da eta aitortu diote hogei urteotan gasak begiak, azala eta birikak erre dizkien gaixoei ezin izan dietela tratamendu egokirik eskaini. Inguruko ospitaleetan doi-doi sintomak arintzeko botikak ematen dizkiete -buruko minarentzako aspirinak, sudur edo begietarako tantoak-. Ez dira ikertu gasak eragindako gaixotasunek epe luzera ekarriko dituzten ondorioak. Union Carbideri eskatu zaizkionean bere produktuek osasunean duten eraginaz dituen informeak, korporazioak ezetz erantzun du, sekretu komertzialaren aitzakiatan.

Indiako Mediku Ikerketa Erakundeak 24 dosier jarri zituen martxan tragedia jazo eta berehala, herritarrek izan zitzaketen arazoak ezagutzeko. 1994an bukatu ziren lan horiek, baina emaitza ez da sekula publikatu. Aldiz, eskualdeko hainbat medikuk aitortu diote kazetariari inguruetan asko ugaritu direla kantzerrak, biriketako edemak, tuberkulosiak, depresioak, kataratak, gernuko eta genitaletako arazoak eta bihotzeko problemak. Bizi itxaropena jaitsi egin da.

Kontabilizatu gabeko kostuak

Okerrena da duela hogei urteko gas isurketaren ondoren ez zela eten pozoiketa. Bhopaleko herritarrek erakutsi dizkiote Neil Hodge kazetariari poison ("pozoia") dioten zakuak, irekita eta jende mordoa pilatuta bizi den txabolategiko erreka ondoan botata. Union Carbideren faktoriako lurrek kutsaturik jarraitzen dute, eta beren gai toxikoak eransten dizkiote inguru osoari, baita herritarrek edan behar duten urari ere.

1999an Greenpeacek Bhopali buruzko informe bat kaleratu zuen. Bertan esaten da inguru guztia kutsatuta daukatela lantokiaren isuriek. Greenpeacek inguruetan aurkitu zituen metale pizuak, kutsadura organikoa eta kimikoaren alorrean (legeak onartzen duenaren 600 halako izatera iritsiz) karbono tetrakloridoa, kloroformoa, triloroetenoa, tetrakloroetenoa eta diklorobenzenoa. Denak toxikoak, gehienak minbizia sortzaileak.

2002an Shristi and Toxics Link izeneko erakunde batek publikatu du, inguruko lurretan hazitako landare guztiak kontaminatuta egoteaz gain, inguruko emakumeen bularretako esnean ere kutsadura handia dela. Bestetik, 2004ko maiatzean Indiako Auzitegi Gorenak erabaki zuen Bhopaleko lantegi kimikoaren inguruko ur guztiak »eta beraz, iturrietako ura ere bai» kutsatuta zeudela, enpresaren eta gobernuaren utzikeriagatik; horregatik agindu zion Madhya Pradesh-ko gobernuari herritarrei tanke bidez ur edangarri garbia eramateko. Herritarrak zain daude oraindik.

Bhopaleko kimika lantegiaren jabea Dow Chemical da gaur. Korporazio erraldoi horren akzioak kontatuz liburua plazaratu berria du Jack Doyle-k. Trespass Against Us: Dow Chemical and the Toxic Century. Euskaraz: Gure zordunak: Dow Chemical eta Mende Toxikoa. Trespass horrek Gure Aita otoitza dakarkigu gogora: "Barkatu gure zorrak, guk gure zordunei barkatzen diegunez gero". Baina egilea ez da barkatzean zentratu, zorretan baino. Common Dreams web guneko kazetariei honela argitu die gauza: "Ikustezina ikusgarri egitea lortu nahi dut 'Gure zordunak' horrekin, badirela mugak produktu toxiko horiek egunero urratzen dituztenak. Enpresa handiek etekin izugarriak lortzen dituzte nire espazio pertsonala eta nire biologia inbadituz. Beren operazioen kostu guztiak ez dituzte beren gain hartzen, eta guk pagatzen ditugu kanpoko kostuak, gaixotasun, min, inmunitate galera, ugalketa arazo, jaiotzeko gaitz eta abarrekin. Zor hilgarria da hori, eta geldiarazi behar dugu. Kontsumitzaileei eskatzen diegu epaia eman dezatela. Gure zor biologikoarekin nahi dutena egiten dute egunero Dow Chemical bezalako enpresek".

Trespass Against Us liburuan Dow Chemicalen balentria nagusiak bildu ditu Doylek. Berak sortu eta saldua zen Vietnamgo oihanak suntsitu zituen Laranja Agente-Napalm produktua, adibidez. Berea zen eta da Bhopalgo lantegia. Ingurumena kutsatu du berdin lehen munduan -Michigan, Texas, Kanada...- edo garapen bideko herrialdeetan. Bere 2,4-D belar hiltzaile pozoitsua da munduan salduena, besteren artean trenbideetako eta autobide bazterretako belarrak ihartzeko erabiltzen delako. Presoak erabili ditu behin eta berriro produktuak esperimentatzeko. Eta abar luze bat.

Bhopalen badakite zorrak nork pagatzen dituen.

www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketak etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Ortuzarrek ez du EAJko buru izaten segituko eta bidea libre utzi dio Estebani

EAJren barne prozesuan ez du bere burua aurkeztuko, nahiz eta garaile irten den orain arteko bozketetan. Itxura guztien arabera, Aitor Esteban izango da EBBko buruzagi berria.


Armagintza sustatzeko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du Torres lehendakariordeak, Zedarriak-i erantzunez

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


Eguneraketa berriak daude