Gerrikoa ala muturretakoa?


2021eko uztailaren 28an

Duela urte batzuetako bertso saioetan gerrikoa estutu esaldia sarri entzuten genuen. Noski, krisiak jota: langabezia, miseria... eta horrelako egoeretan, Lazkao Txikik irudimena eta irudia baliatzen zituen: "Guri gerrikoa estutzeko, gehio ala? ta eak? Nei beittu besteik eztau, ttikie ta flakoa; gerrikoare azkeneko zuloaino estututa baino… baezpare, Fraga tiranteekin".

McDonald's salatu omen dute, enegarren aldiz, astean hiru edo lau aldiz han otordua egiten zuten bi haurren gurasoek, jateko ematen dutena eta iragartzen dutenaren artean alde dezentea omen dagoela eta. Enpresa ziur dago kasua artxibatu egingo dutela; ez omen da euren errua haur horiek gehiegi gizentzea; ez omen du ez buru eta ez hanka salaketak. Nik ere apustu egin beharko banu, enpresaren alde egingo nuke, nork dauka bada justiziaren makinaria bere alde jartzeko bitarteko gehien, munduko multinazional indartsuenetako batek ala bi mukitsu eta gurasoek? Beste kontu bat litzateke arrazoiari begiratuta apustua egitea. Baina, orduan, ez nuke apustua norekin eginik izango.

AEBetako biztanleen %60ak obesitate arazoak omen ditu eta, ikerketek diote elikadura txarraren eraginez dela. Jaten dena txarra eta asko jaten delako, gainera. Zenbat aldiz jaten duzu zuk egunean? Hiru, lau otordu eta gutxi gehiago. Agian gutxiago. Bada, AEBetan egunean 18 aldiz jaten omen da zerbait. Atera kontuak zer datorkigun!

Europan ere kezka sortzen ari da kontu hau eta, azken asteetan gainera, areagotu egin da kezka, izan ere, laborategi batek kalkuluan huts egitearen ondorioz, haurren pisu eta hazkunde kurbak gaizki atera omen eta jan gehiegi eman diegula. Kasualitatea, amaren bularrarekin aski ez eta haurrak normal hazteko, laborategi horietako produktuak ematen aritu gara, amen frustraziorako eta laborategien patrikak aberasteko. Hanka sartzaileak, beste behin, ez direla etxekalte aritu aizue!

Baina obesitateak eragin larriagoak ere baditu: diabetea, hiperkolesterolemia, hipertentsioa, egundoko gastuak nola jatenean hala osasun zaintzan...

Multinazionalak ez dio utzi, ordea, propaganda egiteari eta milioiak erabiltzen ditu, goizean jaiki eta lehenengo otorduan bere zerealak jan ditzagun, adibidez. Edo, beste estrategia batzuk ere baliatzen ditu, zein kirolek du arrakasta aparta AEBetan? Saskibaloiak. Zenbat atsedenaldi ditu partidu bakoitzak? Hiru behintzat bai eta hasierako itxaron aldia gainera. Zer egiten du zaleak tarte horietan? Jan eta jan, edan eta edan, iragarkiek agintzen diotena. Zerbaitegatik dauka futbolak arrakasta gutxi: batetik zaleek hainbeste denboran kontzentrazioari eusteko gero eta gaitasun gutxiago dutelako eta bestetik denbora asko atsedenik gabe entretenituta; hainbeste jende batera eta sarrera beste zukurik atera ez? Negoziante kaxkarrak!

A, baina gizendu ondoren argaltzeko dietak, a zer mauka! Dirutzak mugitzen dira beti bide berean kilo batzuk argaltze aldera. Ondorioak: inor gutxik argaltzen du nahi adina eta, batzuek, sendatzen zail samarrak diren gaixotasunak bereganatzen dituzte gainera: anorexia eta bulimia ezagunenak. Arrotzagoak: hortorexia, barazkiz soilik elikatu nahia eta gorputzaren beharrak ongi ez asetzearen ondorio, bitamina ezak gaixotu ohi du pertsona; bigorexia, muskulatura sendotu nahia kosta ahala kosta, gaixotasun psikologikoa...

Familiek zer bide hautatzen dute? Betikoa, erruduna kanpoan bilatzen hasi. Honi salaketa, hari erantzukizuna... Zer egin dugu guk? Hezi al ditugu haurrak dieta sanoan? Etxean zer eta nola jaten dugu? Ez dago horrelako galderarik edo, daudenean, beranduegi.

Egia da estresatutako bizimodua daramala jende askok eta etxean otordu duinik prestatzeko astirik gabe bizi dela hainbat. Beharbada, jangela kolektiboak antolatu beharko ditugu eskoletan, lantegietan, auzoan... arazoa eta ondorioak ikusita, irteera egokia izan daiteke, aste egunetarako behintzat.

Horretaz aparte, familiaren eragina ikusita, haur eta gazteak osasuntsu hezteko beharraz jabeturik, garaiz hasita, eskoletan hezi behar genituzke eta horretarako gastronomia eta dietetika gaiak jorratu. Horrekin batera kirol egokiak hautatzen irakatsi eta zer, zergatik eta zertarako egin behar luketen garbi azaltzen saiatu.

Edo bide hau edo, garai batean uztarrian lotuta lanean erabiltzen genituen behiei bezala, muturretakoa jarri askatik kanpora jan ez dezaten, askakoa ongi prestatuz, noski. Ez dago beste aukerarik.


Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude