Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an

Epaiketa politikoen salaketa

18/98 + taldeak Bilbon deitutako manifestazio erraldoiak euskal gizartearen gehiengo zabalak bultzada politikoa duten auzi eta epaiketak zein modutan arbuiatzen dituen erakutsi zuen. Espainiako judikaturaz Euskal Herrian dagoen ikuspegiaren adierazle dira agerraldi hauek, bildutako jendetzagatik eta, batez ere, bildutakoek ordezkatzen dutenagatik. Ezker abertzalearen inguruko esparru zabalaren aurka egin zuen Estatuak aznarismoaren eskutik, baina euskaltzaletasuna ere nabarmen ukitu zuen, AEKren aurkako saioek eta Egunkariaren auziak argi erakutsi duten moduan. Areago, Estatuaren aginduei besterik gabe men egin ez izana ere auziperatzeko arrazoi bihurtu da, Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren auziaren berrirekierak erakutsi duen gisan. Lehen bultzada politikoz hasitakoari orain galga politikoa jartzea zein korapilatsua den erakusten du azken auzi honek. Batzuetan, gainera, bultzada politikoa oso lotsa gutxirekin jartzen da berme juridikoen gainetik: Haika-Segi auzian nabarmen ikusi da.


Josu Erkoreka Europako erreferenduma baloratzen

Berrian galdetu zioten erreferendumaren biharamonean, ea abstentzioak EAJren lehen balorazioa lausotu ote zuen: «Abstentzioa nahi baino altuagoa izan da, baina galdeketa honetan ez nioke aparteko garrantzirik emango, Europako azken hauteskundeetan ere antzekoa izan zen». Ariketa egin liteke beste arazo handi batekin, adibide gisa eta muturrerago eramanez, ea nola gera zitekeen erantzuna. Gaia, gosearean arazoa munduan: «Arazoa nahi baina handiagoa da, baina une honetan ez nioke aparteko garrantzirik emango, duela urtebete ere antzekoa izan zen». Antton Morcillo Batasuneko legebiltzarkide ohiak honako hausnarketa egin du Garan erreferendumean izandako partehartzeaz: «AEBetan bezala jadanik ez dira beharrezkoak herritarren gehiengo kualifikatuak eta dagoeneko inor ez da asaldatzen oinarrizko lege bat %25ak bakarrik onartzen badu. Paradoxa handia benetan, bere onarpenerako gehiengo estua eskatzea eta berori aldatu edo indargabetzeko ia erabateko gehiengoa eskatzea».


Gorka Knörr haserre da EAko zuzendaritzarekin

EAko zuzendaritzak ez du Gorka Knörr Eusko Legebiltzarreko zerrendan sartu eta Knörrek hitz gordinez adierazi zion Garari honek une honetan eragiten dion sentimendua: «Une honetan zera da adierazi dezakedana, ez EAko militante gisa, pertsona gisa baizik, babesik gabe eta defentsarik gabe nago, baina ez epaileen jardueragatik, nire alderdia zuzentzen dutenen jarreragatik baizik».


Marc Palmes abokatu katalanaren heriotza

Otsailaren 16an hil zen Marc Palmes abokatu katalana 61 urte zituela. Palmes frankismoaren garaian egin zen ezagun, erregimenaren aurka aritu zirenen alde egindako defentsa lanengatik batez ere. Abokatu euskaldunekin ere izan zituen harremanak eta Miguel Castellsek, esate baterako, hitz egiten du berari buruz abenduan LARRUNen egindako elkarrizketa luzean. Palmesek, besteak beste, Juan Paredes Manot Txiki defenditu zuen eta 1975eko irailaren 27an Guardia Zibilaren pelotoi batek nola fusilatzen zuen ikusi zuen. Lekukotza horrek oroimen izaugarri garratza utzi zion eta zera adierazi zuen gertakizun haren 25. urteurrenean: «Ez diot inori aholkatzen exekuzio baten lekuko izatea». Salvador Puig Antich anarkista katalaren defentsan ere aritu zen; heriotz zigorra jarri eta frankismoak 1972ko abuztuaren 2an hil zuen Antich garrote vil izeneko moldez.


Euskaltegi pribatuak urduri

«Otsailean gaude eta oraindik ez dakigu aurtengo ikasturtean zein diru laguntza izango dugun; hori ez da oso normala». Hilabeteak pasa ahala are eta urduriago daude euskaltegi pribatuetako langileak, 2004-2005 ikasturterako aurreikusitako diru-laguntza oso urria dela uste dutelako. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak %25 jaitsi omen du laguntza eta eskaerei entzungor egin omen die Kultura Sailak. Otsailaren 25ean, ostiralean, Donostian, HABEko egoitza aurrean bildu ziren protesta ekitaldia egin eta ondoren, egoitzan bertan itxialdia hasteko. HABEko ordezkariekin hitz egin zuten ordea eta itxialdia bertan behera utzi eta astebeteko epea hartu zuen HABEk euskaltegi pribatuei erantzuteko.


Hizkuntz eskakizunik gabeko irakasleak itxialdian

EAEko hezkuntza sistema publikoko irakasle hauek (157) egonkortasuna galdu dute lanpostuetan. Protesta gisa Bilboko Bertendona ikastetxean itxialdian daude. Hezkuntza Sailak sei urteko epea eman die euskara ikasteko, edo zehatzago esanda, lehen hizkuntz eskakizunaren azterketa gainditzeko. Ez dute azterketa gainditu. Pablo García de Vicuña itxialdiko irakasleen bozeramailearen ustez, kontua ez da irakasleok euskara ikasterik ez dutela nahi, baizik eta Irale programak ez duela euskalduntzeko balio. Azterketa gogorregia dela diote eta hizkuntz eskakizuna gainditu gabe ere, lanpostua gordetzeko eskatu dute.


Euskara sustatzeko laguntzak aurkeztu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak euskarari zuzendutako 2005eko diru-laguntzak aurkeztu ditu. 2.244.570 eurokoa da kopurua eta erdia baino gehiago hiru sailetara doa: herri eta eskualdeetako aldizkariak, euskararen erabilera soziala sustatzeko jarduerak eta euskarazko edukiak informazioaren teknologia berrien bidez hedatzeko proiektuak. Lehenengo aldiz alor sozio-ekonomikoan euskara sustatzeko laguntzak emango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.


Euskaltzaindiaren eta Iruñeko Udalaren arteko hitzarmena

Hitzarmen horrek urtebeteko iraupena izango du eta Iruñeko Udalak 6.000 euroko diru-laguntza emango dio Euskaltzaindiari. Euskarari buruzko gaietan aholkatuko du Euskaltzaindiak Iruñeko Udala.


Azkenak
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Furoshiki, arte jasangarria

Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]


Sarah Babiker. Gurpiletik atera
“Abiadura honetan ezin diegu eutsi berez funtsezkoak diren gauza batzuei”

Hirietako egunerokoa interesatzen zaio Sarah Babiker kazetariari; ez, ordea, postaletako irudia, baizik eta auzoetan, parkeetan, eskoletan, garatzen den bizitza; bertan dabilen jendea. Lurralde horretan kokatzen dira bere artikuluak, baita iaz argitaratu zituen bi lanak ere... [+]


Eguneraketa berriak daude