argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2021eko uztailaren 27a

Alboka taldearen Lau anaiak (Elkar) iaz plazaratutako hamar disko onenen artean da, Alemaniako Folk World aldizkariaren aburuz.

Jasone Osororen Tentazioak ipuin liburua antzerkirako egokitu du Antton Lukuk. Donibane Garaziko lizeoko antzerki tailerrak estreinatu zuten obra joan den astean.

Pío Caro Baroja omendu du Zinema Dokumentaleko Nafarroako I. Jaialdiak. Hartara, egilearen hamabi dokumental eskaini dituzte eta asteartean haren lanari buruzko mahai-ingurua egin zuten.

Asier Zabaletaren Ertza dantza taldeak Babia aurkeztuko du Bilboko La Fundición aretoan asteburuan. Gorputzak erlaxatzen diren eta burua lasaitzen den egoeraz hausnartu dute.

Esther Ferrer Parisen bizi den artista eta performer donostiarraren erakusketa zabalduko dute ostegunean Donostiako Koldo Mitxelenan. Denborak pertsonengan uzten duen arrastoa jorratzen du apirilaren 16a bitarte ikusi ahal izango den erakusketak.