Hauteskunde lehia eta herri ikuspegia


2021eko uztailaren 27an
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hauteskunde lehia apirilera bitartean indarra hartuz joango da. Eusko Legebiltzarreko eserlekuen dantza boto gutxiren baitan egoteak eta une politiko erabakigarria izateak lehia itxia eta etsaitua bihurtuko du.

Gauzak aldatzen ez badira, hauteskunde hauetan Batasuneko boto-emaileak adierazpen politikorik gabe geratuko dira. Hori, zentzu eta arrazoi demokratikoaren kontra doa zuzen zuzenean. Baina, egoera honek, EAEko egitura politiko berri baten aldeko apustua eta herri garapena Eusko Legebiltzarretik eta euskal erakundeetatik kanpo dagoen "bake akordio" posible batetara baldintzaturik uzten du; egoera horrek atzeratu ere egiten du euskal herrigintzaren ariketa normalizatua eta datorren legegintzaldia Ezker Abertzale ofizialak eta Espainiako estatuak lortu dezaketen akordioaren eraginpean uzten du. Bestalde, Ezker Abertzale ofizialaren adierazpen politikoa sistematizatzeko baldintzak sortzen diren neurrian, errealitate berri horrek, hauteskunde prozesu berri bat eskatuko du ziurrenik.

Auzi politikoaren demokratizazioa atzeratzeak eta euskal abertzaleon elkarrekiko lehiak herri estrategia indartsu eta eraginkor bat garatzeko aukerak atzeratzen ditu. Elkar mendean hartzeak itsutzen bagaitu etorkizuna irabazteko aukerak galduko ditugu. Hauteskundeak garrantzizkoak dira baina herri bat zutiarazten duten elementu bateratuen inguruan adostasuna eskuratzea are garrantzitsuagoa. Adostasun hori bitarteko, modu iraunkorrean, lan eraginkorra garatu behar da epe luzera. Bat-bateko ikuspegiaren mugak ezin gainditurik dabil gure herrigintza.

EAJ-EA koalizioak, Ezker Batuaren hipotekarekin ala hipotekarik gabe, gehiengo osoa eskuratu nahi badu, era batera ala bestera, Ezker Abertzaleak uzten duen espazioaz baliatu behar du eta, ahal bada, esparru soziologiko horretatik botoak jaso behar ditu. Aralarrek ordezkaritza lortzen duen kasuan Eusko Legebiltzarrean eman diezaiokeen babesa ere landu lezake EAJ-EA koalizioak estrategia abertzale bateratuaren mesedetan. 2001eko maiatzaren 13an eman zen prozesua indartzeak izan beharko luke helburu. Oraingoan, ordea, PSE-EEk eta Zapaterok beren adierazpen publikoan ez dute euskal zentralitate abertzalearen ukazioa egingo, baizik eta zentralitate berri baten sorrera aldarrikatuko dute gainontzekoak bere lidergopera bideratzeko ahalegina burutuz. Ezker Abertzale ofizialak, hauteskundeetara aurkezteko aukerarik ez duen kasuan, EAJ-EA koalizioaren kontra egingo du boto baliogabeen bidez bere indarra erakutsiz. Nire iritziz eszenatoki honek herri estrategia bateratuari kalte egiten dio. Epe laburreko eszenatoki politikoari begira PSOE-EEren eskutan giltza ugari geratzen ari dira: bakegintzaren giltza eta EAEko egitura politikoaren inguruko eztabaidaren kontrola. Kontrol hori handiagoa da abertzaleen mundua zatikatua dagoen neurrian. Madrilekiko negoziazioa ezinbestekoa izango da beti baina negoziazio horri aurre egiteko indarra behar da. Abertzaleon arteko estrategia komunaz ari naiz, ez hauteskundeak irabazteko soilik, baizik eta, etorkizunean egitasmo abertzale bat modu eraginkorrean garatzeak horrela eskatzen duelako. Une honetan, ikuspegi abertzale batetatik kanpo, ahalik eta hipotekarik txikiena duten euskal erakundeak behar ditugu. Lankidetza hau garatzeko Ezker Abertzaleak ildo politikoaren aldeko apustuan sakonago aurrera egitea bezain garrantzizkoa izango da EAJ-EAk EAEko egitura politiko berriaren mesedetan amore eman gabe eraginkor aritzea.

Euskal Herriak eta EAEren garapenak, herrigintza ikuspegitik, garapen estrategikorako egitasmo bateratu eta errealista behar du »ezkerrekoak eta eskuinekoak, zuriak eta berdeak, hau da, guztiak» herri eraikuntzaren ikuspegi bateratuan. Herri txikia gara eta indar txikia dugu; beraz, behartuta gaude gure errealitatea ukatzen dutenekin negoziatzera. Baina negoziazio horretan planteatzen diren helburuen eta gure benetako garapen indar eta ahalmenen arteko korrelazioa arrazionala eta proportzionala ez bada, guztia agerpen estetiko batean geratzen da. Printzipioak eta ideiak planteatzea bezain garrantzitsua da alor ezberdinetan -baita politikaz kanpo daudenetan ere- eguneroko langintza eraginkorra garatzea. Herri bat ez da politikaren eremutik bakarrik eraikitzen.

Herri honetan erabakimen propioan oin hartzen duen egitura politiko bat eskuratzeko egin beharreko bidea luzea da oraindik. Planteatzea erraza da baina planteamendu horrek gizartean indar eraldatzailea izan dezan gizarte zibileko eta antolatuko sare ugariren integrazioa burutu behar da. Hori egiteko dago eta etorkizun errazik ez du geroz eta gizarte postmodernoagoa den honetan. Hauteskundeetako emaitzak garrantzizkoak dira, alderdi interesak legitimoak dira, baina herri interesen defentsan burutu beharreko lan bateratu guzti horren gainetik egon behar du.

Euskal Herriak modu demokratikoan bere etorkizunaren jabe izan behar duela pentsatzen dugunon artean oinarrizko ideia batzutan adostasun teorikoa eta praktikoa eskuratu behar dugu datozen urteetarako eta proiektu horrek erakarmen iraunkorra piztu behar du belaunaldi berriengan. Auzi politikoaren demokratizazioa, herri eskubideen aitortza baldintza baino gehiago, adostasun horren abiapuntu bilakatu behar dugu politikoki euskal gizarteak aspaldidanik eskatzen duen moduan. Bestalde, EAEn -Iparraldean eta Nafarroan berdin- egitura politikoaren lorpena eremu politiko, ekonomiko eta kulturalaren indar bateratutik etorriko da. Estatutu Politiko berriaren aldeko apustuak apustu estrategiko bat izan beharko luke; ez da egun batean amaitzen; ez da kontsulta batean amaitzen. Apustu horretan, gizarte guztia piztu beharko da egun batean, orain helburu dena, errealitate bilakatu dadin; bestela, bi gauza gertatuko dira; edo desio eta eskabide hutsean betikotuko gara; edota azkenean orain planteatzen den estatutu politikoaren oinarriekin zerikusi gutxi duen proiektu bat onartuko da.

Gure artean dugun arazorik nagusienetako bat politikoki planteatzen ditugun helburuen artean eta geure errealitatearen artean dagoen distantzia da. Planteatzen ditugun helburu politikoak errealitate bihurtzeko sare politiko, ekonomiko, kultural eta soziala norabide bakarreko ekin eraginkor bilakatu behar dira. Herri zatituen etorkizun bakarra besteen mende egotea da.


Azkenak
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen: “Herritik sorturiko ekitaldiaren jabe egin da Udala”

Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]


2024-12-23 | Irati Diez Virto
Ez naiz sagua, ezta satorra ere; lursagua naiz

Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]


2024-12-23 | Jakoba Errekondo
Ilarraren entzumena

Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Eguneraketa berriak daude