Betiko zorretan gaude

  • Zor ekologikoa kontzeptu berria da gurean, baina ez horrenbeste Hirugarren Munduko zenbait herrialdetan. Herrialde aberatsok historian zehar, eta egun oraindik ere, herrialde pobreetan ustiatu, lapurtu eta hondatu dugunaren baliokidea da. Eta hori beraiek guri zor digutena baino askoz gehiago da. Orain, Lehen Mundu honetako biztanleoi berau ezagutarazi nahian dabiltza batzuk. Euskal Herrian -Bizkaian, zehatzago-, Ekologistak Martxan elkarteak hartu du bere gain eginkizun hori, horretarako propio batzorde bat eratuz.

2021eko uztailaren 27an

Tradizio handirik gabeko kontzeptua da gurean zor ekologikoarena. Orain hamarren bat urte hasi zen erabiltzen globalizazioaren eta neoliberalismoaren aurkako mugimenduaren baitan, eta orain apurka-apurka ari da zabaltzen munduan zehar. Ekologistak Martxaneko kide Andoni Louzaok azaldu digunez, «kontzeptu berri samarra da, guztiok ondo ezagutzen dugun kanpo zorrari kontrajartzeko helburua daukana».

Ekologistek diotenez, zor ekologikoa kanpo zorra baino handiagoa da. «Zor ekologikoa »jarraitu du Louzaok» herrialde aberatsok historian zehar, eta gaur egun oraindik ere, herrialde pobreetan ustiatu, lapurtu, hondatu dugunaren baliokidea da. Eta hori askoz gehiago da beraiek guri zor digutena baino. Zenbakiz ere froga daiteke hori».

Zenbakiak aipatu ditu Ekologistak Martxaneko kideak, baina diru kopuruak ez dira garrantzitsuena zor ekologikoaz ari garenean. Izan ere, ez dago zor hori ordaintzerik, ez dagoelako diru kopuru jakin bat berari egozterik. «Zor ekologikoa zenbakitan jarri daitekeela diodanean ez diot egia osoa. Gauza batzuek ez dute preziorik. Zenbat balio du pertsona baten bizitzak, edo betiko galdu den animalia espezieak, edo desagertutako hizkuntzak? Hala ere, zor ekologikoaren alderdi batzuk dirutan neurgarriak dira, eta soilik horiek aski dira zor ekologikoa kanpo zorra baino handiagoa dela erakusteko».

Inork ez du zor ekologikoa ordaintzerik eskatzen, baina kontzeptua zabaltzen dabiltzan taldeek berari lotutako ekonomia arloko berehalako neurri bat hartzea galdegiten dute: kanpo zorra ezabatzea. «Nola kobratuko diegu, guk beraiei gehiago zor badiegu?», galdetu du Andoni Louzaok.

Zor ekologikoaren lau aurpegiak

Zor ekologikoa kontzeptu zabala da, eta ondo bereizitako lau ataletan zatitu daiteke: karbonoaren zorra, biopirateria, ingurumenari egindako kalteak eta hondakin arriskutsuen trafikoa. Azter ditzagun banan bana:

Karbonoaren zorra

Karbonoaren zorrak Kiotoko protokoloarekin lotura estua dauka. Louzaoren berbetan, «herrialde aberatsak konturatu egin dira karbonoaren konposatuak atmosferara igortzeak ozono geruzan zuloa agertzea eragin dutela batetik, eta Lurra berotu dutela bestetik, eta horregatik erabaki dute igorpenok murriztea. Hala, denek, AEBek izan ezik, Kiotoko protokoloa izenpetu dute. Baina legearekin batera iruzur egiteko modua ere asmatu dute».

Ekologistak Martxaneko kideak dioenez, munduko herrialde guztiek ez dituzte karbono kopuru berak igortzen. Hala, igorpen-eskubide merkatu bat sortu da. «Herrialde aberatsak herrialde pobrearen igorpen-eskubideak eros ditzake. Eta salerosketa hori zor bat eragiten ari da, gure ustez. Gu pobreak baino gehiago ari gara kutsatzen guztiona den atmosfera, eta beraz dirua zor diegu».

Karbonoaren zorra da dirutan zehazten kalkulatu daitekeena, eta horretarako Kiotoko protokoloak berak ezarritakoa hartzen da oinarri. «Gehiegizko igorpenak zigortzeko protokoloak ebatzitako isunak erabiltzen baditugu abiapuntutzat, formula bat atera daiteke zorraren zenbatekoa jakiteko». Espainiako Estatuaren kasuan, hala kalkulatutako zorra munduko herrialde pobre guztiek berarekiko daukatena baino zazpi bider handiagoa da.

Biopirateria

«Demagun Erdialdeko Amerikako herri indigena batek milaka urte daramatzala landare bat erabiltzen zenbait gaixotasun sendatzeko. Orduan, AEBetako enpresa batek taldetxo bat bidaltzen du hara, landare horren lagin batzuk hartzen ditu, antzeko zeozer sortzen dute laboratorioan, eta hortik aurrera denoi kobratzen digute »baita betidanik landarea erabili duten indigenei ere» landare hori erabiltzearren». Louzaok emandako adibide honek laburbiltzen du biopirateria kontzeptua. Salatzen duenez, Munduko Merkataritza Erakundea indarrean jartzen ari den jabetza intelektual ereduak halakoak gertatzea ahalbidetzen du. «Baina nork dauka eskubidea munduan diren jakintzak patente batean jasotzeko?».

Biopirateriarekin, azken batean, guztiona beharko lukeena esku pribatuetan ipintzen da. «Gauza sinestezinak ari dira gertatzen. Esaterako, multinazional batek arroz mota baten patentea bereganatu du, Indiako biztanleak arroz mota hori orain dela milaka urte landatzen hasi ziren arren. Eta orain, erabili nahi duenak ordaindu egin behar du. Bide horretatik herrialde aberatsak dirua jasotzen ari dira gu guztiongandik, eta horrek ere zorra eragiten du».

Ingurumenari egindako kalteak

Zor ekologikoaren alderdi hau da ulertzeko errazena, eta aldi berean dirutan neurtzeko zailena. «Hegoaldeko herrialdeek legedia ahulagoak dauzkatela probestuz, multinazionalak hara joaten dira euren produktuak egitera edota ondasunak ustiatzera. Han lasaiago kutsa dezakete ingurumena, zigorrak ez direlako herrialde garatuagoetan bezain gogorrak. Azken batean, merkeago suertatzen zaie».

Ekologistak Martxanekoen arabera, herrialde pobreenak derrigortuta daude halako legedi 'bigunak' izatera. "Euren egoera politikoagatik, kanpo zorraren presioagatik... Multinazionalek dirua ematen diete gobernuei legedi ahulek bere horretan jarrai dezaten, eta gobernuek onartu beste irtenbiderik ez daukate, diru hori behar dutelako kanpo zorra ordaintzeko, hain justu».

Hondakin arriskutsuen trafikoa

Zor ekologikoaren alderdi hau aurrekoarekin guztiz lotuta dago. Jatorria, behintzat, berbera da: herrialde pobreen legedia eskasa ingurumenari dagokionez. «Hondakin batzuk behar bezala erabiltzea oso garestia da hemen dauzkagun legeekin, eta horregatik Hirugarren Mundura eramaten dira. Ahal denean, legeari atxikiz, eta bestela legez kanpo». Altzairu-fabriketako hautsak, hondakin kimikoak, metal astunak... itsasontzietan sartu eta herrialde pobreetara bidaltzen dira, ekologistek salatzen dutenez.

Erakusketa, apirilera arte gutxienez
Bizkaiko Ekologistak Martxanek erakusketa ibiltaria antolatu du zor ekologikoaren nondik norakoak ezagutarazteko helburuaz. Hogeiren bat panelek osatzen dute erakusketa, eta berari laguntzeko bideo emanaldia eta Ekuadorrera joandakoen testigantza eskaintzen da halaber. Abenduan hasi zen kanpaina, eta gutxienez apirilera arte jarraituko duela iragarri dute antolatzaileek. Oraingoz, herrialdeko hainbat ikastetxe, herriko etxe eta bestelako gunetara eraman dute.

Euskaldunok ere badugu erantzukizunik
Zor ekologikoa ezagutarazteko kanpainaren bitartez, euskal herritar guztiok, «Lehen Munduko biztanleak garen heinean», dagokigun erantzukizuna kontuan har dezagun nahi du Ekologistak Martxanek. «Bizitzeko, kontsumitzeko eta produzitzeko beste modu batzuk daudela jabetu behar dugu». Gainera, euskal jatorria daukaten zenbait multinazionalen jarduna salatzen dute: «BBVak kapitala ipini du Ekuador alderik alde zeharkatzen duen petrolio-hodi bat egiteko, hemen ingurumenaren aldeko jardunaldiak antolatzen dituen bitartean; Arrasateko kooperatibak beste horrenbeste egiten ari dira Txina eta Asiako hegoekialdean; iragarkien bidez mezu 'berdea' zabaldu nahian dabilen Iberdrolak ingurumenari eraso egiten dio etengabe…».


Azkenak
2024-12-12 | Nicolas Goñi
Plastiko kutsadurari buruzko gailurraren porrotak kudeaezin bihurtu dezake

Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]


2024-12-12 | Leire Ibar
Osakidetzako oposizioen filtrazioen ikerketa errudunik gabe itxi du epaileak

Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.


Kalitatezko hezkuntzaren aldeko eserialdia egin dute Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren sarreran

Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
“Kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzeko eskatu diote ETBri

Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Europako datu zentro handienetakoa Araban: zein dago proiektuaren atzean?

Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik?

Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Espainiako enpresarik handienetan, zuzendari exekutiboen soldata batez bestekoa baino 118 aldiz handiagoa da

Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia... [+]


2024-12-12 | Leire Ibar
Palestinarekin elkartasunez, McDonald’s berriari boikota egitera deituko dute Santutxun

Abenduaren 13an mobilizazioa antolatu dute Santutxun (Bilbo), enpresa amerikarra palestinarren aurkako genozidioaren parte dela salatzeko. Auzoko kideek azpimarratu dute ez dutela nahi auzoan sarraskiari sostengua ematen dion enpresa multinazionalik.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


Eguneraketa berriak daude