Bero-beroan


2021eko uztailaren 27an

Defizit demokratikoa

EAEko hauteskunde autonomikoetarako Espainiako legediaren aurkako zerrenda aurkeztu du azkenean Batasunak, legalki aurkezterik izango ez duela jakitun, baina aurkezteko duen zilegitasunari indar ahalik eta handiena emanez. Eta legez baliorik gabeko ahalik eta boto gehien biltzeko, jakina. Horretarako funtsezkoa da tentsio estrategia bat, hiruko gobernuko alderdiak eta PSE-EEren artean izango den lehiak botorik erakarri ez dezan. Datozen aste eta hilabeteetan hauteskundeetako aurretikoek eta ondorengoek irentsiko dute eta alde horretatik eszenatokia ez da berria, baina bai berau inguratzen duen testuingurua. Hauteskundeetako parentesia zabaldu da, eta berau noiz eta nola itxiko den oso garrantzitsua izango da gatazkaren konponbidearen norabidean. Eusko Legebiltzar berria defizit demokratiko oso garrantzitsuarekin jaioko da, baina »egungo udalen eraketa lekuko» horrek ez du behar beste asaldatzen gizartea. Hori ere oso esanguratsua da, guztiontzat.


Europako Konstituzioa: abstentzio mailari begira

Iazko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan abstentzioa %54,56koa izan zen Hego Euskal Herrian, frankismoaren ondoren hauteskunde batzuetan inoiz izandako abstentzio mailarik handiena. Denak ematen du aditzera, datorren igandeko erreferendumean oraindik herritarren partehartze txikiagoa izango dela. Europakoaz gain, dena den, beste kontu batzuk ere neurtuko dira erreferemdumean, bi behintzat nabarmen. Batetik, ea Espainian zein partehartze maila dagoen eta horri ematen zaion zilegitasun maila, bistan da, Ibarretxe Plana dela eta iragarritako erreferendumarekin konparatzeko besteak beste. Bestetik, Hego Euskal Herrian ezezkoak lortzen duen maila interesgarria izango da, batez ere kontuan hartuta hiru alderdi nagusienak (EAJ, PSOE, PP-UPN) baiezkoaren aldeko jarrera agertu dutela. Konstituzio Itun hau onartzeko lehen erreferenduma izango da Europako Batasunean eta begi ugari izango dira Espainiara begira.


EGA azterketak on-line

Internet&Euskadi elkarteak Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko gainditu behar diren atariko frogak interneten jarri ditu: www.interneteuskadi.org/euskara/ega. Zazpi urtetako azterketak daude sarean eta aplikazioak galderen erantzun zuzenak zein diren jakitea ahalbidetzen du. Elkartearen asmoa EGAko azterketaren beste atalak ere, idatzizkoa adibidez, sarean jartzea da.


Ereduzko Prosa Gaur euskarak sarean duen testu corpusik handiena da

Ereduzko Prosa Gaur testu arakatzaileak aurrea hartu dio XX. mendeko corpus estatistikoa izeneko euskarazko corpusik handienari. Ereduzko Prosa Gauren 87 liburu zeuden sartuta arakatu ahal izateko eta orain 152 liburu daude, zazpi milioi hitz, alegia. Dena den, kopuruz euskarazko corpusak urruti dabiltza beste hizkuntza batzuenekin alderatuz. Bank of English-ek (ingelesa) 300 milioi hitz ditu, Frantext-ek (frantsesa) 150 milioi hitz eta CORDE-k (gaztelania) 136 milioi hitz.


Euskal material Didaktikoaren I. Topaketak UEUren eskutik

UEUko Pedagogia Sailak zenbait hezkuntza esparrutan euskal material didaktikoan hutsune handiak sumatu ditu eta martxoaren 4an eta 5ean hezkuntza premia berezien atalean gai hori jorratzea erabaki du. Asmoa ikastetxe, pertsona eta erakundeen indarrak bildu eta kalitatezko euskal material didaktikoa sortzeko zubiak egitea da.


Oinarriak-ek deituta manifestazioa

Nafarroako Parlamentuak euskararen alorreko aurrekontuak aurkeztuta Oinarriak taldeak kanpaina hasi zuen. Euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin eskatzen ari da Oinarriak eta otsailaren 26an manifestazioa egingo dute Iruñean. Bortzirietako Mankomunitateak ere bat egin du kanpainarekin.


Lanbide Heziketaren eskaria aztertzeari ezetz esan diote UPNk eta CDNk

Eusko Alkartasunak mozioa aurkeztua zuen eta bertan Lanbide Heziketako zenbat ikaslek euskaraz ikasi nahiko luketen galdetu nahi zuen. UPNk eta CDNk ez dute onartu EAren mozioa. EAk emandako datuen arabera Lanbide Heziketako 235 ziklotatik 10 eskaintzen dira euskaraz, hau da, 8.000 ikasletik 200ek ikas dezake euskaraz.


Valentziera eta katalana hizkuntza bera da

Valentzieraren hizkuntza akademiak hala erabaki du. Katalunian, Andorran eta Balear Uharteetan hitz egiten den hizkuntza bera dela erabaki dute. Bestalde, Valentziako hizkuntzari katalana edo katalan-valentziera deitzea errefusatu dute eta valentziera onartu.


Euskara eztabaidagai Foru Legebiltzarrean

PSNko parlamentari Carlos Cristobalek prestatu duen ponentzia atzera botako dute UPNren eta CDNren gehiengoak, baina datozen hilabeteetan euskararen gaiak une interesgarria bizi dezake. PSNk azken urteetan euskararekiko izan duen jarrera gogorragatik bitxia bada ere, indar abertzaleak, Ezker Batuak eta PSNk topatu dezakete osagai bateraturik euskararen garapenean aurrera egiteko.


Emaitza ‘teknikoak‘ eta emaitza politikoak

ARCOren inaugurazio egunean ETAk Madrilen lehertarazitako bonba-autoak hildako eta zauritu larririk gabeko atentatu politika baiezten du, baina jadanik politika hori bere muturrera eramanez. ETAren historian jarritako bonba-auto ugariek erakusten dute, atentatu mota horrekin, une batetik aurrera gerta litekeena ez dagoela jadanik erankunde armatuaren esku. Indar agerpena, bestalde, agerikoa da eta lorturiko eragin mediatikoa ere bai. Molde horretan jarraituz gero, dena den, Anoetako ispirituaren garra bertan behera geratuko da, berandu baino lehen gainera. Indar metaketak balizko negoziazio 'tekniko' batean zer eragina duen baloratzea aski zaila da; horren zaila ez dena zera da, Anoetako adierazpenak iradokitzen duenetik -edo gizartearen gehiengoak ulertu duenetik- ezin dela espero emaitza politiko azkarrik.


Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude