Carlos Chivite: «Zabaletaren plana eta Ibarretxe Plana astakeria bera dira»


2021eko uztailaren 12an
Sei hilabete iragan dira Carlos Chivitek Juan Jose Lizarbe idazkari ohia ordezkatu zuenetik. Nafarroako sozialisten azken kongresua emozio eta tentsioen artean ebatzi zen. PSNko idazkari nagusi berriaren helburua Nafarroako Gobernuaren presidentziara iristea da: "Eroso ari naiz, eboluzio jarraikor eta dinamikoan. Jarduera publikoak eta herritarrekiko harremanak oso gustukoak ditut. Hauengandik ikasten saiatzen naiz". Nafarroako Foru Erkidegoaren berezko izaera defendatu, eta autogobernua sakontzea eta zabaltzea da bere nahia. Nafarroaren etorkizuna Espainiaren baitan baino ez du ikusten. Erkidegoen arteko diferentziak errespetatuz, elkartasunean eta kolaborazioan: "Eskuinarekiko diferentziak nabariak ditugu, ordea. 2005eko aurrekontuei zuzenketa osoa jarri diegu. Eskuinaren UPN-CDN gobernu bikoaren hitzezko politika ez dator bat Nafarroarentzat egiten ari omen diren proiektuen zenbatekoekin. Hitz politak bai, baina zenbakiak ez dira koadratzen. UPN zilindro-zapalgailua da eta CDN arrabola", adierazi digu Chivitek.

Zein dira gakoak PSN Nafarroako Gobernura iristeko?

Hiru dira hauteskundeak irabazi edo galtzeko gakoak. Lehenik, alderdia norabide zehatzean jartzea. Bigarrenik, arerio politikoen asmoak ezagutzea. Nafarroaren egoera politikoa konplexua da. Batetik, eskuineko UPN eta CDNren mugimenduak kontuan hartu behar ditugu. IUren estrategia ahaztu gabe. Halaber, euskal nazionalistak daude. Hauek Nafarroa Bai aukera errepikatu nahiko dute. Hirugarrenik eta garrantzizkoena gizartea da. Jokaleku politikoa ondo ezagutu behar dugu. Merindade bakoitzaren identitatea eta singulartasuna errespetuz landu behar dugu, tokian tokiko familia eta pertsonen nortasuna, harreman pertsonalak nahiz lanekoak sakon ezagutu behar ditugu. Horiek guztiek Nafarrokoa puzzlea osatzen dute, berauek uztartzea oso zaila izaki. Elizaren eragina dago halaber. Bi adar dituena: hierarkiarena eta eliztarrena. Opus Dei dago: hezkuntzan, osasunean, ekonomian eta massmediatan errotua. Gizartea eskatzen ari denarekin bat egiten jakin behar dugu, eta horretarako berau ondo ulertu, onartu eta erakarri behar dugu. Ezin diogu gizarteari erantzunik eman, berari kasu egin gabe.

Eskuina ordezkatzeko beste alderdiekin akordiorako aukerak ikusten al dituzu?

Hauteskundeak 2007an izanda, ez dut inola ere akordio aukeraz hitz egin nahi gaur egun. Arinegi mintzatzea litzateke, zuhurtziagabekoa eta eroa nintzateke. Nafarroako jokaleku politikoak klabe eta joko askorako ematen du. Baina, jokalekua herritarrek erabaki behar dute. Zergatik arin jardun? Zertarako presak? Nire lemak zuhurtzia, pazientzia eta pertseberantzia dira. Politikan funtsezko ezaugarriak.

Nafarroako hainbat udaletan PSNk zenbait alderdirekin "UPN eta CDNren alternatiban" akordioak gauzatu ditu.
Hara, akordio horiek baino ez dira aipatzen. Alderdi sozialistak Nafarroako 32 udaletan gobernatzen du, "UPNk 33 gobernatzen ditu, Iruñea eta Tutera barne; garrantzizkoenak", baina badaude ere UPNrekin akordioan gobernatzen dugun udal asko. Egia da, zenbait udaletan alderdi abertzaleekin ari gara. Hori bizikidetzaren isla da, bakearen lekukotasuna. Edonola ere, batzuekin nahiz besteekin ari gara.

Katalunian, PSCk ERC eta ICVrekin gobernatzen du. Nafarroan konbinazio mota hori posible ikusten al duzu?

Badakit nondik nora zoazen, eta berriz diot: alderdi politikoek Nafarroako jokaleku politikoa ongi ulertu behar dugu, bakoitzaren espazioak zein diren ongi ezagutu eta beraietan nola jokatu ikasi. Bestela erratuko gara erabat, Kataluniako egoera ezin da hona aldatu. Han xake taula erabiltzen ari dira, horrelako fitxak behar dituztelako. Hemen, berriz, dama taula batez ari gara, eta dama taula eta fitxekin jokatu beharra daukagu.

Zein da Nafarroa Bai-z zure iritzia?

Esperimentu politikoa da, kuantitatiboki emaitza onak lortu dituena. Alabaina, elkarganatzen dituen indar politikoak elementu bakarrak lotuta daude: abertzaletasuna edo nazionalismoa. Programa politikoetan oso ezberdinak dira. EA eta Aralarren programa politiko, sozial eta estrategikoetan diferentziak kointzidentziak baino askoz gehiago dira. Nafarroa Bai lurralde honen konplexutasunaren isla eta aukera da, baina Nafarroan etorkizun politikoa diseinatzea zaila da. Enpresek ez badute urte bateko etorkizuna diseinatzen, are gutxiago alderdi politikoek.

Autonomien Estatua hizpide orain, zein da Ibarretxe Planaz zure iritzia?


Ibarretxe Plana Eusko Legebiltzarrean onartu zen egunean sortu eta hil zen. Ez naiz sartuko bere prozeduran, ez baitzuen adostasuna bilatu.

Bere bultzatzaileek baietz diote.

Ez. Egitateek baiezpen hori ezeztatu dute. Adostasuna ez da bilatze edo iragarpen soila, aurkitu behar da. Bilatu bazuten ez zuten aurkitu. Trantsizioan, kontsentsu konstituzionala aurkitu zenean, bakoitzak bere nahiak kanpo utzi zituen, guztion nahiak bildu ahal izateko. Ibarretxe Planak alde baten proposamena inposatu nahi du. Plan txarra da arlo politiko, ekonomiko eta sozialean. Nazionalistentzat askoz onuragarriagoa zatekeen Gernikako Estatutuaren bidean aurreratzea eta ez berau Ibarretxe Planaz ordezkatu nahi izatea. Espainiako Konstituzioa Euskal Konstituzioaz edo Ibarretxe Planaz ordezkatu nahi izatea txarra da. Euskadiren independentzia txarra da Espainia eta Euskadirentzat.

Ibarretxeren aburuz, ez da independentziarako plana.


Ibarretxek nahi duena esango du, baina planak dioena dio. Publikoki eufemismo linguistikoak erabiliko ditu bere helburua perbertituz, baina Elkartekideko Estatu Librearen proposamena independentzia da. Gainera, EAE zazpi herrialdeen ideiarekin lotzea aberrazioa da, erabateko zentzugabekeria. Plan hori ez da pertsona zentzudun baten buruan sartzen, Ibarretxeren megalomaniak jokaleku ezinezkora eraman du eztabaida politikoa. Kontraesankorra da. Mapa geopolitikoek batasunerako joera duten garai honetan, arau partekatuen bitartez, denon arteko konpromisoen bidez, Europako Konstituzioa gauzatzen ari denean, Ibarretxe kontrako norabidean doa, sezesioa bilatzen ari da. Are gehiago, Nafarroatik begiratua, aldi baterako 4. Xedapen Gehigarria izanda, ezin da pertsonen eta herritarren aurkako plana egin. Nafarren borondatearen aurkako plana da. Are gehiago, euskal abertzaleak sentitzen diren nafarren aurkakoa da. Beraiek ere ez dute Ibarretxe Plana nahi.


Aldi baterako 4. Xedapen Gehigarria bertan behera geratu beharko al litzateke?

Demokrazia eta Autonomien Estatua egonkortu denean, xedapen horrek nahasmendua besterik ez du eragiten, kezka eta seguritate eza. Erkidego honetako herritarren gehiengoaren nahia zein den ezagututa, ez dago inolako arriskurik hala ere. Aukera hipotetikorik ere ez dago, arau eta prozedurak jarraitu behar direlako "Ibarretxek egin ez duena". Baina PSNrentzat ez du lehentasunik, ez PSOErentzat. Konstituzioan eroso gaude. Egia esan, 4. Xedapen Gehigarria gabe hobekiago egongo ginateke. 25 urte pasa ondoren ez du zentzurik, ezabatu beharko litzateke. Hipotesi baterako ezarri zen, ez da beharrezkoa, nafar gizartearen nortasuna heldutasunera iritsi delako. Nafarrei galdetzen badiezu, edozein soslai ideologiko izanik ere, gutxiengoa kenduta, argi eta garbi esango dizute: nafar eta espainol izaten jarraitu nahi dugu eta kito. Nazionalistek horrela diote euskaldunak direla esatean, euskaldunak eta kito!

Aralarrek Nafarroarako "estatus politiko berria" proposatuko du Nafarroarentzat. Zer iradokitzen dizu proposamenak?

Ibatxerre Planaren ondoan Zabaletaren plana. Astakeria bera. Nik Aralarren ekimen politikoak errespetatzen ditut, baina, antza, presa izugarria etorri zaio. Nafarroako Parlamentua Foru Hobekuntzaren erreforma aztertzeko ponentzia bat lantzen ari da. Orain, bat-batean, Aralarrek, EAEko instituzioetan ez dagoenez, Ibarretxe Plana proposatu nahi du Nafarroan. Aralarrek EAE eta Nafarroaren arteko autonomia bateratua nahi du Zabaleta Planaren bidez. Zinez ulergaitza. Ibarretxe eta Zabaletaren planek konplizitate bera dute. Berriz diot, galde diezaioten nafarrei zer nahi duten.

Zein neurrian oztopatzen ditu egungo egoera politikoak PSNren helburuak?

Eguneroko agenda politikoan trabak sorrarazten ditu, baina, Nafarroako politikan zehazki ez. EAEko hauteskundeak hurbildu ahala jokalekua aldatuko da. Ikusiko duzu zein egoera desberdinak izanen diren. 1996tik 2000ra diputatua izan nintzen. Aznarrek eta Arzalluzek "politikoki ulerturik" elkarri egiten zioten ohea. Ezkontza banaezina omen zen. 1996ko urrian sinatu zuten akordio batean, Arzalluzek eta Pujolek esan zutenez, Aznarren gobernuarekin 14 egunetan, Gonzalezen gobernuarekin 14 urtetan lortutakoa erdietsi zuten. Ondoren, urte bakar batean, bikotean istiluak hasi eta 1988an apurtu zen. Politika gizartea bezain dinamikoa da. Hauteskundeek posizioak seinalatzen dituzte koiunturaz koiuntura. Horregatik denborari denbora eman, eta isilik hobe.

Patxi Lopezek esan duenez, Batasunaren aldaketak "egoera politikoa irauli du". Zapaterori bidali zion gutunak Ibarretxe Plana bigarren plano batean utzi du. Alderdien arteko elkarrizketa Euskadin proposatu du Lopezek. Nola ikusten duzu euskal gatazkaren ebazpena?

Horretan PP da egin behar ez den adibide onena. PPren lehen ahalegina Gonzalezen gobernua botatzea izan zen. Ondoren, elkarbizitzarako jokaleku batzuk eraitsi zituen: Ajuria Eneko, Iruñeko nahiz Madrilgo mahaiak. Horiek oso aurrekari onak ziren bakea lortzeko. Aznarren gobernua ordea ETAren terrorismoaz baliatu zen.

PSNren estrategia kontsentsuan oinarritzen da. Demokraziaren oinarria askatasuna da, elkarbizitza eta bakerako jokaleku bakarra. Horretan UPN eta CDNrekin bat egiten dugu oro har. Baina UPN eta CDNrekin desberdintasunak ditugu Nafarroako estatus instituzionalari dagokionean, guk geurea dugu-eta. Gainerakoekiko diferentzia nabariagoa da, guk ez dugu askatasuna nahasten, bakea, demokrazia, elkarbizitza, lurraldeko nortasuna eta nahikari subirano zaleekin.

Alderdien arteko elkarrizketa mahaia hobesten duzu edonola ere?

Bai. Baina, finka dezagun helburua: nora joateko? Helburua finkatzen badugu, elkarrizketarako bideak zabaldu daitezke. Ez dut uste Patxi Lopezen proposamena bestelakoa denik. Bere estrategiak eragin dezake hemengo politikan, baina ez du gure jarduera politikoa aldatuko. EAE eta Nafarroaren osagai politikoak diferenteak dira, ez dira soziologikoki ez politikoki ez ekonomikoki gauza bera, alta, nazionalistek batu nahi dituzte. Alabaina, nik ez ditut kultur ezaugarriak komunak ditugula ukatzen.
«Espainola nazionalista bezala sailkatzea inkongruentea da»
Demokrazia ereduak hizpide, nafarrei ez zaie egundo Foru Hobekuntza Legeari buruz galdetu.
Batzuek demokrazia asanblearioa hobesten dute demokrazia ordezkatuaren aldean. Niretzat bi formulak egokiak dira. Prozedurak ezin dira ordeztu, ez faltsutu, ez interpretatu hala ere. Erreferenduma aukera bezala aurreikusi zen, ez zen aukera behartua. Nafarroako subiranotasunaren ordezkariek, legitimoki, ez dute aukera erabiltzeko beharra ikusi egundaino. Nafarrei galdetu ez zaiela esaten duena, itsu edota gorra dago. Nafarroa indar politikoen korrelazioaren ariketa demokratikoaren ispilua da. Galdera hori egiten dutenek demokrazia ordezkatua legaltzat jotzen dute batzuetan eta bestetan laidotu eta belztu egiten dute.

Egunen batean nafarren gehiengoak gaineratiko euskal lurralde historikoekin bat egin nahiko balu, demokrazia honen arauek bide emango al lukete?
Bai noski. Horrela balitz parlamentuko indar politikoak borondate horren isla lirateke. Parlamentu aldatuko litzateke eta beste jokaleku politiko hori administratu beharko genuke. Tira, baina ni ez naiz nazionalista.

Nazionalismoak hizpide. Nafarroan bada izan espainiar nazionalismoa. Ez?
Nafarroan bi nazionalismo mota daude: foralista »izaera zentralista duena» eta euskal nazionalista.
Espainola ez al da existitzen?
Nazionalismo espainola? Espainola nazionalista bezala sailkatzea inkongruentea da. Hori esatea gauzak perbertitzea da. Espainolak guztiok gara. Nik Espainiako Estatuan eta nazioan sinesten dut.

Sinesten al da espainiar nazioan, nazionalista izan gabe?
Nola? Bai, noski.

Izenak ez al darama izana berarekin?
Ez. Batez ere. Nafarroan elkar elikatzen duten bi nazionalismo daude: nafar foralista eta euskal nazionalista. Foraltasuna pribilegiotzat jotzen dute, pribilegio konkistatuak, historiatik eratorriak. Biek iragana erabiltzen dute. Sozialistok etorkizunari begira ari gara, historia egunez egun eginez. Historia irakurtzeko eta ezagutzeko da, ez interpretatzeko eta erabiltzeko. Euskal nazionalismoak eta nazionalismo foralistak eskubide historikoetara jotzen dute, guk berriz eskubide konstituzionaletara. Konstituzioa baita, herritarrek berretsia, subiranotasunaren bermea, ez historia. Historia ez da ezeren berme, subiranotasuna herritarren borondatearen araberakoa eta aldakorra da. Eskubideak egitate konstituzionaletik sortzen dira ez historiatik. Ez du zentzurik historiara jotzeak eta Euskal Herriaren egitura politikoa sortu edo birsortu nahi izateak.

«Batzuek Euskararen Legea Nafarroa osora zabaldu nahi dute, ez nator bat»
Zer da zuretzat Nafarroa?
Udalerri barreiatu eta askotarikoa. Aniztasun geografiko, politiko, ekonomiko, kultural eta linguistikoen bilgune. Lehenik ezagutu, gero entzun, eta ondoren ulertu beharrekoa. Sozialistok Nafarroa anitza errespetatu, elikatu eta bultzatu egiten dugu. Nafarroaren aniztasunaren errealitatea ezin da ulertu eta interpretatua izan elementu zedarritua bezala, geroari begira eraikitzen ari den gaurko aukera bezala baizik. Eta hori gauzatzeko iparra, hegoa, mendebaldea, ekialdea eta erdiguneko parteen arteko gatazka gainditu beharra dago. Ezin da eraso kulturalik ez linguistikorik izan. Ezin daiteke kultura helburu politikoekin erabili. Inork ezin du Nafarroako zeinu eta ezaugarri kulturalen jabe egin helburu alderdikoiekin. Eskuinaren gobernuak horietako asko bere zigilu politikoaren bandera bezala erabili du. Halaber, ezin da Nafarroa kolonizatzeko asmoz politika egin, euskal nazionalismoak egiten duen bezala.

Euskararen Legea errespetatu izan al du UPNren gobernuak?
Ez nahiko eta ez behar bezala. Euskararen Legea sozialistek 1986an eratu genuen lanabesa da. Indar politiko guztiek »bakoitza modu desberdinez» ontzat jotzen dutena. Euskaldun munduak berak errekonozitzen du eskualde euskaldunetan euskara babestua dela. Uneon, Foru Parlamentuan Euskararen Ponentzia ilusio handiz lantzen ari gara. Legea sozialisten emaitza da eta ez gaude prest bere oinarriak perbertituak izan daitezen, ez Nafarroa foralista eta uniformatua nahi dutenen aldetik, ez Nafarroa »euskal» nazionalista bihurtu nahi dutenen aldetik.

Nafarroako presidentea bazina Erriberako irakaskuntza euskaraz irakasteko dagoen eskaera bermatuko al zenuke?
Bai. Baina ez elebitasuna Nafarroa osoan erabatekoa izan dadin. Erkidego honek berezko identitate ezaugarriak ditu. Horrek ez du kentzen, Erriberan eskaera eta borondatea bada, irakaskuntzan euskarazko aukera hori bultzatzea eta garatzea. Baina ez gaitezen muturretara joan. Batzuek 1986ko legea lurralde osorako elebitasuna bermatuko lukeen beste lege batez ordeztu nahi dute, eta ni ez nator bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


Trumpek Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Vasagårdeko eguzki-harriak

Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Trumpek berriz esan du palestinarrak Gazatik kanporatu behar direla: “Zergatik nahiko lukete itzuli?”

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.


Paralelismoak eta distantziak

Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]


Martxoak 23 talde armatuak aldebakarreko su etena iragarri du Kongon

Gobernuarekin negoziatu gabe iragarri du erabakia talde armatuak, "arrazoi humanitarioengatik" dela argudiatuta. Joan den astean herrialdeko Goma hiria bereganatu zuten matxinoek, eta, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 900 hildako baino gehiago eragin dituzte hiri... [+]


Muga-zergen mehatxuarekin, Trumpen esanetara ipini dira Mexiko eta Kanada

Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.


2025-02-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Su hartuko ote du Txinak eraiki nahi duen munduko presarik handienak?

Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]


Eguneraketa berriak daude