Blog-ak: Interneteko bitakoren iraultza


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Adituen iritziz, Interneti dagokionez 2004. urtea weblog edo blog delakoen urtea izan zen. Bloga Interneten jartzen den dietario pertsonala da, bitakora. Edonork sor dezake bere bloga eta bertan nahi duenari buruz idatz dezake. Irakurtzea gogoko duenak literaturari buruz egingo du berba, musika maite duenak musikari buruz, informatikariak teknologia berriez, komikizale amorratuak komikiez, bidaiatzea atsegin duenak bisitatutako lekuez, nazioarteko gaietan aditua den kazetariak egoera sozio-politikoaz, unibertsitateko ikasleak bere irakasleez, parrandazale amorratuak asteburuko komeriez... Bakoitzak nahi duen edukia paratuko du bere bitakoran: eguneroko gorabeherak, barrenak jaten dizkioten gogoetak, gai konkretuen inguruko iritziak, hedabideetan agertzen diren albisteen iruzkinak eta abar.

Beste herrialde batzuekin -Galizia eta Kataluniarekin, adibidez- alderatuz, Euskal Herrian oraindik atzeratu xamar gabiltzan arren, estilo askotariko blogak sortu dira azkenaldian, baita euskaraz ere. Horietako bat Jabi Zabalaren Sarean.com bloga da. Gorlizko kazetari eta web editoreak azaldu digunez, bere helburua internautei informatikari buruzko aholkuak ematea da eta web gune, joera eta fenomeno interesgarriak nabarmentzea. Alegia, "internauta euskaldunen sareko ibilerak ganorazkoak eta baliagarriak izan daitezen laguntzea". Zabalaren iritziz, blogek abantaila ugari eskaintzen dituzte euren artikulu, iritzi, gomendio, bitxikeria, esperientzia eta abarrak zabaldu nahi dituzten lagunentzat, berehala, abian jarri eta editatzeko errazak eta merkeak baitira. "Idazten dakien edonork agerkari txukuna egin dezake", diosku.

Irakurriko ote du jendeak nire bloga?

Blogger edo blog egileen helburuetako bat irakurleen erantzunak jasotzea da, interaktibitatea bultzatzea. Eta horixe da, hain juxtu, buruan biraka dabilkien galdera: «Erabiltzaileek irakurriko ote dituzte nik idatzitakoak? Eta hizpide dudan gaiaz euren iritzia helaraziko ote dute?». Kezka hau are handiagoa da euskaraz idazten dutenen artean. Igor Leturiak bere blogan idatzi berri duenez, ez du mezu askorik jasotzeko itxaropenik, eta monoblog bihur daitekeela dio. Berak esandakoak erantzun dezente jaso ditu. Blogger euskaldunek azpimarratzen dutenez, euskaraz nabigatzen duen internauta gutxi dago, eta are gutxiago dira blogak irakurtzen dituztenak. Eta zer esanik ez parte hartzera animatzen direnen kopuruaz. Jabi Zabalak ere azken hilabeteotan buruan antzeko gogoetak darabiltzala esan digu. "Aspaldion internauta euskaldunen topaleku bilakatutako Sustatun horren eragina igarri duten irudipena dut, artikulugile eta iruzkingile fin batzuk buru-belarri dabiltzalako orain, nor bere bitakoran. Bestalde, bitakora horiek guztiak monologo bilakatzen direla dirudi, bakoitzak irakurle eta iruzkin gutxiago dutelako". Dena den, aurrera jarraitzeak merezi duela diote. "Zuk idatzitakoa berria, polemikoa edo bitxia bada, hori irakurriko dute batzuek, idatzi horretarako lotura jarriko dute, jendeak hori irakurriko du eta feedback-a somatuko da iruzkinetan".

Jabi Zabala bat omen dator Josu Landak Euskarazko Kazetaritza Kongresuan esandakoarekin: "Euskarazko hitzaldi batean agian lau entzule baino ez dira agertuko baina nork daki, beharbada hor gerora garrantzitsua bilakatuko den beste zerbaiten hazia egon daiteke. Hemen ezin dugu zenbaki hutsetan pentsatu, erdaldunentzat erridikuluak liratekeen kopuruetan mugitzen garelako, baina gure hizkuntzarentzat ezinbestekoa da besteetan sortzen diren joera garrantzitsu horiek gurean ere isla edukitzea, kopuruz xumea bada ere. Euskarazko bitakorak sortzeak merezi ez duela pentsatzen duenak, finean, euskara galdutzat ematen du".

Kazetaritza egiteko modua aldatu dute

Kazetaritzara blogek aldaketa handiak ekarri dituztela diote adituek, eta aurrerantzean ere ekarriko dituztela. Edonork jarri dezake abian bloga eta munduan zehar gertatzen diren gauzei buruz hitz egin, kazetari izan ala ez. Hedabide tradizionalen erabiltzaileek informazioa jaso eta zabaltzeko tresnak eskuragarri dituzte eta edukien sortzaile bilakatu dira. Edonor izan daiteke kazetari.

Gainera, irakurleek eskertzen duten zerbait eskaintzen dute: ikuspegi kritikoa. Blogen atzean enpresa handirik ez dagoenez, ohiko hedabideek ezagutarazten ez duten informazioa zabaldu ohi dute, sarri albistea jazo den lekutik bertatik. Jabi Zabalaren hitzetan, "kazetarioi komunikabideko zuzendaritzak zer esango duen beldurrik gabe idazteko aukera ematen digu bitakora batek, nahi dugun gaia aukeratuta eta nahi dugun beste luzatuz". Albisteak ikuspegi subjektiboz idatzi ohi dira eta emozio eta sentipenek tarte berezia dute. Irakurleei, ordea, ez zaie axola. Badakite blog batean zer topatuko duten eta, gainera, badakite ustez objektiboak diren hedabide handiak ere errealitatean hala ez direla. Bitakoren arrakastaren ispilu dira, adibidez, New York edo Madrilgo atentatuei, Prestige itsasontziaren hondoratzeari nahiz Irakeko Gerrari buruzko albiste, irudi, iritzi eta zuzeneko lekukotasunak jaso dituzten guneak. Blog ugari tragedia hurbiletik bizi duten internautek jarri dituzte abian, baina badira bertan izan diren militarrek edota euren hedabideetan esan ez dituztenak aireratzeko irrikitan dauden kazetariek sortutakoak ere. Bitakorak errealitatea bere osotasunean jasotzeko ezinbesteko informazio iturri bilakatu dira kasu horietan, eta hedabide nagusiek kontuan hartu beharreko elementu.

Euskarazko blog batzuk
Eibar.org elkarteak euskarazko hainbat blog bildu dituen komunitatea -www.eibar.org/blogak- sortu du. Hona hemen blog batzuen izenak eta horien egileak: Ingelesen hilerria -Luistxo Fernandez, Code & Syntax-eko proiektu arduraduna-, Egunen harian -Xabier Mendiguren Elizegi, idazlea-, Dantzing -Oier Araolaza, dantzaria-, Lagun batek esan dit lagun batek esan diola (Julen Gabiria, idazlea), e-gor blog -Igor Leturia, informatikaria- eta Prospectiva -Eneko Astigarraga, Deustuko Unibertsitateko irakaslea-.

Horiez gain, baina, euskarazko blog gehiago dago. Bakar batzuk aipatzearren:

- Sustatu: www.sustatu.com
(bitakora kolektiboa)
- Gaztelumendi.org: www.gaztelumendi.org
(Patxi Gaztelumendi)
- Faroa: http://faroa.blogspot.com
(Joxe Aranzabal)
- Filoblogia: http://filoblogia.blogspot.com/
- Telezaborra: http://blogs.ya.com/telezaborra
- Barnemuinetan: http://barnemuinetan.eu.hn.org/
- AmodioBlog: www.amodioblog.tk/

Nora jo dezake bloga sortu nahi duenak?
Gure bitakora abian jartzeko biderik errazena blogger.com doako zerbitzarian izena ematea dela esan digu Jabi Zabalak, minutu gutxiren buruan bitakora martxan izango baitugu. Zerbitzariak gure bloga bertan sareratzen utziko digu eta hura arduratuko da bitakoraren alderdi teknikoaz. Blogen munduan murgildu berri direnentzako aukera ona da, bitakoraren funtzioen eta itxuraren kontrol osoa ez izan arren, maneiatzeko tresnarik errazena delako. Itxura moldatu eta aukera berriak gehitzeko, berriz, WordPress, Plone edo Movable Type moduko kudeaketa sistema bat instalatu beharko dugu, baina hori korapilotsuagoa da. Badira instalazioa eginda eskainiko diguten beste zerbitzu batzuk ere, blogthing.com edo berriemaile.com kasu.
Code & Sintax enpresak, bestalde, Coreblog software libreko erreminta euskaratu du Eibar.org elkarterako eta hura erabiliz hainbat blog sortu dituzte jada. Inork elkarteko bazkide egin eta blog propioa sortu nahi izanez gero, arduradunekin harremanetan jarri eta kontseilu moduko batek erabakiko du bloga abian jartzerik baduen ala ez. Era berean, kontseilu horrek gainbegiratzen ditu martxan dauden blogak.

Blogintzaren egoera
Pew Internet & American Life Project-ek 2004ko azaroan Amerikako Estatu Batuetan burututako The state of blogging izeneko ikerketaren arabera, otsailetik urte amaierara bitartean blogak irakurtzen zituzten internet erabiltzaileen kopurua %58 igo zen, %17tik %27ra. Alegia, urte amaieran 32 milioi estatubatuarrek irakurri ohi zituzten blogak. Internet erabiltzaileen %12ak, gainera, noiz edo noiz blog batean parte hartu du, gai baten inguruko iritzia emanez nahiz albiste bat sareratuz. Dena den, AEBetako internauten %62k ez omen daki oraindik blog bat zer den.


Azkenak
2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


Eguneraketa berriak daude