Zuhaitzen etxea


2021eko uztailaren 19an

Euskal Herriko 173 zuhaitz espezie bildu ditu Imanol Artola, Zumarragan bizi den Zegamako semeak. 15 urte egin ditu basozain Deba Garaian, eta zazpi urtez aritu zen enbor zatiak biltzen han-hemenka. 2002az geroztik Egurraren Interpretazio Zentroan daude ikusgai. Interpretazio zentroa Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri zuen, basozainen ehungarren urteurrena ospatzeko.

Artolaren hasierako ideia, espezie berak ilargi bakoitzarekin moztuta zer alde egiten zuen aztertzeko bilduma egitea omen zen. Baina behin, Arrasaten, ezagutzen ez zuen espezie arraro bat aurkitu zuen erorita, utzitako baserri baten atarian. Baserriko nagusiak inguruak garbitu behar zituela eta, Cuningamia hura moto zerrarekin moztu, eta sutarako utzi behar zuten. Artolak gogoratzen duenez, «pena handia eman zidan, agian Gipuzkoan ez zela horrelako beste bat egongo pentsatuta, eta enbor haren zati bat gorde nuen. Eta pikatu egin nintzen. Harekin hasi, eta geratu gabe jarraitu nuen museoko 173 piezak osatu arte».

Museoan bereiz daitezke zuhaitzen azal, hosto, fruitu, usain eta hazi desberdinak, eta egurren erabilera anitzak. Bertako zuhaitzak -haritza, pagoa, urkia, altza, elorri zuria...- eta kanpotik etorritakoak -pinu intsinisa, erromatarrek ekarritako gaztainondoa, exotikoak...- ikus daitezke bertan.

Bakoitza zertarako

Zegamako Egurraren Interpretazio Zentroan, oso koalitate desberdineko egurrak ikus daitezke: beteatua, kolorea, usaina, gogortasuna... Nolakotasunaren arabera erabili izan da egur bakoitza tresna jakinak egiteko. Imanol Artolaren esanetan, Euskal Herrian hogei inguru zuhaitz motarekin bakarrik egin da lan, horregatik, museoan erakutsi nahi izan du beste herrialdeetan espezie gehiagori ere eman zaion erabilera. Hona batzuk:
- Elorri beltza: Patxarana
- Pinu larizioa: Zerrategi eta eraikuntzan
- Intsinis pinua: Papera eta altzariak
- Lergorria: Ebanisterian
- Haritz Amerikarra: Tonelak, artisautza
- Artelatz, alkornokea: Kortxoa. Kontatzen denez, kostaldean txakolina egiten hasi zirenean ekarri zuten artelatza, kortxoa bertan izateko. Baina klima mediterranearrekoa izaki, ez zen ongi egokitu. Hala ere, banaka batzuk geratu dira.
- Urritza: Saski, makila, barriken uztaiak
- Haritza: Kutxak
- Urkia: Kaikua. Esneari gusturik ematen ez diolako
- Ezkia: Infusioak, «tila».
- Tuliparbolak: Pianoak
- Virginiako Kaki: Txistua
- Likidanbarra: Kupelgintza
- Izei gorria: Stradivarius bibolinak
- Makal kanadarra: Zotzak eta poxpoloak
- Eukaliptoa: Papera, mangoak
- Banbu: Arrantzarako kainaberak
- Lizar gorria: Itsasontzien eskailera mailak
- Hego ipurua: Destilazio lehorrez, miera edo «cada» olioa lortzen da, antiseptikoa dena
- Lertxuna: Poxpoloak eta jostailuak. Zuria eta lehuna delako.
- Izei-zuria: Organo, bibolin, kitarrak
- Ipar Ipurua: Gyn edaria aromatizatzeko botatzen dira bere fruituak
- Mizpirondoa: Euskal makilak
- Udarondoa: Txirulak
Sutarako, haritza eta artea oso dira egokiak. Pinua, berriz, oso azkar erretzen da, gaztainondoak txinpartak ateratzen ditu eta pagoak zer ilargirekin mozten den alde handia egiten du.

Museoa bisitatzeko
- Andutza Baserria -

Asteburuetan:
- 11:00etatik 14:00etara
- 16:00etatik 19:00etara.

Astegunez:
Ikastetxeetako taldeak hartzen ditu.

Harremanetarako:
Zegamako Turismo Bulegoa
943802187

Cedrus atlantica glauca: 101 urteko ipurdia
Oñatiko Zugasti baserri aurretik ekarritako zuhaitz ipurdi ikaragarria dago Interpretazio Zentroko goiko solairuan. «Motozerrarekin moztu ezin genuenez, bi trontzalari aritu ziren, eta lanak izan zituzten!», oroitzen du Imanol Artolak. Industrialdea egiteko bota zuten zuhaitza, baina zuhaitzaren jatorriari jarraika, baserrikoen zuhaitz genealogikoa osatu zuen, eta sorpresa bikaina aurkitu: Altubetar bost anaiek Amerikara emigratu zuten, eta haietako bat aberastuta itzuli zen. Bere semeak aldatutakoa da zuhaitza.

Zuhaitzak noiz moztu
Orokorrean, negua da garai egokiena zuhaitzak mozteko, neguan gutxi izerditzen baitute, lozorroan egoten dira, gutxieneko kontsumoa eginaz. Baina gehiago zehaztuz, zein ilargirekin ebaki? Basozaleei galdezka, zerrenda hau osatu dute Interpretazio Zentroan. Ilargiak badu bere garrantzia, zuhaitza garaiz kanpo moztuz gero, egur urtsua jasoko dugu. Bertako arduradun Imanol Artolaren esanetan «asko galdu da jakintza hau. Egun, behar denero hartu motozerra, eta mozten dira zuhaitzak. Jada ez zaio ilargiari jaramonik egiten». Zerrategiak ez daude ilargiari begira, eta lehengo eran egitea ez da errentagarri. Artolak aitortzen du, zerrenda honek makina bat orduko eztabaida sortuko lukeela egungo baserritarren artean:
- Ilberrian
Urritza, Urkia eta Pagoa.
- Maiatzeko ilberrian
Altza eta erramua.
- Ilbeheran
Gorostia, Elorria, Gerezia, Lizarra, Gaztaina, Haritza, Sagarra, Udarea, Arana, Zumarra, Intxusa, Sahatsa, Hagina eta Akazia.
- Azaroko ilbeheran
Kaina.
- Neguko ilbeheran
Pinua.
- Ilgoran nahiz ilberrian
Zurzuria.

Nola gizentzen dute gerria zuhaitzek?
Enborrak barrutik kanporantz zabaltzen dira. Erretxina da egurrari bizia ematen diona, eta hazten duena. Enborretan atal hauek bereizten dira:
- Zurgihar: Zuhaitzaren sorrerako muina, enborraren zentroa.
- Zurgizen, duramen: Egur hila, erretxina pasatzen ez dena. Hau ez da gehiago hazten. Zati ilunena eta gogorrena da.
- Cambium: Egur bizia, erretxina pasatzen den zatia. Hau da zabaltzen ari dena.
- Azala: Defentsa, gaixotasunetatik babesten duena.

Enborraren eraztun bakoitzeko urte bat kontatuz, zuhaitzaren adina jakiten da. Era berean, norabidea ere igarri dezakegu: eraztunak hestuago daude elkarrengandik iparraldean, lasaiago hegoaldean.


Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude