Urtarrileko hostoak


2021eko uztailaren 28an

Mozkortuta

erri honetan optimista dena, mozkorra dago" esan zion Pablo Antoñanak ARGIA astekari honi orain hilabete batzuk. Herri honetan zioenean, ez dakigu Nafarroa edo Euskal Herria esan nahi zuen. Espainiaz ere ari zitekeen. Europaz edo munduaz. Berdin dio, berdin esan zezakeen-eta: "Mundu honetan optimista dena, mozkorra dago".
Voltaire-rek Kandido obran:
-"Zer arraio da optimismoa?», galdetu zuen Kakanbok.
-"Ai! -egin zuen aiene Kandidok-: Dena gaizki doanean ondo gaudela esateko barra-aldia edota seta-aldia da optimismoa".


Pultsuan

Pultsu-saio baten moduan ikus dezakegu iazko urte-bukaeratik honako euskal politika. Bi pultsulari saio betean, begiak esku korapilatuetan tinko, nork ahulezia erakutsiko, kolpe behin betikoa jo eta arerioari irabazteko. Baina hirugarren pultsulari batek ez du jokotik kanpo geratu nahi eta pultsularietako bat baztertu du »ikusle batzuk diote amarruz lortu zuela bazterketa; beste batzuek adimen zorrotzez». Pultsulari baztertuak ez du etsitzen: bere momentuaren zain dago, "denbora-kontua duk berriro pultsulari nagusia izatea" pentsatzen du. Bada laugarren pultsulari bat ere, lehen berebiziko indarra zuena, baina gaur oso ahulduta dabilena.
Gertatzen ari denaren eszenifikazio egokia izan daiteke.
Imajina ditzagun orain lau pultsulariak mahai batean musean ari direla. Elkar zaintzen ari dira, nork nolako kartak izango, nor ari den erronka hutsean asmatu nahirik, nork noren keinua harrapatuko… Ez da inor inorekin fidatzen, baten hitzaren atzean zer ezkutatzen den asmatu nahi dute beste hiruek.
Baina jokoa ez dela errenta dela entzuten aspertuta gaudenok, gehiago aspertzen gaitu azken hogeita bost urteotako amarruzko eszenifikazio beti berak.
Ez dakit berak entretenitzen diren.
Gu, gogaituta gauzkate.


Harriaren arrazoiak

Harri batek daraman inskripzio moduko bati buruzko ipuina. Zer esan nahi ote du inskripzioak, nor zen inskripzioa zizelkatzen aritu zena, zergatik hautatu zuen harria eta ez beste material bat... Eta, oroz gainetik, ikuspuntua: harria da galdera horiek guztiak egiten dituena. Harriak kontatu egingo digu inskripzioa zizelkatzen zioten garaian zer pentsatzen zuen zizelkatzailearen jardun artistiko edo dena delakoari buruz, inskripzioaz, bere azalean gertatzen ari den pixkanakako metamorfosiaz...
Harriak bere arrazoiak dituela liokeen hipotesia onartu eta harriaren arrazoia entzun eta ulertu.
Harri batek daraman inskripzio moduko bati buruzko ipuina litzateke, politikariek sekula irakurriko ez luketena.


Hiru igel daude

Hiru igel daude ibai ertzeko putzu txiki batean. Pozik zeuden hiruak, harik eta behi eder bat ikusi duten arte ibaiaren beste aldean.
-Zein ederra den!- esan du igeletako batek inbidiaz, eta fabula ezaguneko igela bezala, hor hasi da arnasa hartu eta puztu, arnasa hartu eta puztu, behiaren neurrikoa izatera heldu nahi baitu. Ezaguna da fabularen bukaera: arnasari arnasa, azkenean igela lehertu egingo da. Plof!
-Nik ez dut behi zikin horrek edandako uretan ibili nahi! Kutsatu egingo ninduke! -dio bigarren igelak. Eta ibaitik aparteko putzu txiki batera joan da bertan plisti-plasta ibiltzeko. Eta, egarritutakoan, korritzen ez duen uretik edaten du.
Zer egingo ote du hirugarren igelak? Ez dakit. Dakidana da hori dela euskal kulturak egin behar duen galdera. Gure kulturak ezin du kultura hegemonikoak imitatzeko amets zoroz jardun, berehala lehertuko luke-eta, plof!, buru-buztanik gabeko lehiatu nahi horrek. Gure kulturak ezin du, ezta ere, historiaren zangetako putzuren batean plisti-plasta xaloan gelditu bertan goxo eginez.
Probintziakeria gainditu nahi nuke, metropoliak periferiari eragiten dion kaiku-lotsa gainetik kendu, zolda sorbaldatik kentzen den bezala. Zein da, ordea, nire metropolia? Madrilera edo Parisera begiratu nahi ez dudanez, non daukat nire erreferentea? Non egosten da gure debate literarioa, non hartzen dira erabakiak, non dago gure kultura, non gure zentraltasuna?


Tximeletarena

Goiz-albarekin jaio eta ilunabarrarekin hiltzen den tximeletarentzat gauak ez du existitzen. (Jose Saramago)


Rulfo, Pedro Páramo, elipsia

Pedro Páramok, berrogeita hamar urte. Eta irakurleok ezin dugu imajinatu literatura obra hori gabe, zaila egiten zaigu sinestea literaturak orain berrogeita hamar urte arte ez zuela Pedro Páramorik -euskal bertsioa orain lauzpabost urtekoa da, Juan Garziak egina-. Haurrek telebistarik gabeko garairik imajinatu ezin dutenean bezalakoxea da gure harridura konturatzean oraintsu arte jendeak Rulforik gabe betetzen zuela bere imajinazioaren ganbara, Rulforik gabe irakasten zitzaiola zer zen elipsia.
Perpausa ulertzeko beharrezko ez diren elementu bat edo gehiago kentzeari deitzen dio hiztegiak elipsia, baina hori baino askoz gehiago da Rulfok darabilen elisioaren teknika: esan ere esango nuke elipsia bera dela Pedro Páramo eleberriaren metafora tematiko nagusia eta, agian, bakarra. Rulforen testua eredugarria da elipsia gramatikalei dagokienez, baina ez da elipsi gramatikaletara mugatzen. Ezta mugatzen lotura kausalen omisiora, denborazko linearen hausketara edo istorioan zehar dauden jauzietara ere.
Rulforenean horiek guztiak badaude ere, Rulforen elipsia haratago doa: elementu denborarik gabeek »ametsek, mitoek, sineskeriek, erritoek, pertzepzio mistikoek…» berebiziko eragina dute giza bizitzaren kondizio fisiko denborazkoan eta eragin hori muga jakinik gabeko eremu lanbrotsu batean gertatzen da. Horra Pedro Páramoren eremua, horra Rulfok begien aurrean jartzen digun mundu beti aldakor bezain betikoa; iragarpenezko ametsez betea; mozkorraldietako sukar-ametsez eta eldarnio erotikoez gainezkatua.
Baina ohiko horni linguistikoek eta literarioek Rulfori ez diote balio eremu horretan ibiltzeko. Eremua nolako, horniak ere halako. Horri zor zaio testuaren lakonismoa. Horregatik esandakoaren eta esan gabe utzitakoaren artean hainbeste eremu eta hain zabalak: gutxirekin asko, laburrean luze, azal ustean sendo esanak betetzen du liburua.
Pedro Páramok, berrogeita hamar urte. Eta, hala ere, ezin dut burutik kendu literatura, literatura denetik Pedro Páramo beti hor egon dela…


Noiz jaioko

- Testuaren aitzakia: Ramon Serrasek Zarautzen egindako argazki erakusketa. Argazkilari talde batek Pasaian erakutsitako Begiradak izenekoa-.
Argazkilariak ez du topografo edo biologo edo turista batengandik bereiziko lukeen ageriko ezer. Argazkia ateratzen ikusi duenak nekez pentsatuko du ekintza artistiko baten lekuko izan dela. Baina horra emaitza: ezdeusa zirudien zernahi hark, errebelatua izan denean, zeinu baten indarra hartu du, belarrak harlauzen arteko zirrikituetatik gora egiten duen bezala hartu ere. Argazkia gauzatu arte deus ez zenak argazkian erakusten ditu bere egitate artistikoaren ezaugarri zehatzenak: forma, kolore, konposaketa, kokapena. Inoiz agertuko ez diren gorabehera infinitu dago, eta horietako bat zitekeen argazkia ere argazkilariak egitatea eman izan ez balio: argazkilariari esker pasatu da aukera soil bat ez izatetik izatera; argazkilariak erabaki du ezer ez zena zeinu eta sorkuntza bihurtzea; argazkilariak eraiki du paisaia bera baino haratagoko pasaia bateko erreferentzia hori.
Horixe baita argazkilariak lortu ahal izan duen ezohiko irakasbidea: mundua ez da munduan ageri diren gauzen sorta soilik; mundua bada isiltasun erabatekoan murgildurik egon arren, noiz gauzatuko zain dauden gauzen multzoa ere.


Azkenak
“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


Eguneraketa berriak daude