Ongi etorri, berandu


2021eko uztailaren 19an

Urte asko pasa ditugu baomendatorka. Alegia gure Euskal Herri honetako gatazkaren konponbidea bazetorrela errepikatzen. Eta behin eta berriz zapuztu zaizkigu ametsak.

Oraingoan berriro ere badatorrela pentsatu nahi dugu. Herri xehearen neke eta nazka faltarengatik ez da geratuko. Gatazka hainbestetan luzatzen ahalegindu diren gehienak ere konturatu direla ematen du. Nahikoa da, baina, hari mutur bat aske geratzea berriro gure gogoak hondoa jo dezan. Eta giroa areago ustel dadin.

Ez dago dudarik: berandu dator konponbidea. Nire ustez oso berandu. Ongi etorri izan bedi, berandu bada ere.

* * * *

Historiagile batzuk diote bizi irauteko modurik seguruena horixe dela: berandu ibiltzea. Adibide garbiena Eliza Katolikoa omen da. Ez kondoirik, ez Ibarretxe Planik, ez emakume apaizik, ez homosexualik, ez eutanasiarik... Berrikuntza usainik duen guztiari ez eta ez. Eta hara zenbat mendetan mantendu den tinko, bereari eutsiz.

Diote euskal kulturak ere berantiar izateko joera izan duela. Hizkuntzan argi azaltzen dela hori. Hitz asko mantendu dituelako euskarak, gaztelaniatik hartuta eta honek aspaldi galduak: komuna, patrikera... Eta ohituretan, pentsamoldetan ere antzeko zerbait.

Ez nator bat horrekin. Berandu dabilena beti galtzaile. Eta, besterik ezean, oraingo berandu ibiltzeari konformidadea eman behar badiogu ere, uste dut badela momentua aurre hartzeko joera batzuk lantzen has gaitezen.

* * * *

Eman dezagun baietz. Gure herriaren kontu politikoak bideratzen hasten direla eta nola halako normaltasunez abiatzen direla. Eginkizun izugarriak izango ditu euskalgintzak. Hain joan dira lotuta politika eta kulturgintza gurean. Hanka baten faltan kili-kolo geratuko zaigu aulkia. Ezin jarri ahal izango dugu gainean.
Zein izango da hanka berria? Dudarik gabe itxaropenez, bizi pozez, argitasunez, samurtasunez, erakargarritasun sentimentalez osatu beharko dugu. Bide pozgarriak, itxaropentsuak, ireki beharko ditu euskarak eta gure kulturak, etorkizunik izango badu. Ez dago besterik.

* * * *

Adibide bat. Joandakoan Trikitraka Trikitron Euskal Telebistaren programa grabatzen Barañainen izan ginen. Urte gutxitan era harrigarrian hazi eta zabaldu den Iruña ondoko herrian. Auditorio ederra dute, seiehun eta piku lagunentzat. Bi programa grabatu genituen bi egunetan, ohi bezala. Bietan antzokia goraino beteta, sarrerak agortuta eta jende gehiago eskean mesedez eta arren sartzen uzteko. Leku askotan gertatzen zaigu antzeko zerbait: Zumarragan, Andoainen, Donostian, Bilbon, Basaurin, Gasteizen... Alde ederra dago, ordea. Hura Nafarroa da, agintariek aspalditxotik euskararekin borroka latza duten herrialdea. Propaganda ofizialaren eta geure akatsen ondorioz, askok euskaltzaleak banpiro itxuran ikusten gaituzten lurraldea.

Programa amaieran haur asko hurbiltzen zaigu. Oso momentu ederrak izaten dira, haurtxo haien begiradek eta irribarreek ekartzen duten energia guztiz berritzailea baita. Gurasoak ere hurreratzen dira.

Hauetako batek, Aralarren topatua ninduen joandako San Migel egunean eta, berak eskatuta, semearentzako autografoa eman nion, txistu ikaslea baita. Hura buruan eta esker onez, grabazioa amaituta, haurra ekarri zuen eszenatokira ezagut nezan eta erregalia ekarri zidan: berak zuzentzen duen Nafarroako elkarte bateko -Halakozaleen elkartea- buletina. Pozik eta harro erregalatu zidan, ea zer irizten nion aldizkaritxo horri galdetuz.

Etxerakoan begiratu nuen liburuska. Kolore ederrak, txukuna, zaindua eta... goitik behera gaztelaniaz. Honela hasten zen aurreneko artikulua: Dice un refrán muy español...

Harrituta geratu nintzen. Aralarren euskaraz ez jakiteagatik barkamena eskatu zidan... semea ikastolan eta txistua ikasten zuen... gure telebista programara horren pozik etorri zen... pertsona hori al zen aldizkari hartako zuzendaria? Bai, bera zen. Eta harro gainera.

Iritzia esateko deitu nion. Ez zitzaidala egokia iruditzen Nafarroa osoko elkarte baten buletinean dena gaztelaniaz izatea. Eta zur eta lur geratu zen. Ez baitzen konturatu. Burutik ez zitzaion pasa ere egin. Inork ez dio orain arte ezer esan. Aztoratuta, azkenean bota zidan: «Es que lo vuestro es distinto». Ez nuen ulertu. Baina konprenitzen dudala uste dut -desberdinak baitira ulertzea eta konprenitzea-.

* * * *

Berandu ibili gara politika kontuetan. Arlo teknikoan eta zientifikoan ere bai. Ekonomikoetan zer esanik ez. Baina psikosoziologian erlojua geldituta daukagu aspalditxotik.

Euskal kulturak aurre hartu behar du bizi pozaren kontuetan.


ASTEKARIA
2005eko otsailaren 06a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude