Sagardoa: Baserriko edaria negozio


2007ko otsailaren 21ean
Sagardogintza Euskal Herrian aspaldiko gastronomia ohitura izanik ere, baserriari eta familia egiturari estu lotuta egon da orain dela gutxi arte. Betidanik egin izan da sagardoa gure herrian eta gehienetan etxeko kontsumorako egin izan da. Azken hogeita hamar urteotan, ordea, edale asko hurbildu dira sagardora; sagardoa upategian bertan edateko ohitura handitu egin da, eta horren ondorioz, sagardotegiek egokitu egin behar izan dituzte egoitzak jende uholdeak jasotzeko eta horien sagardo egarria asetzeko.

Osasungintzatik neurri zorrotzak

Sagardotegien ekoizpena handitzen joan da urtetik urtera. Alde batetik, sagardoa txotxetik edatera hurbiltzen den jendea gero eta gehiago da, eta bestetik, gero eta sagardo gehiago botilaratzen da. Horrez gainera, azken urteotan sagardotegi asko sortu dira. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publiko Sailean kezka sortu zen ekoizpen handi horren atzean hutsuneak ikusten zituztelako prozesuaren antolaketa fisikoari dagokionez; elaborazioko prozesua ordenatzeko beharra ikusi zuten.

1999an osasungintzaren baimena berritzeko beharra ikusi zuten, eta hala plangintza bat egin zuten industria mota guztiarentzako. Plangintza hori Araudi Europar batean oinarrituta dago, Elikagaien Higiene Araudi Nagusia alegia; Araudi hori Erkidego bakoitzak egokitu egiten du.

Mikel Azpiri Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko Saileko kidea da, Elikagaien Unitate Kontroleko arduradun hain zuzen ere. Azpiriren esanetan, sagardotegi guztiek ez dute prozesua berdin antolatuta eta beraz, "ekoizpenean parte hartzen duten elementuak ekoizpenaren eta sagardotegi bakoitzaren ezaugarrien arabera antolatzeko beharra ikusi genuen".

Osasungintza sailetik oinarrizko baldintza batzuk eskatu zaizkie sagardotegiei. Sagardoa egiteko prozesuaren zati batzuk ondo bereizita eduki behar dituzte:
- sagarra garbitzeko lekua
- sagardoa estutzeko dolarea edo prentsa
- sagardoa hartzitzen den upategia
- sagardoa botilaratzen den tokia
- biltegia

Horrez gainera, komunak ere aparte eduki beharra dute.

"Kasu askotan elkarrengandik fisikoki gertuegi zeuzkaten prozesuko atal horiek; horregatik, horma batez, edota besterik gabe, distantzia minimo baten bidez banandu beharra zeuzkaten", dio Mikel Azpirik. "Horrez gain, batzuek sagardoa beraiek botilaratzen dute eta botilaratzeko makinak horma batekin bananduta, beste lokal batean egon behar du. Garrantzitsua da sagarra garbitzeko tokia eta botilaratzeko lekua beste prozesuengandik bereizita egotea, bi pauso horiek baitira prozesuko parterik zikinenak".

Osasun Saileko arduradunak uste du, ordea, sagardoa ez dela produktu arriskutsua osasunarentzako, hartzidura prozesua izan duen edaria delako, eta beraz, kutsakorrak izan daitezkeen osagaiak ezabatu egiten direlako prozesu horretan.

Tresneria eta ekipamendu berrietan inbertsioa

Sagardoaren ekoizpena handitzen ari da urtetik urtera. Sagardotegietako jabeek eraldaketa asko egin behar izan dituzte sagardotegietan, bai upategian bertan bai sagardoa egiteko prozesuan bertan, araudia betetzeko beharrak eraginda hein handi batean.

Sagardoa egiteko erabiltzen duten tresnerian inbertsio handiak egin behar izan dituzte; hala, egurretik altzairu herdoilgaitzezko tresnak erabiltzera pasa dira. Mikel Azpiriren esanetan "prentsa neumatikoak jarri dituzte eta baita altzairuzko upelak ere. Horrekin garbitasuna hobeto kontrolatzea eta mantentzea lortzen dute. Egin duten eraldaketa garrantzitsuetako bat sagarra garbitzeko sistemak dira; garai batean askok ez zuten sagarra garbitzen, baina guztiek egiten dute. Eta hori osasungintzari lotuta garrantzitsua da, produktu hori kontsumitzaileak edan egiten baitu".

Horrez gainera, sagardo egarriz etorritako bezero horientzat jateko lekuak atondu behar izan dituzte; garai batean ukuiluetan zituzten jantokiak, animaliengandik gertu sarritan.

Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza Sailak eta Foru Aldundiek diru-laguntzak eman dizkiete sagardogileei legera egokitu ahal izateko egindako inbertsio eta eraldaketa horiek ordaintzeko.

Osasungintzaren kontrola

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publiko sailak ikuskapenak egiten ditu aldian-aldian. Elikagai guztiekin egiten den lana da. Produktuak oinarrizko osasun baldintzak betetzen dituela ziurtatzea da ikuskapen horien helburua. Jaurlaritzako teknikariak sagardotegira joaten dira sagardoaren lagin bat hartzera eta gero lagin hori analizatu egiten da laborategian. Laborategian, alde batetik, sulfitoak aztertzen dira, antioxidatzaileak, alegia. Neurrian erabilita dauden begiratzen da. Bestetik, patulina aztertzen da. Patulina lizuna eta legamiak sortzen dituen toxina da. Horrek erakusten du sagarraren kalitatea. Hartzidurarekin, ordea, patulina murriztu egiten da.

Sagardoarekin hitzordua

Bost hilabete eskasetan Euskal Herriko sagardotegiak jendez betetzen dira sagardo berria, urte horretako sagardoa dastatzeko asmoz. Hortik aurrera, ordea, askorentzat sagardoa ez da existitzen. Eta horixe da hain zuzen ere sagardogileek bultzatu nahi dutena; botilako sagardoa bultzatu nahi dute sagardogileek. Hortxe dago gaur egungo sagardogileen erronka. Bezeroak ez du oraindik ohitura handirik sagardoa edateko otorduetatik kanpo. Esate baterako, Asturiaseko toki batzuetan oso ohikoa da sagardoarekin poteatzea.

Txotx garaiarekin batera hasten da botilako sagardoa saltzen. Beraz, sagardogileak botilako sagardoa erosten duten bezeroei ere harrera egin behar die: dendak eta supermerkatuak, jatetxeak eta etxeak. Hor hasten da botilaratze prozesua.
Joxe Angel Gaztañaga, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Presidentea: «Mentalitate enpresariala behar da sagardogileen artean»
Andoaingo Gaztañaga sagardotegian azkeneko ukituak ematen ari dira sagardo denboraldiari ongi etorria emateko. Sagardoa jada kupeletan dago; orain, lau hilabetetan zehar sagardotegi honetara hurbilduko diren ehunka dastatzaileak hartzeko tokia atontzen ari da Joxe Angel Gaztañaga sagardozalea. Duela urtebetetik hona, ordea, sagardotegiko lanez gain Gipuzkoako hirurogeita lau sagardogileen lana koordinatzeko ardura ere badu.

Nola dator aurtengo sagardo denboraldia?



Aurtengo denboraldian bertako sagarrak izango du lekua, aspaldiko sagarrik onena izan da bertakoa. Kantitateari dagokionez sagar asko izan da, bost milioi eta erditik gora sagar; sagardo ekoizpenaren erdia egin da bertako sagarrarekin. Aurten sagar gazi gehiago izan da; beraz, aurtengo sagardoak garraztasunari eutsiko dio.

Zer dela eta aurten bertako sagar gehiago?



Azken urteotan sagar landare asko landatu da eta orain puri-purian daude sagarrondo horiek. Gipuzkoako Goierri aldean landatu da asko. Sagar landarearen loraldi garaia oso garrantzitsua da; aurten loraldian ondo polinizatu dute landareek. Giroak ere lagundu du, giro ona eta freskoa izan da, euriarekin eta bero handirik gabe.

Kanpotik ere ekartzen da sagarra, ezta? Nondik?



Bai noski. Hemengo sagarrarekin ezin daiteke une honetan horrenbeste sagardo litro egin, eta horregatik, kanpotik ekarri beharra dago sagarra. Aurten Frantziatik, Normandiatik, Bretainiatik eta Galiziatik ekarri da sagarra. Eremu horietatik kanpo, Txekiatik ere zeozer etorri da.

Zenbat sagardo litro daude prest upategietan?



Urtetik urtera zertxobait igotzen da sagardo kantitatea. Aurten bederatzi milioi eta hamar milioi eta erdi litro artean egongo da. Botilaren salmenta igotzen ari da pixkanaka, eta ondorioz, ekoizpena ere handitu beharrean gara sagardozaleak. Sagardoa txotxetik edateko ohiturak ere jarraitzen du, jende asko etortzen da oraindik ere sagardotegietara, baina lasaiago.

Lehengo baserriak egitura enpresarial handi bilakatzen ari dira...



Garapena handia izan da eta izaten ari da. Kontuan izan behar da sagardogintza baserri girotik datorrela, sagardogile gehienak baserritarrak izan direla lehenago; enpresariaren kontzeptu hori zabaltzen ari bada ere, nik uste dut oraindik mentalitate enpresarialaren beharra dagoela. Sagardotegiak gaur egun enpresa txikiak bezala dira, osasungintza aldetik exigentziak daude eta horrek guztiak lanak erosotzeko beharra ekarri du. Azken finean, honek guztiak produktuari bere garrantzia ematen dio, produktuak irudi bat hartzen du.

Sagardogile txikientzat lekurik izango al da?



Sagardogile txikia kalitatean oinarritzen bada, lekua izango du. Generoa ondo erabili beharra dago. Sagardoa egiteko prozesua ondo eramanez gero eta ondo botilaratuz gero, produktu ona aterako da. Gaur egun teknika berriak eta tresna onak daude.

Zer diozu kalitatea adierazteko izendapenen bat erabiltzeari buruz?



Kalitatea gero eta gehiago lantzen ari gara, bide onetik goaz, kalitate oneko sagardoa egiten da hemen; baina kalitate horrek, gure sagardoak, irudia behar du. Jatorrizko izendapen edota kalitate ikur batek indar handia, irudi ona emango lioke sagardoari. Horrez gainera, lehengaia hemengoa izateari inportantzia eman behar zaio, baina zaila da ekoizpen osoa hemengoarekin egitea. Egia esan, oraindik ez dakigu hemengo sagarrarekin bakarrik eginda sagardoak ze zapore izango lukeen. Nik uste dut nahastutako sagarrarekin egindako sagardoak berme gehiago duela. Une honetan txotxa eta botila, biak dira salmenta. Irudi ona eginez gero, txotxeko salmenta ere ona izan daiteke. Marketing ona egitea behar da.


Oso ohikoa da koadrila eta lagun taldeetan sagardotegi bat egitea urtean. Sagardotegia ez al da askotan festa egiteko gune bihurtzen?



Bai, halaxe da. Txotxak, ordea, ez luke festa bat izan behar, sagardoa dastatzeko momentua baizik. Sagardotegira datorrena upategira dator, urteko sagardoa probatzera dator. Urtarrilean sagardoa oraindik mikatz samarra egoten da. Otsailetik aurrera sagardoak zapore hobea izaten du.

Hala ere sagardo botilaren prezioa ez da oso altua... Ez al genuke gehiago ordaindu behar botilagatik?



Prezioak kalitatearekin du lotura. Kalitateak markatzen du prezioa. Orain denok sagardoa egiten dugu, produktu bat, mailaketarik gabea, eta prezioa ere oso dibertsifikatua da. Prezioa bere tokian jartzeko garaia etorriko da.

Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude