argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2007ko otsailaren 21a

ETA eta Espainiako Gobernuaren arteko balizko elkarrizketei buruz entzun ahal izan diren hitz esanguratsuenetakoak gaur egun Zaragozako alkate den Juan Alberto Bellochenak izan dira; hitzei interes berezia ematen dio Felipe Gonzalezen azken Gobernuan Belloch Barne eta Justizia ministroa izan zela aldi berean. Bere ustez, bere garaian Perez Esquivel eta Mayor Orejarenean Juan Maria Uriarte ETArekin hitz egiteko baliatu baziren, gaur egun ere Gobernuak badu zeregin horretan aritzeko pertsona bat.