Las Cañaseko hezegunea: Txorien erreinua

  • Vianaren magalean, bazen aintzira natural bat. XVI. mendean, bertako bizilagun batek aginduta zulatzen hasi ziren, inguruko lurrak ureztatzeko urtegia sortzeko. Geroztik, gizakien erabileraren menpe egon da. Bertako ur eta lurrak, laborantza, ehiztarien topaleku eta eraikuntzarako helburu izan dira. 1987. urtean, garrantzi ekologikoaz oharturik, Natur Erreserba izendatu zuen Nafarroako Gobernuak. 1990ean, Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuen sarean sartu zen. Handik sei urtera, Ramsar Hitzarmenaren arabera, nazioarteko garrantzia duten hezeguneen zerrendan sartu zuten, batez ere uretako hegaztien habitat moduan. Pitillaseko hezegunearekin batera, Nafarroako garrantzitsuenetakoa da.

2021eko uztailaren 16an

Beste behin, hegaztien bizileku eta atseden guneak inbaditzen ibili gara. Honelako ekosistemetan bizitzera moldatuak dauden bizidunek, ezin dute beste inon bizi. Batzuk bertan bizi dira urte osoan. Beste askok berriz, izugarrizko esfortzua egiten dute migrazio garaian eta beharrezko dute elikatu eta deskantsatzeko habitat egokia. Espezie hauen iraupena segurtatzeko derrigorrezkoa da euren habitat diren ingurune hezeak babestea.

Bertara iristeko, Vianatik Logroñora doan N-111 errepidea hartu behar dugu. Viana herritik 2 kilometro ingurura, ezkerrera seinalea ikusiko dugu. Berehala, aparkalekura iritsiko gara. Aparkalekuaren gainaldean dago "El Bordon" behatokia. Urtegiak, 99,6 hektarea ditu. 5-6 metro sakoneko bi arrotan banatzen da. Ur emari handienak, Kodes-eko mendilerrotik eta Ebro ibaiaren ezkerraldetik datozenak dira.

Gatz punttua duen ura

Aintzirak ez itsasora ez ibaietara irteerarik ez duten urez osatutako urmael txikia du jatorri. Inguruko mendikateetatik neguan eroritako euri urak, udako tenperatura altuetan lurruntzen dira. Sedimentuetako gatzak, pixkanaka bertan kontzentratzen doaz. Ur gazikarak dituelako nabarmentzen da Las Cañaseko urtegia.

Behatoki euskaraduna eta galbiderik gabeko ibilbidea

Urtegia zein hegaztiak ikusiteko, behatokia da lekurik aproposena. Bertan teleskopioak, informazio panelak, gidak, eta nahi adina informazio eskuratu ahal izango dugu. Kanpo aldean, arbel handi bat dago egunean zehar ikusi diren espezieen zerrendarekin. Pitillasen ez bezala, euskarak badu lekurik aintzira honetan. Nahiz informazio panelak eta zenbait material gaztelania hutsean egon, ikus entzuneko emankizuna eta bisita gidatuak euskaraz entzun ditzakegu.

Ibilbidea bakarra da, urtegia inguratzen duena. Laburra eta galbiderik gabekoa da. Behatokitik hasi eta seinalea jarraitzea besterik ez dugu egin behar. Donejakue bidea ere bertatik pasatzen da, beraz ez da harritzekoa erromesen bat edo besterekin gurutzatzea.

Nekazal lurrak eta aintzirako landareak

Ibilbidearen alde batera, landa lurrak ditugu. Urtegia aspalditik erabiltzen da nekazal lurrak ureztatzeko. Ibilbidearen beste aldera berriz, hezegunearen mugarri, tamarizak ditugu. Uretarantz inguratuta, hurrengo landare zerrenda ihiek osatzen dute. Jarraian, uraren kontra-kontra dagoen urtegiko landare nagusia, lezkadia da. Bertan babestu eta habia egiten dute hainbat eta hainbat hegaztik.

Txoriak, Las Cañaseko biztanleak

Hasieran ia ezinezkoa da hegaztirik ikustea airean ez bada, baina urtegiaren hego aldera inguratzen garenean, isilik ibiliz gero, erraza da bat edo beste ikustea. Nafarroako amiltxori kolonia nagusi bakarra aintzira honetan dago. Hau izan zen arrazoi nagusietako bat, Ramsar Hezeguneen Zerrendan sartzeko. Baina amiltxoria ez da inguru hauetara hurbiltzen den espezie habiagile bakarra. Lertxun gorria, lertxuntxoa, txori zezen arrunta, uroiloa... Eta urte osoan zehar bertan bizi direnak ere ez dira gutxi: hegaberak, murgilari arrunta, ubarroia, ahate mokozabala, basahatea, lertxun hauskara... hezeguneetara loturiko espezieak dira guztiak. Las Cañaseko urtegia hegazti dibertsitate handiak bereizten du. Udaberrian, Ingurumen saileko biologoek errolda egiten dute habiak kontatuaz.

Halako batean, mahasti eta lezkadietan barrena, arrantza gunera iritsiko gara. Zatitxo horretan arrantza baimendua dago. Ezkerraldera begiratuz gero berriz, Logroñoko industrialdea topatuko dugu parez pare. Badirudi hegaztiak nolabait ohitu direla bertako zarata eta isurketekin bizitzera. Kasu honetan ere hegaztien etsai nagusia gizakia da. Basurdea eta azeriak ere egiten diete kalterik, batez ere habia egiteko leku diren lezkadiak zapaltzen dituztelako. Hala ere, hegaztien populazioak gora egin du azken urteotan. Nahiz hartu diren babes neurriak ez behar adinakoak izan, ahaleginak merezi izan du.

Laster batean, berriz ere aparkalekura iritsiko gara. Ibilbidea labur samarra egin bazaigu, Viana aldera joan gaitezke, bidean Cuevas ermita bisitatuaz.

Amiltxoria, hezeguneko protagonista
Ingurune hezeetako harraparia da amiltxoria (Nycticorax nycticorax), lertxunen taldekoa eta gautarra. Egunez, lezkadi eta ibai bazterretako sahats eta tamarizen artean ezkutatuta egoten da, baina ikus erraza da habia egiteko edo migrazio garaian. Hori bai, bateren bat inguruan dabilela ohartuz gero, burua gorantz zuzendu eta geldi-geldi egoten da arriskua pasa arte. Egunsenti eta ilunsentian, piztu egiten da. Burua eta bizkar aldea beltzak ditu, hego eta isatsa grisa eta bekoki eta sabelaldea berriz, zuri-zuriak. 65 zentimetro luze eta hegotik hegora 105-112 zentimetrokoak izaten dira. Ar eta eme helduak berdinak dira itxuraz. Morfologiaz urrun dago beste lertxunetatik, lepo, moko eta zango laburrak baititu. Landaretza itxi eta zuhaitzetako adarren artean hobeki ibiltzeko moldaerak dira. 800 gramoko hegazti mardul honek ibilera xelebrea du. Zango bat mugitzerako orduan errezelo handiarekin ibiltzen da. Mokoa sendoa, ehizarako aproposa. Begiak gorri, dirudienez, gauerako moldatzeko. Behin helduak direnean, bizpahiru luma zuri hazten zaizkie buruan, araldirako apaingarri. Kantua berriz, ez da oso erakargarria, beleen tankerako orro zakarra erabiltzen du. Kolonietan bizi eta intsektu, krustazeo, molusku, arrain eta ugaztun txikiez elikatzen dira. Habia, adaxkez osatutako plataformekin osatzen du sahats eta tamarizetan edo lezkaditan lezkak tolestuaz. Habia egiterako orduan gainontzeko lertxunek baino ganora gehiago agertzen dute, sendoagoak, sakon eta jantziagoak egiten baitituzte. Arrautzak, 2-4 bitarte, urdin-berdexkak dira. Habia arrak egiten du eta txitatze eta elikatze lanak, ar zein emeek burutzen dituzte.

Lurrean zein airean ederki moldatzen da. Migratzailea izanik, negua Afrikan igarotzen dute Europako populazioek. Abuztu inguruan hasten dute bidaia luze hori eta martxo aldera iparralderantz etortzen dira ugaltzera. Hegaztietan goiztiarrenetakoak dira. Euskal Herrian espezie urria den hau, azken urteotan Vianatik Tuterarainoko Ebro ibaiaren erriberan kokatzen hasi da. Inguruko baldintzekiko hain espezie sentibera izanik, bere bizi iraupena ez dugu berehalakoan ziurtatuta izango.

Behatokiko ordutegia
TELEFONOA: 616463450

Udaberria (Martxoak 1/Uztailak 15)
Astegunez itxita, taldeei izan ezik.
Asteburuetan irekita:
10:00-14:00etara
16:00-19:00etara

Uda (Uztailak 16/Irailak 15)
Astelehen goizez itxita
Gainerakoan irekita:
10:00-14:00etara
17:00-20:00etara

Udazken-negua (Irailak 16/Otsailak 28)
Astegunez itxita, taldeei izan ezik.
Asteburuetan irekita:
10:00-14:00etara
16:00-18:00etara


Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude