Hilketak, suizidioak, satanismoa... Heavy metalaren bazter ilunak

  • Bortizkeria sustatzea, deabrua gurtzera deitzea, nork bere burua hiltzera bultzatzea heavy musikari gauza asko leporatu izan zaio. Eta egia esan, talde askok irudi hori bultzatu dute, euren abestien hitzetan mezu satanikoak emanez eta odola ardatz duten ikuskizunak eskainiz. Jose Manuel Duran bizkaitarrak, arakatu ostean, denetik dagoela aurkitu du. Hala ere, sarritan, gehienetan ez esatearren, marketing kontu hutsa besterik ez da.

2021eko uztailaren 28an
heavy metalak ospe txarra dauka, nonbait. Batetik, erritmo azkarrak, soinu gogorrak, musikari eta jarraitzaile askoren itxurak… ez dute gehiegi lagundu "guraso arduratsuek" beren seme-alaben gustuko musika mota horretaz iritzi onik eduki dezaten. Bestetik, abesti askoren hitzek salaketa ugari jaso dute »baita judizialak ere», entzulea ekintza bortitzak egitera bultzatzen zutelakoan. Hala, hainbat heavy abeslari epaituak izan dira »gutxi batzuk epaitegietan, askoz gehiago komunikabideetan», euren kantaren batek hilketa, suizidioa, hilobi profanatzea edo eliza bati su ematea eragin duelakoan, besteak beste.

Jose Manuel Duran SEIPeko (Sociedad Española de Investigaciones Parapsicológicas) kideak »bera ere musika mota horren jarraitzailea da, bide batez esateko», gaiari heltzea erabaki du, eta liburu bat idazten dabil honetaz guztiaz. "Heavyari, oro har »diosku», gauza asko leporatu zaio: satanismoaren aldeko mezuak ematea, eliza eta hilobitan lapurtzeko deia egitea edota norbait hiltzera zein nork bere buruaz beste egitera butzatzea. Izan ere, nor edo nor hil duten nerabe askok aldarrikatu dute musikak behartu dituela hala egitera, eta beren burua hil duten zenbait gazteren gurasoek rock izarrak salatu dituzte euren seme-alaben heriotzaren erantzuletzat".

Duranen ustez, salaketok ez daukate ez hanka ez bururik: "Hasteko, ‘inkisidore berriek’ »hala esaten diet nik» musika orobat salatzen dute, eta hori ez da zuzena, salaketak zehatz egin behar direlako. Bestetik, talde askori satanikoak izatea egotzi diete, baina euren ibilbideak, euren abestien hitzak, euren adierazpenak... aztertzea besterik ez dago hori horrela ez dela konturatzeko".

Itxura hutsa

Ikerlari bizkaitarraren esanetan, urtetan zehar irudi satanikoa eman duten talde eta abeslari askok »Alice Cooper, Ozzy Osbourne, Venom…» onartu dute, gerora, disko gehiago saltzeko baino ez dutela egin. "Motley Crue taldearen abesti gehienek, esaterako, emakumeez dihardute. Disko bakarrean egin zuten berba deabruaz, eta huraxe izan zen euren ibilbide osoan gehien saldutakoa. Horrek azalduko luke zergatik erabiltzen diren horrelako gaiak heavy musikan".

Jose Manuel Duranen ustez, norberak egiten duenaren errua ezin zaio musikari bota. "Musikariek ez dute inor bere buruaz beste egitera bultzatzen; baina odolarekin jolastea gustatzen zaie, diskoak saltzen laguntzen dielako". Nolanahi ere, Duranek onartu egiten du idazten ari den liburuan, heavya arriskutsua izan daitekeela, musikariek, jende aurrean agertzeko orduan, kontu handiagoa eduki beharko luketen heinean. "Askorentzat jainkoak dira. Deabruzale eta odolzaletzat agertzen badira jarraitzaileen aurrean asmatutako irudia izan arren nerabe asko prest egongo da horixe bera egiteko. Izan ere, behin baino gehiagotan gertatu da".
Abestiak, errugabe ala errudun?

Ezin esan, ikerlari bizkaitarraren aburuz, abesti jakin batek hilketa edo suizidio baten errua daukanik. Beste kontu bat da zer nolako eragina eduki dezaketen abesti batzuek aurrez arazoak zeuzkan norbaitengan. "Adibidez, bazegoen bere kontzertuetan hildako ardi eta txerrien buruak zerabiltzan talde bat, eta emakume bat torturatu eta hiltzeko itxurak egiten zituen beste bat. Pentsa nola eragin diezaiokeen horrek »edo zenbait abestiren hitzek», dagoeneko oso oreka psikologiko sendoa ez daukanari. Arazoak dauzkaten beste batzuk, berriz, hitzok erakarrita hurbiltzen dira musika mota horretara".

Baina, abesti batean botatako mezuak pertsona arrunt bati eragin al diezaioke, bere burua edo aldamenekoa hil nahi izateraino? "Psikologoek esan beharko lukete hori »dio Duranek». Dena dela, nik ezagutu ditudan pertsona batzuek esan didatenez, inoiz inor hil behar balute Rammstein taldea entzuten zuten bitartean egingo lukete, aditzen dutenean erasokor sentitzen direlako". Hala ere, aurkako adibidea ere ezagutu du SEIPekoak: "Alegia, aldarte txarrean daudela Rammstein entzun eta lasaitzen direnak. Horrek esan gura du gaitza ez dagoela musikan, norberarengan baizik".

Parental advisory, estatubatuar garbizalekeriak sortutako ikurra
1985ean, Parents Music Resource Center (PMRC) elkartea jaio zen AEBetan. Sortzailea Tipper Gore izan zen, urte batzuk geroago presidenteorde izatera iritsi zen eta Bushen aurka hauteskundeak galdu zituen Al Goreren emaztea. Tipper Gorek Prince abeslariaren Purple Rain diskoa erosi zion hamabi urteko alabari, eta abestietako batek -Darling Nikki izenekoak, hain justu- masturbazioaz hitz egiten zuela esan zion alabak amari.

Gorek gaia ikertzea erabaki zuen. Horretarako, AEBetako Kongresuko eta Senatuko beste kide batzuen emazteekin elkartu zen, Washintongo 17 emazteak izenaz ezagutu zen taldetxoa sortuz. Hortik aterako zen PMRC. Rock musikaren letretan sexuaz, alkoholaz, drogez edo bortizkeriaz egiten ziren aipamenen aurka borrokatzea zen helburua. Elkartea jaio eta hilabete gutxira, Senatua bera ikerketa egiten hasi zen. Hura burutu zutenerako, ordea, RIAA delakoak »Recording Industry Association of America» onartua zeukan Parental Advisory zioen txarteltxoa itsastea PMRCk ezarritako baldintzak betetzen zituzten diskoen azaletan. Hau da, gurasoei ohartarazten zitzaien bertako abesti batzuen berbak adinez beherakoentzat egokiak ez zirela. Baina ondorioa PMRCk nahi zuenaren guztiz bestelakoa izan zen: ohartxoa zeukaten diskoak barra-barra saltzen ziren.

Kanpaina hartan, PMRCk hamabost abestik osatutako zerrenda argitaratu zuen, eredu gisa. Hamabost abesti haietatik, bederatzi sexuari buruzko aipamenengatik sartu zituzten zerrendan, eta beste bina bortizkeriaren alde jarduteagatik, drogak eta alkohola hartzera bultzatzeagatik eta okultismoaren inguruko aipamenak egiteagatik. PMRCren helburu nagusia, izan ere, "lizunkeriari" aurre egitea zen.

Black metal, deabruzale zintzoen musika
Oro har, heavy talde askok ematen duten irudi satanikoa marketing hutsa dela dio Jose Manuel Duranek. Baina ez beti. Black metal izeneko mugimenduan, berbarako, benetako militante sataniko asko topa daitezke. "Baina horrek ez du esan nahi deabruaren omenezko hilketarik eta halakorik egiten dutenik, e!", nabarmendu du Duranek. "Bitxia bada ere, heavya salatzen dutenak ahaztu egiten dira black metal taldeez, ia ezezagunak direlako. Nahiago dute milaka jarraitzaile dauzkatenak jomugan ipini".

Black metala heavy metaletik sortutako hamaika adarretako bat da. Gehienetan, adar horiek musikaren abiadura are gehiago azkartuz eta hitzak gogortuz sortu dira, eta black metala ez da salbuespena. Adituen ustez, heavyaren azpitalde hau 1981ean agertu zen, Venom taldearen lehen diskoarekin batera. Hurrengo urtean, bigarren diskoa atera zuten: Black metal. Horrek eman zion izena, hain justu, mugimendu osoari.

Musika oso gogorra da, ia doinurik gabekoa, eta abeslariek ahots guturalez kantatzen dute. Gaiak, normalean, deabrua, hilketak, mutilazioak eta halakoak izaten dira. Diskoen azalak odol festak izaten dira, eta kontzertuak ikuskizun gore paregabeak. "Talde askok -azaldu digu Jose Manuel Duranek- euren burua mutilatzeko plantak egiten dituzte kontzertzuetan. Gezurra da, baina gero jarraitzaile batzuek benetan egiten dute". Blood Red Thorne taldearen disko batek nork bere buruaz beste egiteko kit bat zekarren opari; beste talde batek bateria jolea banketxe batean sartzen eta lau lagun hiltzen ikus zitekeen bideo bat banatu zuen diskoarekin batera. Antza, bateria jole horrek askotan adierazi du mundu hau utzi aurretik hamar pertsona benetan hil nahi lituzkeela. Bortxaketa egitera bultzatzeaz salatua Cradle of Filth taldeko kideek, berriz, euren buruen argazkiak egin zituzten, bakoitza modu desberdin batean beren buruaz beste egiten agertuz.

Duranen berbetan, emandako adibideak desatseginak dira oso, baina ez besterik. Hala ere, Europa iparraldeko herrialdeetako black metal talde batzuk benetako zenbait gertakari odoltsuren protagonistak izan ziren 80ko hamarkadaren erdian. Suizidioak, eliza erreketak… Garai hartako zenbait musikari euren kideak hiltzera iritsi ziren. Jose Manuel Duranek dioenez, gertaera haiek oso bazterreko kontua izan ziren.

... eta ez bakarrik heavy metalean
Heavya jotzen duten taldeak ez dira deabruarekin harremanetan ibiltzea edota abestien hitzetan mezu ezkutu "desegokiak" sartzea leporatu zaien bakarrak. Jose Manuel Duranek azaldu digunez, Shakirak, Xuxak, Patricia Manterolak, Madonnak, Mecanok, Abbak, Luis Miguelek edota Las Ketchup direlakoek ere tankera horretako salaketak jaso dituzte. Asereje ospetsua, esate baterako, debekatu egin zuten Hondurasen. Baina horretarako asmazio ugari egin behar izan zuten abestiaren hitzetatik abiatuta, askotan heavy talde batzuekin egin duten bezalaxe". Hala lortzen da, Duranek dioenez, Aserejeren berbek euren baitan heresiaren eta deabruaren aldeko mezua gordetzen dutela aldarrikatzea.


Azkenak
2024-12-12 | Nicolas Goñi
Plastiko kutsadurari buruzko gailurraren porrotak kudeaezin bihurtu dezake

Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]


2024-12-12 | Leire Ibar
Osakidetzako oposizioen filtrazioen ikerketa errudunik gabe itxi du epaileak

Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.


Kalitatezko hezkuntzaren aldeko eserialdia egin dute Iruñeko Hezkuntza Departamentuaren sarreran

Arratsaldeko lehen orduetan, 14:30ak aldera, Nafarroako ikastetxe publikoetako 30en bat langile sartu dira Iruñeko Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan eta sarreran eserialdia egin dute. Lehen ekintza gisa planteatu dute eta, adierazi dutenez, honen bidez... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
“Kanal bat, hizkuntza bat” logika gainditzeko eskatu diote ETBri

Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]


Jaja Wachukuk ez zuen lo hartu

New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]


Europako datu zentro handienetakoa Araban: zein dago proiektuaren atzean?

Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


2024-12-12 | Irutxuloko Hitza
Nola egin aurre arrazakeriari kazetaritzatik?

Irutxuloko Hitzak asteartean parte hartu zuen Hordago - El Saltok antolatutako mahai inguruan, Hibai Arbide, Lucia Mbomio, Xalba Ramirez eta Miriam Najibi kazetariekin.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Espainiako enpresarik handienetan, zuzendari exekutiboen soldata batez bestekoa baino 118 aldiz handiagoa da

Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia... [+]


2024-12-12 | Leire Ibar
Palestinarekin elkartasunez, McDonald’s berriari boikota egitera deituko dute Santutxun

Abenduaren 13an mobilizazioa antolatu dute Santutxun (Bilbo), enpresa amerikarra palestinarren aurkako genozidioaren parte dela salatzeko. Auzoko kideek azpimarratu dute ez dutela nahi auzoan sarraskiari sostengua ematen dion enpresa multinazionalik.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Greba abiatu dute Uberreko langileek Bizkaian, gutxieneko soldata baino gehiago kobratzeko

Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


Eguneraketa berriak daude