Haize errotak polemika iturri EAEn

  • Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroaren maila berean ez izan arren, parke eolikoei buruzko zenbait proiektutan murgilduta dago. Pixkanaka-pixkanaka, nahiz eta herritarren oposizioak hainbat arazo sorrarazi, dagoeneko hiru parke martxan daude bere lur-eremuan eta urte honetan bertan beste bi eraikitzea posible izan daiteke, baldin eta martxan dauden auziek sortutako eragozpenak gainditzen badira. EAEk 510 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du 2010. urtera arte; ordurako, parke eolikook 654 megawatt ekoiztu beharko dituzte urtez urte.

2021eko uztailaren 16an
Nafarroako Energia berriztagarrien plan aitzindarietatik urrun samar, EAEk ere baditu energia berdeen erabilerarako hainbat proiektu. Proiektuok energia eolikoaren erabilera aztertzen dute batez ere, energia mota honen ustiapena bultzatu eta beste batzuenganako dependentzia gutxitzeko. Hiru dira dagoeneko martxan dauden parke eolikoak: Elgea eta Urkilla Araban eta Oiz Bizkaian. Urte honetan zehar, zenbait auzik eratutako arazoak konpondu eta gainditzen badira, bi parke eoliko berri eraikitzen hasiko dira: Badaia Araban eta Ordunte Bizkaian.

Azpiegitura horiek Eusko Jaurlaritzako energia berriztagarrien planaren zutabeak dira, egungo eskaera energetikoaren %4 2010. urterako %12ra igotzeko estrategien oinarria. Proiektu eolikoez gain, Gasteizko gobernuak beste energia berriztagarri mota batzuen erabilera ere sustatu nahi du, biomasa eta zentral hidroelektrikoak, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak duela lau urte egindako plan sektorialak hamabi kokaleku aurreikusi zituen. Orain, ordea, sailak jakinarazi duenez, ezin zehatz liteke zenbat eraikiko diren. Ana Aguirre Industria sailburuak iragan udan adierazitakoaren arabera, urte honetatik aurrera erabakiko da non kokatuko diren parke eoliko horien instalazioak.

Proiektu eoliko berrien kopurua potentziak baldintzatuko du. Egungo joerari jarraiki, parke eolikoen kopurua ahalik eta txikiena izatea lehenesten da, baina parkeok ahalik eta energia gehien sortzeko gaitasuna izango dute. Eusko Jaurlaritzaren helburua izaki, planta eolikoek guztira 654 megawatt (MW) ekoiztu beharko dituzte urtez urte 2010. urterako, eta horretarako 510 milioi euro inbertitu beharko dira urte horretara arte. Hortaz, azpimarratu beharra dago egun martxan dauden parke eolikoek ia 85 MW sortzen dituztela hiruren artean.

Egungo parkeak eta aurreikusitakoak

Gaur egun martxan dauden parke eolikoek honako ezaugarriak dituzte: Elgea eta Urkillako parkeek 100 aerosorgailu (edo haize-errota) baino gehiago dituzte 10 kilometroko lerroan, Aretxabaleta, Asparren, Barrundia, Donemiliaga, Eskoriatza eta Oñatiko udalerrien barruan. Guztira 62 MW inguru ekoizten dituzte. Oizekoak 35 aerosorgailu dauzka bost kilometroko lerroan Berriz, Mallabia, Markina-Xemein, Munitibar-Arbatzegi eta Gerrikaitzeko udalerri eta lur-eremuen barruan, eta 23 MW ekoizten ditu.

Beste bi parke eoliko, Badaia eta Ordunte, honezkero eraikuntza fasean egon beharko lirateke. Segituan ikusiko dugun bezala, arlo ezberdinetako arazoen ondorioz atzeratu dira proiektu horiek. Badaiakoak, Araban, 128 aerosorgailuren instalazioa aurreikusten du Erribera Goitia, Gasteiz, Iruña Oka eta Zuia udalerrietako 17,4 kilometrotan zehar. Kasu honetan, Arabako Foru Aldundiak parkea eteteko eskaera egin zuen: emandako arrazoien artean, aurreikusitako aerosorgailuek 110 metroko garaiera izango dute, Oiz eta Ordunteko 55 metroekin alderatuz. Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza negoziazioetan murgilduta daude, akordioren batera iritsi eta eraikitzeari ekiteko. Bizkaiko Ordunteko parke eolikoak bizi ditu arazo handienak: alde batetik, herritarrak aurka azaldu dira; bestetik, ez da adostasunik lortu Espainiako zein EAEko administrazio publiko batzuekin. Horren berri emango dugu aurrerago.

Eusko Jaurlaritzak behinik behin aurreikusi dituen parke eoliko berrien kokalekuak honakoak dira: Ganekogorta (20 aerosorgailu), Bizkaian, Alonsotegi, Gueñes eta Okondoko udalerrien barruan. Mandoegi (39 aerosorgailu), Gipuzkoan. Erreserba gisa, beharrezkoa baldin balitz aurreikusitako energia maila handitzea, badira Arkamo, Gazume, Kolometa, Iturrieta eta Arda-Arlabango Gurutzea bezalako kokaleku gehigarriak.

Herritarrak Ordunte eta Badaiako parkeen aurka

Eusko Jaurlaritzako Industria sailak Ordunte eta Badaiako parke eolikoen lanei ekin nahi die urte honen erdialdera. Egitasmo horrek, ordea, herritarren aurkako iritziak (talde ekologistak, sindikalak, instituzionalak zein udalak) proiektu horiengan eragin dituen oztopoak gainditu beharko ditu. Herritarren dozena bat talde eta eragile auzitegietara jotzeko prest daude Eusko Jaurlaritzak ez baldin badu Ordunteko plana bertan behera uzten. Hain zuzen ere, Gobernuak 30 milioi euroko inbertsioa eskatzen duten 50 haize-errota ezarri nahi ditu Ordunte mendilerroan, Bizkaia eta Burgos arteko mugan. Horren ondorioz, herritar talde euskaldun eta burgostar ugari proiektu eolikoaren aurka azaldu dira. Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiak berak ere parkearen eraikuntza etetea eskatu du. Izan ere, erabilera publiko eta ingurumen inpaktuaren aldeko txostenak gaitzetsi ditu, parkearen aurkako adierazpenak egin dituzten talde ekologista eta herritarren arrazoi berdinak emanez.

Proiektuaren aurka azaldu diren taldeen artean Burgoseko Villasana de Menako udala dago, Ordunteko mendilerroaren magalean kokatua. Inguru horretarako aurreikusitako 57 haize-errotetatik 14 bere udal eremuaren barruan kokatuko direla alegatzen du. Udal horretaz gain, beste hainbat talde ekologistak eta EHNE sindikatuak alegazio gehiago aurkeztu dituzte. Horien arabera, mehatxatutako espezieen euskal katalogoan ageri diren 23 landare-espezie aurki litezke bertan eta gainera, proiekturako egindako ingurumen inpaktuaren ikerketan ageri diren akatsak salatu dituzte. Hala ere, txostenak landaredi eta faunaren aurkako ondorio larriak aurreikusten ditu.

Ordunteko proiektuak Oizkoak baino bi aldiz haize-errota gehiago biltzen ditu. Era berean, potentzia ere bikoitza izango da, kasik 49MW lortzeko beste. Horri esker 120.000 biztanleren urteko elektrizitate horniketa burutuko litzateke, Eolicas de Euskadi enpresa-sustatzailearen estimazioei jarraiki (Iberdrola eta Ente Vasco de la Energia, EVEk erdibana gidatutako sozietatea).

Badaiako proiektu eolikoaren kasuan ere desadostasun herritar eta instituzionala dago. Arabako Foru Aldundiak berak ere parke berriko lanak etetea pentsatu zuen joan den urte bukaeran eta Eusko Jaurlaritzarekin hartu-emanetan ibili da akordioren bat lortzeko.

Gamesa, munduko buru negozio eolikoan
Haizearen negozioak, Euskal Herrian zein munduan, onuradun argi bat dauka: Gamesa enpresa multinazional euskalduna. Multinazional aeronautikoa izateaz gain, multinazional eolikoa ere bada. Mundu mailako aerosorgailu ekoizleen artean hirugarrena da hain zuzen. Hamabi lantegi dauzka Espainiako Estatuan zehar sakabanatuta, palak, pala-eusgailuak, palak egiteko moldeak, biderkagailuak eta dorreak egiteko. Aerosorgailuaren muntaiaz gain, mantentze-kontratua eskaintzen die bere bezeroei. Delegazio komertzialak dauzka Frantzian, Italian, Grezian, Portugalen eta Brasilen eta zentro bana irekitzea aurreikusten du AEBetan eta Alemanian. 2.150 pertsonako langileria daukan multinazional honen fakturazioa %30 igo da azken urteetan. 2004. urtea oso onuragarria izan da negozio eolikoarentzat, 100 milioi euroko irabazi garbiak izan baititu enpresak eta 105 milioi eurokoak espero ditu 2005. urterako.
Gamesa Taldearen kapitala honakoen artean banatuta dago: IBV Korporazioa (Iberdrola eta BBVA arteko jabetza erdibana) %31,8rekin; Nefinsa (Serratosa familiaren jabetza) %21,2rekin eta Retos Operativos XXI, %2,7rekin. Beste guztia, %44,3, Burtsan dabil.

Energia berriztagarrien bidea
Duela urtebete Bizkaiko lehen parke eolikoak, Oiz mendikoak, elektrizitatea ekoizteari ekin zionetik "Energia Berriztagarrien bidea" deritzon ekimena abian da. Bidea energia horien sekretuak plazaratzean datza. Oizko parkearen kasuan, honezkero badira milaka pertsona, gehienak hezkuntza-zentroetakoak, parkera hurbildu direnak. Eolicas de Euskadi taldeak eta Lea-Artibaiko Udalen Mankomunitateak antolatuta, bisitaren lehen geltokia Plazakolako minizentral hidraulikoan dago, Markinan. Instalazio horrek uraren indarra erabiltzen du 200 kilowatio inguru ekoizteko. Energia berriztagarrien bideko hurrengo geldiunea Ansotegui Hotelean dago; bertan, erabiltzen den uraren %80 eguzki-plaka bidez berotzen da. Azkenik, Oiz mendira hurbiltzen dira bisitariak, aerosorgailu bat gertutik ezagutu eta bere funtzionamenduaren nondik norakoen berri izateko.

Ekologistek parke eoliko batzuen eraikuntzaren aurka ematen dituzten arrazoien artean, honako hau ageri da: hegaztiek aerosorgailuekin talka egiten dute. Eolicas de Euskadik gai horren inguruan egindako txosten baten arabera, tamaina ertain edo handiko bi hegazti baino ez dira hil 2004. urtearen lehen sei hilabeteetan. Plataforma ekologistek adierazi dutenez, aldiz, urteak behar dira hegaztiek beldurra gal diezaieten aerosorgailuei. Bestalde, azeriek edo beste harrapari batzuek zentral eolikoekin talka egindako beste hegazti batzuen hondarrak desagerrarazi ahal izan dituzte. Azkenik, Europako zenbait txostenek ziurtatzen dutenaren arabera, agertzen den hegazti gorpuko benetan zazpi hegazti hiltzen direla baiezta liteke.


Azkenak
2025-02-13 | Axier Lopez
Balea eta izurde sarraskiaren aurkako boikota

Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]


2025-02-13 | Gedar
Errusiako gasa Europara itzuli da, TurkStream bidetik

Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Eguneraketa berriak daude