Euskararen bidaia lehen metrotik abiatuta


2021eko uztailaren 28an
Bilboko San inazio auzo erdaldun petoan, euskarak badauka bere gotorlekutxoa: Euskararen Etxea, Bilboko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ekimenez atondutako lau solairuko eraikina. Lehenengo solairu bietan Euskararen Interpretazio Zentroa dago, gu hona etortzearen zergatia, alegia; hirugarrenean, Euskal Idazleen Elkarteak, Mendebalde Kultura Alkarteak, Topaguneak eta, berriki, Euskal PEN Klubak daukate egoitza; laugarrenean, azkenik, Bizkaiko Ikastolen Federazioak egin du habia. Euskararen Etxea, zinez. San Inazion euskara inon bizi bada, hemen da.

Euskararen Interpretazio Zentroko beheko solairua tren geltoki baten antzera antolatuta dago. Harrera guneak, izan ere, halaxe dauka izena: Euskararen Geltokia. Bertan hartzen dira bai txartela »garai batean trenetan erabiltzen ziren txartel gogor horietakoa» bai bidaia egiteko behar diren oinarrizko argibideak. Behin trenera igota, bagoi bi aurkituko ditugu: Euskara, bat eta asko eta Atzo eta gaur.

Roland Isoird zentroko koordinatzaileak dioskunez, «lehenengo bagoi honetan euskarak, bakarra izanda ere, hainbat euskalki dituela azaltzen da». Alde batetik, Mithridates izeneko joko digitalak euskalkiak entzuteko aukera ematen du; bestetik, horman paratutako mapetan historian zehar egin diren euskalki sailkapen batzuk ikus daitezke, Louis-Lucien Bonapartek 1863an egindako ospetsu hartatik hasi eta orain gutxixeago Koldo Zuazok dezenteko arrakastaz proposatutakoraino. «Azkenik (dio Isoirdek), euskara batuak bai euskararen ofizialtasunean, bai irakaskuntzan eduki duen garrantzia azaltzen da».

Euskara mendez mende

Atzo eta gaur, bigarren bagoia, euskararen historiari buruzkoa da. Hizkuntzaren eremuak mendetan zehar nozitutako atzerakada adierazten duten ohiko mapak ikusi ahal izango ditu bisitariak. Euskararen jatorriaz eta ahaideez dakiguna »edo ez dakiguna» ere ematen da aditzera, hango eta hemengo hizkuntzekin leuzkakeen harremanei buruzko teoriak azalduz. Bagoiaren amaiera gaur egungo egoerari eskaini zaio. Hala, euskarak lurraldearen arabera dauzkan estatusak esplikatzen dira. Den-dena, panel hutsetan zein euskarri digitalean.

Informazioa, gutxi gorabehera, bere hizkuntzarenganako jakingura pittin bat daukan edozein euskaldunek dagoeneko ezagutzen duena da. Hortaz, Interpretazio Zentroa, batez ere, kanpotarrek ikus dezaten egin dela pentsa liteke. «Ezer ez dakitenentzako moduko azalpenak dira »uste du Roland Isoirdek», ulertzeko oso errazak, baina zentroa denei zuzenduta dago, baita bertokoei ere, zertxobait ikasiko dute-eta». Edonola ere, helburu nagusietako bat kanpotarrei euskara ezagutaraztea dela dio, «zelako hizkuntza daukagun, euskara nondik datorren… jakin dezaten». Hauxe da, Euskal Herri osoan irekitzen den era honetako lehen gunea.

Bigarren bagoia da tren honetako azkena, baina bisitaldia ez da amaitu, inondik inora. Trenetik jaitsita nasan sartuko gara, nola ez. Hantxe dago Plazaola, Interpretazio Zentroaren aldizkari digitala. Euskarak historian zehar emandako berriez hornitzen da Plazaola, eta ez dauka, hortaz, gaurkotasunarekin inongo loturarik. Isoirdek azaldu duenez, «aldizkariak sei hilabetean behin-edo berrituko ditugun zortzi orrialde dauzka; gehienbat kanpotarrentzat dago eginda, jakin dezaten zer diren bertsolariak, zein izan zen euskaraz idatzitako lehenengo liburua...».

Hizkuntza bidaiaria

Lehen solairuari eginiko bisitaldiak bidaiaren itxura hartu du, eta bukaera ere bidaia bati buruzkoa da. Euskarak munduan barrena egindakoa, hain justu. Mapa handi batean, munduko Euskal Etxe guztiak ageri dira, eta baita euskara irakasten duten atzerriko unibertsitateak ere. Gure hizkuntza ohiko mugetatik kanpo ibilitakoaren adierazle, azkenik, antzina Ternuara joaten ziren euskal arrantzaleek bertako toponimian nahiz hizkuntzan utzitako aztarnak erakusten ditu panel batek.

Amaitzeko, euskararen gaineko oinarrizko hamar ideia ematen dituen hamar minutuko bideoa eskaintzen da -bisitaldia hasi aurretik ere ikus daiteke, nahi izanez gero-, eta ondoren, ikasitako guztiari buruzko galderei erantzun dakieke, beste joko digital baten bidez. Bigarren solairura igotzeko tenorea iritsi da; han, bidaia askoz lasaiagoa izango da.

Euskarazko software guztia... edo ia

Bigarren solairuan Mediategia dago. Euskararen Interpetrazio Zentroko arduradunak orain arte euskaraz ekoiztu den software guztia batzen ahalegindu dira, eta lortutakoa bisitarien esku ipini dute. Mediategia, azken batean, mahai luzexka batzutan paratuta bederatzi ordenagailu dauzkan gela da, momentuz (asmoa daukate hemendik laburrera gauza gehiago eskaintzeko). Roland Isoirdek gogorarazi duenez, norberak begira dezake etxetik, www.euskararenetxea.net web gunean, zein programa dauden Mediategian. Gustukoa topatuz gero, hori bai, San Inazioraino txangoa egin behar, han baino ezin dira erabili-eta.

ç
Mithridates joko digitalak antzinako liburu bitik hartu du izena. Bata, Mithridates, de diferentiis linguarum, Conrad Gesner naturalista suitzarrak idatzi zuen 1555ean; bertan, hogeita bi hizkuntzatan Aita Gurea zelan esaten zen jaso zuen. Are mardulagoa izan zen Johann Christop Adelung eta Johann Severin Vater hizkuntzalari alemaniarrek 1806 eta 1817 artean argitaratutako Mithridates, oder Allgemeine Sprachenkunde, 500 hizkuntzatan bildu zuten-eta Aita Gurea. Tartean euskara ere bazen.
Euskararen Mithridates digitalak, berriz, hainbat esaldi »75 guztira» azpieuskalkietan nola esaten diren azaltzen digu, horretarako joko bat proposatuz: norberak asmatu behar du pantailan entzun daitekeen esaldia zein herriri dagokion, aukeran ematen direnen artetik. Euskararen aberastasunaren lekuko, hamabost herritako hizkerak agertzen dira Mithridatesen: bizkaierazko lau, gipuzkerazko beste horrenbeste, goi eta behe nafarrerako bina eta baztanera, zuberera, eta lapurterazko bana.
Gainera, Mithridatesek esaldi guztien idatzizko transkripzioa erakusten du, eta baita haien itzulpena ere euskara batura, gaztelaniara, frantsesera eta ingelesera. Gehiago jakin gura dutenentzat, esaldi bakoitzaren iruzkina eta euskalki guztien ezaugarri nagusiei buruzko informazioa ematen du jokoak halaber.


Azkenak
Greba eguna dute Ipar Euskal Herriko funtzio publikoan

Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik.


2024-12-05 | Leire Ibar
Durangoko Azokak ateak irekiko ditu ostegun honetan, ikasleen bisitarekin batera

Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako.


Zaku bete galdera iritsi dira Leizaran institutuko ikasleak Pape Niangen solasaldira

Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]


2024-12-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak ezarriko ote zaizkio unibertsitateko talentuari ere?

Ipar hemisferioan ikasturtea hastearekin batera izan ohi den albiste-zaparradan argitaratu zen duela astetxo batzuk: aspaldiko urteetan ez bezala, txinatar jatorriko ikasleak (275 milatik gora) ez dira jada ugarienak Estatu Batuetako unibertsitateetako atzerriko ikaslerian;... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-12-04 | Julene Flamarique
Autonomo faltsuen lan eredua aldatuko duela esan du Glovok, jabea epaitua izan baino egun bat lehenago

Sei urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete Oscar Pierreri langileen eskubideen aurkako hainbat delituengatik. Epaiketa asteartean izan da Bartzelonan, eta astelehenean iragarri du legearen pean kontratatuko dituela 15.000 rider. CGT sindikatuak “fiskaltzaren aurrean... [+]


2024-12-04 | Tere Maldonado
Biraka jarraitzen du gurpilak

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]


Ikusezin

Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]


Euskara mailu bat da

Neronek esan nezake, baina Macronek esan zuen. Frantses nazioa zatitzeko tresnak omen dira frantsesa estatu hizkuntza bilakatu baino lehenagotik ere exagonoan baziren hizkuntza horiek. Aitortu ordez Frantziak hizkuntza horietako hiztunak azpiratu, uniformizatu eta asimilatu egin... [+]


Materialismo histerikoa
Beteta

Bata bestea irentsiz gordetako azken galtzerdi parearen ondoren, ezin izan nuen kaxoia itxi. Horrela zegoen, gaizki itxita, bi astez jada, pijamena (pijamen tiraderan, oparitutako hiru izan ezik, ez dago pijamarik; “etxerako” kamiseta eta galtzaz beteta dago). Atera... [+]


Eguneraketa berriak daude