Xabinaitor heldu da


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskal superheroiak dauzkan dohainik berezienak adin guztietako poxpoliñak usaintzeko duen aparteko zentzumena, haien plazer iturri izateko mihia eta hankarteko hori beti harrizko arma-tiro-pun edukitzea dira. Usainaren ñabardura hutsarengatik, ziztuan igartzen dio emakumea euskalduna den ala ez ere. Eta haren lurrina usaintzeko, ez du premiazkorik gertu izatea ere, telebistako kableen barna eta irrati uhinetan zehar ere usain baitezake "poxpoliñen zaindariak". Gauzak horrela, hamaika egoera kritikoetatik atera ditu bizirik Xabinaitorrek arriskuan ikusitakoak. Hori bai, emakumeak behar dute izan, bestela jai baitute!

"Esaterako -zehazten du arazoa Patxi Gallegoren komikiko pertsonaietako batek-, kamioi batek A-8 autobidean kasik aurretik eraman zuen Elorrioko neska haren kasua: kamioiak ez zuen, ez, neska aurretik eraman, baina horretarako Xabinaitorrek, bere superbotereak medio, kamioia 'desbideratu' eta beste hiru kotxe eraman zituen aurretik: gidari guztiak gizonezkoak ziren; haietako bik bizia galdu zuten".

Euskal superheroiak ez du, beraz, oso prentsa ona gizonezkoen artean. Eta horregatik-edo, salbatzen dituen emakumezkoei nolabaiteko "tributu sexuala" kobratzen diela eta bortxaketen kontuak zabaltzen ari dira. Baina, zurrumurruak zurrumurru, emakumezkoak Xabinaitorrek salba ditzala eskaka ari omen dira.

Euskal arazoaren itzala

Halako arrakasta lortu aurretik, ordea, bereak eta bost jasana dugu "poxpoliñen zaindaria". Eta dena euskal arazoaren erruagatik! PNVista sutsua izaki aita, Sabino jarri zion izena bere haurrari, euskal nazionalismoaren aintzindariaren omenez. Eta horregatik txikitan entzun behar izan zituen isekak alde batera uzten baditugu ere, institutura iritsi eta bi triburekin egin zuen topo Sabino mutikoak: PNVistak eta HBruak. Berari gatazka politikoa batere axola ez arren, jarraitxuen estetika gustatu zitzaion gehiago »batik bat Atsegiñe izena zuen neska borrokalari batena». Harengatik haserretuko zitzaion aita, ordea, euskal gatazka etxe barruan bizi behar izana gertatu aurretik ere »PNVren banaketa, alegia: aita PNVkoa bezain sutsu egin baitzitzaion ama EAzale». Eta korapilo horietatik guztietatik askatzeko, agur esan zien ordurako Sabinotik Xabinora eta hortik Xabi soilik izatera iritsia zen gure gazteak, euskal neskei, lehenengo, eta Euskal Herria berari ere, geroxeago.

Agur horrez geroztik, emakume erdaldunekin baino ez zuen egin Xabik, harik eta zakila erabat lo gelditu zitzaion arte. Sei urte luzean ez eiakulaziorik, ez erekziorik ez zuela izan eta, depresioak jota, H homeopataren aurrean laguntza eske bukatu zuen.

Kariñe poxpolina

Patxi Gallegoren komikiak badu Xabinaitorrez bestelako pertsonaia nagusi bat ere: Kariñe, ezkontza batean aurreskua dantzatzen hasteko trantzean superheroiak bahituko duen emakumea. Euskal Filologia ikasi zuen Kariñek, gertaeren momentua iritsi arte, irakasle da Santutxuko ikastetxe batean. Guapotxuren batek klitoria laztandu, miazkatu eta beste egitea gustatuko litzaioke, baina oraindik ez du topatu hori egoki egingo dion inor, eta -egileak deskribatzen duen eran adierazteko- momentuz marruskatzaile trakets eta penetratzaile deportiboakaz konformatu behar izan dau. Aitor bere nobioarekin, alegia.

Bestelakoan ere, Kariñe ez dabil oso pozik. Geroz eta gehiago kostatzen zaio bere koadrilako jendeari entenditzea, garai batean hain iraultzaile agertu eta orain tradizioa jarraituz elizaz ezkontzen zaizkion lagunei, futbola hain gustuko duten gizon eta emakume lelotuei, berak dantza garaikidea nahiago duela orain jakin eta beren ezkontza eta omenaldietan aurreskue dantzatzera behartzen duten berberei. Gogaikarria da Kariñeren bizitza… Xabinaitor azalduko zaion arte. Nolakoa izango ote da hortik aurrera? Auskalo! Patxi Gallegok Pololoak 2: Poxpoliñaren bahiketa! komikia kaleratu arte zain egon beharko dugu horixe jakiteko.

Patxi Gallego, komikilaria: «Fikziozko istorioa da, geure buruaz barre pixka bat egiteko»
Prosa eta komiki atal hutsak nahasten dituen liburua da Pololoak 1. Poxpoliñen lurriña. Hizkuntzari dagokionean, berriz, euskara batua ez ezik, pertsonaia nongo euskalkiaren formak hango agertzen dira bertan. Patxi Gallego dugu komiki honen eta jarraituko dionaren egilea. Errenterian jaioa, 1973an. Arte Ederrak ikasi zituen, eta gaur egun institutu batean ari da lanean, irakasle gisa, "DBHko basapiztia horiek aguantatzen".

Zer dela-eta bururatu zitzaizun helduentzako komiki hau egitea?
Beti izan dut horrelako zerbait egiteko gogoa, eta 30 urte ingurura iristerakoan, batzuei behintzat, bizitza honetan fundamentuzko zerbait egiteko garaia dela iruditzen zaigu; bada, nonbait, liburu hau da nik egin dezakedan gauzarik fundamentuzkoena.

Nola aukeratu zenuen gaia?
Lauzpabost obsesio pertsonalekin, zenbait kezka kulturalekin eta momentuko zirkunstantzia politikoa islatuz. Baina, batez ere, euskaldun batek euskaldun helduentzako egindako fikziozko istorioa da, geure buruaz barre pixka bat egiteko. Norbaiti grazia egiten badio, behintzat…

Zure superheroia izan behar al genuke euskaldunok eredu?
Ez, ez, mesedez, ez dezala inork Xabinaitor eredu bezala hartu, lehenengo hegaldi ahaleginean bereak egingo du-eta!

Patxi Gallegok eta Xabino gazteak ba al dute inolako antzik?
Ez horixe. Jarraitxuek lilura nire pertsonaiari sortzen zioten, eta guraso peneuveroak ere ez nituen izan, zorionez.

Zergatik sortu zenuen Kariñe?
Emakumezko pertsonaia beharrezkoa zen istorio honetan, kontakizunari dramatismo puntu bat eta kritika sozialaren osagaia gehituko ziona. Gainera, bada beste topiko bat, komikiak batez ere mutilei gustatzen zaizkiela esaten duena, eta hori bai nahiko nukeela gainditu.

Liburuan mundu guztiarekin sartzen zara, ordea. Inor haserretuko zaizun beldurrik ez?
Nik ez dut liburua inor haserretzeko intentzioarekin egin, baina ezta lagunak egiteko intentzioarekin ere. Euskal Herriko zenbait topikoren inguruan irribarre ironiko bat egiten besterik ez naiz saiatu. Gainera, ni ere Euskal Herrikoa naiz eta ez naiz nire etxearen aurka harrika dabilen zoroa. Halere, beharbada, gure etxeak oraindik ere leiho batzuk zabaldu behar ditu haize freskoa sar dadin, eta ironia izan daiteke leiho horietako bat. Joño, a ze metafora atera zaidan!


Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Eguneraketa berriak daude