Poliki zerbitzatu, faborez


2007ko otsailaren 21ean
Gure bizimoduari abizena jarri beharko bagenio, ziurrenik "presa" hitza aukeratuko luke askok. Gero eta azkarrago mugitu gaitezke eta elkarren artean komunikatzeko gero eta bitarteko gehiago dugu. Hala ere, sarri menperatzen gaitu desio dugun leku guztietara ezin iristearen sentipenak. Giza harremanak pobretuz omen doaz. Eta erosotasunaren mesedetan, eskura ematen diguten hori onartu ohi dugu sarri, bestelako alternatibarik badagoen arren. Horren adibide gero eta arrakasta handiagoa duen fast food -janari azkarra- delakoa da. Presaka bizitzeak presaka jatea eskatzen baitu. Globalizazioaren ikur handienetakoak diren McDonalds eta gisakoak bazter guztietan ari dira agertzen eta bertan ahoratu ditzakegun hanburgesek-eta osasunari zein mesede kaskarra egiten dioten badakigun arren, sarri erortzen gara euren hatzaparretan. Dena den, honek guztiak kontrako efektua ere sortu du, gero eta herritar gehiago azaltzen baita bizitzeko -eta jateko- eredu honen aurka. Horietako batzuk Slow Food -Janari Geldoa- elkartean bildu dira.

Italian sortutako mugimendua

Slow Food elkartea 1986an jaio zen, Italiako Piamonte eskualdeko Barolo herrian eginiko bilkura batean, Carlo Petrini soziologo eta idazlearen gidaritzapean. Egun bost kontinenteetako 80.000 lagunek osatzen dute elkartea, gehienak italiarrak. Egoitza nagusia ere Italian du, Bra herrian.

Elkartearen web gunean (www.slowfood.com) irakur daitekeenez, bere helburua "fast foodaren inbasio homogeneizatzaileari erantzutea da". Mugimenduaren jarraitzaileek diotenez, eurek "eko-gastronomia" bultzatzen dute. Etika eta plazerra uztartzen saiatzen omen dira. Zapore aniztasuna defendatzen dute, elikagai ekologikoak, nekazaritza txikia, abeltzaintza eta arrantza eredu jasangarriak, lekuan lekuko produktuak ekoiztea...

Conviviak topaleku

Slow Food elkarteko kideak Convivia izeneko egoitzetan bildu ohi dira. Orotara 750 daude munduan zehar barreiatuta, Euskal Herritik gertuena Bartzelonan. Besteak beste, taldekideek euren esperientziak trukatzen dituzte bertan eta hitzaldi eta mahai-inguruak ere antolatzen dituzte. Sarri, gainera, elkarrekin bazkaltzen dute. Bakoitzak prestaturiko plater desberdinez gozatzeko aukera izateaz gain, lagun giroan bazkaltzeko parada dute horrela. Carlo Petrinik dioen moduan, "zaila da bakarrik jatea baino zerbait tristeagoa imajinatzea".

Bra: aurreneko "hiri geldoa"

Slow Food mugimenduaren sustatzaileek otorduez haratago doazen hainbat ekimen bultzatu dituzte. Horietako bat Slow City edo hiri geldoak delakoa. Slow City izendapena 50.000 biztanle baino gutxiago dituzten Italiako 35 hirik daukate jada. Udal agintarien ekimenez, hiri horietan presarik gabe bizi ahal izateko baldintza egokiak bilatzea helburu duten hainbat neurri hartu dira. Izendapena lortu zuen aurreneko hiria Bra izan zen eta bertan, besteak beste, dendak ostegun eta igandeetan itxita egoten dira, erdialdean ezin da autorik ibili, etxean egindako bonboi, pastel eta gaztak saltzen dituzten dendei laguntza ematen zaie eta Slow Food mugimenduarekin bat egiten duten jatetxeak bultzatzen dira. Slow City ekimenari buruzko informazio gehiago www.cittaslow.stratos.it web gunean aurki dezakezue.

Piazza di Spagna-ko McDonald's hark sortu zuen mugimendua
1986an, Erromako kaleetan zehar pasiatzen ari zela, Carlo Petrini Espainiako Plazan Mc Donald's bat ireki zutela ohartu zen. Soziologo italiarra izugarri haserretu zen hura ikustean eta jatetxeak ateak itxi zituen arte ez zen gelditu. Zeregin horretan murgilduta zegoela hainbat lagunekin jarri zen harremanetan eta horiekin eginiko bilkura batean jaio zen Slow Food mugimendua, eta apur bat geroago, Slow City ekimena.
Slow Food eta Slow City delakoen logoa barraskilo bat da, Petrinik dioen moduan, "geldoa izateaz gain jan egin daitekeelako". Bere hitzetan, globalizazioa eta haren ikur handienak diren McDonald's eta antzekoak lekuan lekuko errezeta ugari desagerrarazten ari dira. Adibide moduan, Italiako jatetxe batean gertatu zitzaiona kontatzen du Petrinik. Zerbitzariak zaporerik ez zuten piperrak ekarri zizkion eta bera nagusiarengana joan zen azalpen eske. Honek, beraiek jada piperrik ez zutela landatzen esan zion, merkeagoa zelako Holandatik ekartzea. Petrinik, orduan, negutegietan zer zeukaten galdetu zion jatetxeko nagusiari. "Tulipanak", erantzun zion honek. Idazle eta soziologoaren iritziz, "horixe da globalizazioa".

Presari barre
Diotenez, barraskilo batek eta dortoka batek elkar jo zuten behin. Barraskiloa ospitalera zauriz josita iritsi zenean, medikuak zer demontre gertatu zitzaion galdetu omen zion. Zur eta lur geratu zen munduko animalia geldoenetako batek zera erantzun zionean: "Ez dakit, guztia hain azkar gertatu da...". Bra hiriko biztanleek horrelako txisteekin egiten omen diote iseka presari. Denborari barre egiteko beste modu bitxiagorik ere badaukate, ordea. Elizako ordularia, adibidez, ordu erdi atzeratuta dabil uneoro.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura
2025-01-08 | Garazi Zabaleta
Aina Socies Fiol
“Balear Uharteetako irla bakoitzean besteetan ez dagoen landare barietate asko dago”

Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


Gabonetan tokikoa eta sasoikoa kontsumitu eta, bide batez, Israelgo produktuak boikoteatu

Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


2024-12-11 | Eli Pagola
Euskal Herriko lehen itsas zabaleko haztegia
Etorkizuneko arrantza kaiola batean

Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


Tunagate: merkurio pixka bat nahi entsaladarekin?

Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


“Eskolako jangela orduetan gauza asko gertatzen da, ez da bakarrik jateko leku bat”

Bi ordu edo bi ordu eta erdiz haur eta gazte andana hartzen ditu jantokiaren tarteak eskoletan. Jateko, jolasteko eta elkarbizitzeko espazio horretan jantokiko arduradunak esku hartzeko dituen mugez, jarraitzen diren irizpideez, begiraleen rolaz eta duten formazioaz arituko... [+]


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Zentral fotovoltaiko eta eolikoen olatua
Araba, sakrifikatu nahi duten alaba?

Hego Euskal Herrian energia berriztagarrien makroproiektuen zaparradari zenbakiak jarri dizkiogu erreportaje honetan. Datuek marrazten duten mapan, Nafarroak gori-gori jarraituko du eta Araban daude kontzentratuta EAEn enpresek egin nahi dituzten energia zentralen %75,4. Hori... [+]


2024-10-28 | Garazi Zabaleta
Artotxiki
Artobeltza, artatxikia, kinoa eta produktu beganoak Lizarraldean

Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]


Eguneraketa berriak daude