Harkaitz Canok adierazpenok egin zizkion El Diario Vascori: «Gazteleraz argitaratzea ere zaila da, nobedadez beteriko mundua da. Zu beste bat gehiago zara. Orduan konturatzen zara zein ongi tratatzen gaituzten euskaraz idazten dugun idazleak...».
Gregorio Larrañaga Mañukorta honela mintzo zen Berrian: «Bertsolari gazte on asko datoz, baina guztientzako jaialdi gutxi daudenez, oso zaila daukate. Gaur egun, benetan ona izan behar da eta txapelketetan ere ondo egin; bestela, aukera gutxi dituzte».
Miguel Zugazaren hitzok jaso zituen El País Semanalek: «Gure gizarte sekularizatuaren tenplu bilakatu dira museoak. Antza handia du, bai, mezatara joatearekin».
Daniel Landartek honakoa esan zuen Berrian: «Gure problema da jende andana batek nostalgiako kultura nahi duela».
Alfredo Piedrafita Barricadako gitarra joleak Berriari: «Komunikabide ofizialek gutxi egiten dute (rockaren alde). Telebistak, batere ez. Irratietatik, hor zehar geratzen diren irrati libre bakarrek».