Negu aroa


2021eko uztailaren 27an
Negua, oro pausatzen eta loakartzen deneko aroa, norbanakoaren mailan eta lurrari datxekionekoan. Barne bidaien egiteko sasoia, hausnarketa eta liseriketena. Orobat infernuraino jausteko, amodioaren bila edota norbederaren piztiaren garaitzerat. Naski, gutxieneko bizi baldintzak segurtaturik daudenean... Erran nahi baita, egunorokoa infernua ez denean, Broadway eta 26 karrikaren kantoia negu gorriko aterbe bilakatzen ez denean.

Dena den, neguak, eta bereziki elurrak, badu iraganera eraman ohi gaituen atavico den zerbait, jatorrizkoaren irudikapena, nostosaren deia... Neguko elurrak beti heldu baitira lehen minez bezainbat ametsez, ustezko oroitzapenez bezainbat sendo nahi liratekeen nahikari-proiekzioz. Mais où sont les neiges d'antan? kantatu zuen François Villon frantziar poetak, jada XV. mendean. Aspaldikoa da metafora.

Baina ez dira nolanahikoak «behinola» eta «egun» propioki ez orekatze eta uztartzetik heldu diren arazoak. Jakina da jende eta herriek, arnas berritzekotan, behin edo behin jatorritzat daukatenera jotzen dutela. Atzera behakoa, gutxi edo asko, beti dago-eta asmo-proiekzioz betea. Baina, dagokien botereaz gabetutakoan, jendek zein herrik areagotu ohi dute joera hori; jatorrian soilik »egiazkoan edo mitikoan» indartu daitekeelakoan orainean koloka larrian dagoen izaera. Sobera areagotzea, baina, arriskutsua ere bada »ezin eta beti neguan!», orainean propioki kokatzen oztopa dezake-eta. Baiki, nahiz atzokoaz elikatua eta biharkoaz argitua izan, oraina baizik ez da existitzen. Gu, adibidez, orain eta hemen garen eta gauden bakarrak gara, izan gaitezkeen geuenak gainera.

Ez da txantxetakoa auzi hori gaizki ulertu-uztartzetik datorren kaltea. Adibidez, nortasun iturri bakarra behinolako neguan, historian edo, kokatzen denean. Eta historia baitezpadakoa da nortasuna garatzeko garaian, bistan da. Baina, herri bat faktore konstelazio batean oinarritzen da »jendea, hizkuntza, kultura, historia, lurraldea, ekonomia... eta, beharbada, denen arragoa dena: garaian garaiko jendartearen herri izanaren sentimendu-nahia». Gurea bezalakoetan, erran gabe doa, konstelazio osoa besterendurik dago eta faktore horiek arrakalatu eta higatuak izan ohi dira, zein bere mailan. Egoeraren ezaugarria bezainbat ondorioa. Bidenabar erranik, hori argudiotzat hartzea »suerte guztiko menperatzaileek egin ohi dutena» tautologia maltzur eta interesatua baino ez da. Giza kondizioari egiten zaion afrontua. Baina gauza jakina, eta jasangaitza, da: sistema menperatzailea ez da auzia hitzez, arrazional eta demokratikoki xuritzen saiatzen den egitatea »inoiz ez luke menpekoa «konbentzituko», naski». Alderantziz, gisa horretako ezein aldaketa ekiditeko egitura gotortua da; hots, kolkoa eta burua eta bihotza... bete »gainezka» txispa, kañoi, bonba, misil eta gainerakoak oro. Hain da sentibera eta begiratua!

Baina itzul gaitezen negura, nahiz bertatik ez garen batere jalgi, ez urte-aroari datxekionez, ez egoerari datxekionez.

Behinolako neguan, supazterrean garatzen, eta goritzen, omen ziren sozietateari zegozkion hamaika kontu. Egun ere, supazterra edo berogailua izan, aro egokia da hausnarketa egiteko, ea gauza garen oportunismo, fantasia, espantu eta itxurakeria baino haratago, eta honatago, jarduteko, politikoki zinez hazteko eta indartzeko, oraingoak baino bide sendo eta emankorragoak jorratzen hasteko. Egia erran, horretarako, edozein aro on.

Eta, aspaldiko ezagutza da: neguak du uda edertzen. Funtsean, guri da, ez beste inori, hala izan dadin. Agian orduan has gintezkeen kantan eta dantzan edota trago bat edaten kantoiko tabernan, kantoian aterbe duena gonbidatuz, bidenabar.


ASTEKARIA
2005eko urtarrilaren 09a
Azoka
Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude