argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2021eko uztailaren 27a

Inner Duo bikoteak lehen diskoa plazaratu du: Hots (ausArt records) Jabi Alonso perkusionistak eta Alfontso Vila saxofonistak osatutako taldeak musikagile garaikideen »J. C. Perez, Gabriel Erkoreka, Henri Bok...» obrak grabatu dituzte.

Celedonio Otaño duela bi urte zendutako karikaturagile, pintore eta grabatzailearen obra liburuan (Otaño, aprender a ver) bildu dute Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak eta Bilboko Udalak.

Juanan Urkola zinemagilea zendu zen abenduaren 18an. Bideoakzio gay ugariren egile, Making Off film laburra zuzendu zuen Ainhoa Goikoetxearekin batera. Pasa den udan gay munduari buruzko erakusketa paratu zuen Gasteizko Zuloa aretoan.

Marie Darrieussecq idazle baionarraren Truismes nobela itzuli du Joxan Elosegik euskarara: Ahardikeriak (Alberdania). Liburuak arrakasta handia izan du Europan eta 45 hizkuntzatara itzulia izan da.